Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeuk idatzi
Jaso ezazu e-postaz
Aisialdia
Besterik
Enpresak
Euskalgintza
Euskaltegia
Euskara
Euskara Patronatua
Herri-elkarteak
Herritarrak
Ikastetxeak
Kulturgintza
Lanbideak
Merkataritza
Udaletxea
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Euskara Patronatuaren plangintzak
»
Gurien
» Hizkuntza-gestioa enpresak gizartean integratzeko
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> ELEGUNE enpresetan Hizkuntza-gestioa hobetzeko Zentro Teknikoaren aukezpen-ekitaldian Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak esandako hitzak dituzu ondoren: > Arratsaldeon. > > Nere lehenengo hitzak nahi ta nahi ez esker ona emateko izan behar dira. Esker ona Azpeitiko Udalari, Euskararen Patronatuari, alkateari eta esker ona zuoi guztioi hona etorri izanagatik. Eta esker onarekin batera esan gaur hemen norbaitek esan du ostiral arratsalde batean arratsaldeko bostetan hona etortzeak baduela halako merituren bat. Neretzat, behintzat, ez du meriturik, baizik eta pozgarria da honelako ekitaldi batean parte hartu ahal izatea. Eta esker on horrekin batera, beraz, zorionak ere bai, Azpeitiko udalari, bai hemen zaudeten enpresei, bai euskararik txarrena erabiltzen ez den hura dela demostratzen duen Bieleri, alegia, lan munduan erabiltzen den euskararik onenetarikoa Bieleko langileek eta zuzendaritza kideek erabiltzen duten euskara hori dela hemen demostratu digun Luis Juaristiri, hemen zaudeten beste enpresei, benetan eredugarria delako egiten ari zareten lana euskararen erabilera lan munduan zabaltze aldera. > > Nere aldetik hiru ideia azpimarratu nahiko nituzke gaurko ekitaldi honetan. Gauza behin eta berriz entzuna da euskararen edo hizkuntza politikaren arloan erronka nagusia, erronka guztien artean, erronka askoren artean erabilerarena dela. Dudarik gabe hori da aurrez aurre dugun erronka nagusia. > > Erronka horri aurre egiteko makulu nagusia, nere iritzian, ezta hain behar-beharrezko dugun legeria, behar-beharrezko duguna, baizik eta benetan erabakigarria, makulu nagusi edo arnasa bide nagusi bezala da euskararen inguruko adostasun politiko, sozial eta kulturala ere. Eta adostasun politiko-sozial hori emango baldin bada, nahi ta nahiezkoa da gizartearen konpromisoa, gizarteko agente ugarien konpromisoa euskararekiko eta, horrek, nahita nahiez berarekin behar du, eta hau da hirugarren ideia, tresna moduan erakunde arteko elkarlana eta erakundeen eta gizarteko ajente, sektorez sektore, ajente naturalen arteko elkarlana. > > Esan dut erabilera dela erronka nagusia zeren eta bistan da urte hauetan guztietan, azken 20 urteei begirada botatzen baldin badiegu, berealdiko aurrerapausoak eman direla gure gizartean euskararen berreskurapenari dagokionez. 20 urtetan elebidunak % 20 izatetik heren bat izatera pasa gara EAE oro har hartzen baldin badugu. Gipuzkoara begiratzen baldin badugu, portzentajeak askozaz ere altuagoak dira. Bistan da erabileran ere atzera ez, baizik eta aurrera egin dugula, jende gehiago da euskara erabiltzen duena. Lehen erabiltzen ez zen, edo horrenbeste erabiltzen ez zen esparruetan ere gaur euskara erabiltzen da, ez nahiko litzatekeen adina, ez gogoko genukeen adina baina bai gehiago. Administraziora begiratzea besterik ez dago, hedabideetara begiratzea besterik ez dago, hezkuntzara begiratzea besterik ez dago orain 20-25 urte atzera begiratu, gaurkora begiratu, zer nolako aldea eman den ikusteko. > > Ez dut gogoko botila erdi hustuaren edo botila erdi betearen dialektika antzua, guztiz antzua, baina 20 urte hauetan euskararen botila ez da hustutzen ari, baizik eta betetzen joan da dudarik gabe, baina, ditxosozko "baina", "baina" madarikatu hori, aurrez-aurre ditugun erronkak ikaragarriak dira. > > Hemen lehen aipatu da ez daukagula inolako motiborik eta ez daukagula inolako, esango nuke, eskubiderik, lujo bat bailitzateke, inolako autokonplazientzietan erortzeko, aurrez aurre ditugun erronkak ikaragarriak direlako, egindako lana baino askozaz ere handiagoa delako egiteko daukaguna erabileraren erronkari erantzungo baldin badiogu. > > Eta erabileraren erronka horretan nere iritzian, eta gure iritzian, bat azpimarratzekotan nagusiki hain zuzen da lan-munduarena. Eskolak euskaldundu egiten du, baina