Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Gurien »  Elegune, Azpeitiko enpresen hizkuntza-gestinoa hobetzeko zentro teknikoa

Elegune, Azpeitiko enpresen hizkuntza-gestinoa hobetzeko zentro teknikoa

2006-10-10 / 07:00 / Bizkaie!   ENPRESAK

Azpeitiko Euskara Patronatuak Enpresen Hizkuntza-Gestioa Hobetzeko ELEGUNE Zentro teknikoa sortu dau. Enpresetan euskerea modu barritzaile batean garatzeko Eusko Jaurlaritzak arlo sozio-ekonomikoarentzat sortutako LanHitz egitasmoaren barruan dago ekimena.

Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Euskaltzaindiaren, ADEGI enpresari alkartearen eta Azpeitiko Udalaren babesagaz sortutako proiektua da. Helburu nagusia herriko enpresei hizkuntza-gestinorik egokiena lortzen laguntzea da. Horretarako, ELEGUNEk zerbitzu profesionala eta integrala eskaintzen dau. "Eleaniztuna da enpresaren oraina eta geroa. Enpresek hizkuntza bat baino gehiago erabiltzen dituzte beren eguneroko lan-harremanetan. Bai enpresa barruan, langileen artean; eta bai kanpora begira, bezeroekin, hornitzaileekin eta erakunde publikoekin. Horregatik, enpresa guztiek behar dute hizkuntza-gestio egoki bat. Enpresaren komunikazioa hobetzeko, enpresaren interesetan aurrera egiteko", zehaztu dabe egitasmoaren arduradunek.

Azpeitiko Udalak honezkero aurkeztu deutse ELEGUNE Azpeitiko 12 enpresa handienei. Enpresa horreen guztien artean 2.100 langile daukiez: Azpeitiko industria arloko langileen % 51. Eta dan-danek baietz esan deutse ELEGUNEk proponiduten deutsenari. Honeek dira ELEGUNEgaz alkarlanean behar egingo dabezan enpresak: Biele, S.A; Zubiola Koop. Alk.; Danona Koop. Alk.; Sammic, S.A; Corrugados Azpeitia, Grupo Alfonso Gallardo; Grumal-Pemec, S.A.; Altuna y Uria, S.A.; Grual Hidraulica, S.A.; Lanmobel Koop. Alk.; Antzibar; Sarralle; eta Astigarraga Kit Line, S.L.;

  • Estreinakoz Bizakie! aldizkarian argitaratua, 2006ko urrian, 161. alean.


Dokumentu interesgarriak (irakurtzeko gainean sakatu)

Ildo bereko artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com