Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Gurien »  EMUN Koop. E.ak Azpeitiko Euskara Patronatuaren ELEGUNE egitasmoan aholkularitza teknikoa ematen dihardu

EMUN Koop. E.ak Azpeitiko Euskara Patronatuaren ELEGUNE egitasmoan aholkularitza teknikoa ematen dihardu

2006-10-09 / 07:00 / EMUN, Koop. E.   ENPRESAK

Azpeitiko Udalak, Euskara Patronatuaren bitartez, herriko enpresei hizkuntza-gestiorik egokiena lortzen laguntzeko sortu duen zentro teknikoa da ELEGUNE. Zerbitzu profesionala eta integrala eskaintzen du, eta enpresetan euskarari dagokion tokia eta funtzionaltasuna aurkitzeko, laguntza eta baliabideak esku-ekura jartzea da bere eginkizuna. Pasa den irailaren 22an aurkeztu zen proiektua.

ELEGUNErekin ENPRESA BAKOITZAK BERE HIZKUNTZA-GESTIO PLANA

ELEGUNErekin ENPRESA BAKOITZAK BERE HIZKUNTZA-GESTIO PLANA

Enpresa bakoitzak bere izaera, egoera eta helburuak dituelako, horrelakoa da ELEGUNEren zerbitzua:

  • MALGUA: Enpresa Bakoitzak erabakitzen ditu bere helburuak: inplantazio maila, erritmoa... Erabiltzen duen hizkuntza bakoitza, non, noiz, nola eta zertarako erabili enpresak berak erabakiko du.
  • DOAKOA: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza egiten dira gastuen kargu.
  • PROFESIONALA: Enpresetan hizkuntzen gestioan arituak eta adituak diren tekniko profesionalek osatzen dute ELEGUNE: hizkuntza aholkularitzan espezializatutako EMUN Koop. E.ko teknikariek eta Azpeitiko Euskara Patronatuko arduradunek.
  • ERRAZA: ELEGUNEk hartzen du bere gain lanik gehiena, enpresak ez dezan lan zama gehigarririk izan. Zerbitzu integrala eta iraunkorra eskaintzen du. Eta gertu dago, bertako enpresei bertatik bertara laguntzeko.

ELEGUNE ENPRESEN BABES ZABALAREKIN

Azpeitiko Udalak, EMUN Koop. E.arekin batera, dagoeneko aurkeztu die ELEGUNE Azpeitiko 12 enpresa handienei. Enpresa hauen guztien artean 2.100 langile dituzte: Azpeitiko industria arloko langileen % 51. Eta den-denek baietz esan diote ELEGUNEk proposatzen dienari. Hauetxek dira ELEGUNErekin elkarlanean ari eta arituko diren enpresak:

  1. - BIELE, S.A.
  2. - ZUBIOLA Koop. E.
  3. - DANONA Koop.E.
  4. - SAMMIC, S.A.
  5. - CORRUGADOS AZPEITIA Grupo Alfonso Gallardo
  6. - GRUMAL-PEMEC, S.A.
  7. - ALTUNA Y URIA, S.A.
  8. - GRUAL HIDRAULICA, S.A.
  9. - LANMOBEL Koop. E.
  10. - ANTZIBAR S.L.
  11. - SARRALLE S. L.
  12. - ASTIGARRAGA KIT LINE, S.L.

Zubiola Koop. E. Eta Biele S.A.k jadanik planak martxan jarrita dituzte eta Antzibar eta Astigarraga Kit. Line diseinu fasean daude.

  • Estreinakoz, EMUN Koop. E.ko webgunean argitaratua, 2006-10-02an.


Dokumentu interesgarriak (irakurtzeko gainean sakatu)


Dokumentu interesgarriak (irakurtzeko gainean sakatu)

Ildo bereko artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com