eskolatik irten eta lan-mundura pasatzerakoan berealdiko harresiarekin egiten du topo eskolatik irtetzen den gazteriak. Gaur lan-munduan, Biele bezalako enpresen edo Zubiola bezalako enpresen eta beste enpresa batzuen hizkuntza erabilera ez dira esperientzia generalizatuak. Gehiago dira salbuespen esperientzia generalizatu baino. > > Gaur oro har hartuta lan munduan egiten den euskararen erabilera, kasu asko eta askotan, hutsaren hurrengoa da. Beraz hor, nahiz eta jakin ez dugula gauetik goizera lortuko enpresa munduan euskarak beste presentzia bat izatea, hori da arlo bat etengabe aurreraka aurreraka euskarari bere lekua emateko lan egin beharrean gaudena. Hori delako, besteak beste, pertsonok gure bizitzaren zati handi bat, handiena ez esatearren ematen dugun tokia. > > Horretarako Eusko Jaurlaritzaren ekimenez, baina ez Eusko Jaurlaritzak bakarrik, *LanHitz* izeneko programa edo marko orokorra jarri dugu kalean. Eta esaten dut ez Eusko Jaurlaritzak bakarrik, zeren *Lanhitz* asteazkenean (2006-09-20) aurkeztu genuen Miramonen egindako ekitaldi batean, eta jada ez da Eusko Jaurlaritzarena, jada erakunde guztiena da, agente sozio-ekonomiko guztiena da, hala euskarari leku normalizatua enpresa munduan eman nahi dioten guztiena da, guztion egitekoa delako eta guztiok bide beretik joan behar dugulako. LanHitz horretarako programa bat, marko orokor bat da, enpresei aholkularitza teknikoa, laguntza teknikoak, hainbat tresna, hainbat bide eta dirulaguntzak emateko balioko duena, eta erakunde guztiok egiten ditugun ahaleginak bide berean jartzeko balioko duena. > > Makulua adostasun soziala esan dut, horren lekuko enpresariekin hil honen 6an sinatu genuen akordioa, Confebaskekin, Adegi, Febek, Searekin, sinatu genuena, enpresak eta Jaurlaritzak elkarrekin konpromiso batzuk hartuz helburu horrekin. Horren lekuko atzo (2006-09-21) EAEko lau sindikatu nagusiekin sinatu genuen akordioa eta horren lekuko, erakunde arteko lanaren lekuko, asteazkenean (2006-09-20) Donostian erakundeok Gipuzkoako Foru Aldundiak, Bizkaikoak, Arabakoak, EUDELek eta Eusko Jaurlaritzak elkarrekin aurkeztu genuen LanHitz programa. Eta Elegune guztiz sartzen da iniziatiba honen barruan eta ez bakarrik guztiz sartzen da, baizik eta esango nuke gainera ekimen eredugarria dela. Ez harrokeriatan erortzeko, Julian Eizmendik oso ondo esan duen bezala, baina nik uste dut, azpeitiarrek harrotasunez aurkeztu dezaketen ekimen bat dela. > > Malgutasunez jokatu behar dugu, enpresa bakoitzak bere neurrira, bere helburuen eta bere posibilitateen araberako eta bere beharren araberako plana egin behar du eta denbora berean modu eraginkorrean jokatu behar dugu. Eta horretarako badira baliabideak jarrita. Enpresa eta gizartea elkar eragiten duten bi elementu dira. Gizarteak enpresan eragiten du, eta enpresak gizartean eragiten du. > > Gizarteak enpresan eragiten duelarik, enpresak zer irabazteko daukan galdetu behar da gizarte honetan. Ba, bistan da, gizarte hau gero eta elebidunagoa da. Azpeitin gazteen % 100a euskalduna da, EAEn 25 urtetik azpiko erdia baino gehiago dagonekoz eskalduna da. 20 urtez azpikoen %65a euskalduna da. Alegia, etorkizuna ez da erdal elebakarraren etorkizuna, baizik eta, etorkizuna, oraina neurri handi batean leku askotan eta etorkizuna elebitasun eta eleaniztasunaren etorkizuna da. > > Horrelako gizarte batean benetan berritzaile, benetan dinamikoa, benetan lehiakorra izan nahi duen enpresa batek, zerbitzu hobea eskaintzeko kapazidadea izango duen enpresa batek, baita ere hizkuntzaren balorea bere bihotz-bihotzean inkorporatu behar duen balore bat da enpresa horrek balio erantsi bat izan dezan. > > Neri iruditzen zait, benetako aurrerapauso bat hizkuntzaren kontu honetan, ELEGUNEn aukeratu duzuen leloa, elegune aurkezteko ez duzue esaten, hain tipikoa izango litzatekeen "euskaldunak garenez egin dezagun euskaraz". **"Azpeitiko enpresak indartuz"**, bai Azpeitiko enpresak indartsuago izango dira enpresa bezala, beren egitekoak askozaz modu eraginkorragoan eta modu aberatsagoan lortuko dituzte benetan hizkuntzari ere bere lekua egiten badiote, elebakar izan ordez elebidun eta eleanitz izaten badira. Enpresa horiek beste batzuk baino aurrerago jotzeko aukera izango dute, gizartea delako gero eta gehiago elebidun eta gero eta gehiago eleanitz. > > Beraz enpresak ez dauka ezer galtzeko euskararekin enpresak daukan guztia euskara bere baitan integratuz da irabazteko. Hori batetik, eta bestetik enpresak berak gizartean eragiten du. Gizarte honetan elebidun bai baina oraindik elebitasun orekaturik edo elebitasun aurreraturik ez daukagun gizarte honetan, bere hizkuntzan bizitzeko zailtasunak dituena euskaraz bizi nahi duen hura den gizarte honetan, elebiduna eta benetan eleanitza izan nahi bada beharrezkoa da ahulena den hizkuntzaren alde jotzea, euskararen alde jotzea euskararen erabilera normala izatea. Ez politizatua, ez ideologizatua izatea, baizik eta normala izatea, gure hizkuntza delako. > > Beraz joku horretan, edo lan horretan enpresak berak gizarteari badu aukera ekarri inportante bat egiteko. Enpresak aberastasun ekonomikoa eragiteko sortuak dira, baina aberastasun ekonomikoaz gain, gizarteak behar duen aberastasun ekonomikoa noski, horrez gain gizarteari beste ekarri inportante bat egin diezaiokete eta da gizarteak behar duen integrazio eta kohesio sozialerako berealdiko aportazioa, nola? Kohesio soziala eta elkarbizitza gizarte honetan aberatsagoak izango baldin badira, nahi ta nahizekoa den zerbaitetarako laguntza emanez, hizkuntzen arteko elkarbizitzarako, beraz, euskararen normalizaziorako, euskara zabaltzeko laguntza emanez, hori da, modu bat enpresek gizarte hau atseginagoa eta kohesionatuagoa egiteko laguntza eman dezaketena. > > Jaurlaritzaren aldetik esan beraz, zorionak berriz, eskerrik asko, eman beharreko, eman ditzakegun animo guztiak eman, sentidu batean, eta da bultzatzaile izaten jarraituko dugu, laguntzaile izaten jarraituko dugu, guztientzako ahal den neurrian, eta hori baita gure egitekoa eta gure obligazioa eta egiten ez dugun neurrian kontuak eskatu behar zaizkigu egiten ez dugun neurrian, baina bide bat markatzen jakin behar dugu, saiatuko gara bide hori ahalik eta eraginkorrena eta adostuena izan dadin baina azkenean benetako protagonistak enpresak dira. > > Enpresaburuak, langileak, enpresatako langileak, enpresatako zuzendaritzatan daudenak, horiek dira benetako protagonistak eta hizkuntzaren kontu hau aurrera aterako dugu gure eskuetan dagoena egiten baldin badugu, baina gure eskuetan, herritar guztien eskuetan dagoena egiten baldin badugu, kasu honetan enpresaburuen eskuetan eta langileen eskuetan dagoena. Beraz animo bide horretan eta elkarrekin ibiliko gara. > > Eskerrik asko. > > > > <br> > **(PATXI BAZTARRIKA GALPARSORO Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuordea da)** > > > > <br> > **Dokumentu interesgarriak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "ELEGUNE aurkezteko eskuorria":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/dokumentuak/2006/elegune_eskuorria.pdf > > - "ELEGUNEren katalogo teknikoa":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/dokumentuak/2006/elegune_katalogo_teknikoa.pdf > > > > > <br> > **Dokumentu interesgarriak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Enpresen hizkuntza-gestioa":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159099058 > > > - "Azpeitiko Udalak Elegune sortu du, enpresen hizkuntza gestioa hobetzeko zentro teknikoa":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159447039 > > > - "Azpeitia bide-erakusle":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159139403 > > - "Enpresa eta erakunde publikoek Elegune aurkeztu dute":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159111758 > > - "Enpresak euskaraz garatzen":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159093798 > > - "Enpresen hizkuntza gestioa hobetzeko gunea sortu du Azpeitiko Udalak":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159098241 > > - "Elegune sortu dute Azpeitian, herriko enpresen hizkuntza kudeaketarako zentroa":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159113199 > > > - "Enpresetako hizkuntzen kudeaketa kalitate eta berrikuntzaren osagai":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159284416 > > - "Hizkuntza-gestioa enpresak gizartean integratzeko":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159457487 > > - "Harreman berezia du Azpeitiak euskararekin":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159174728 > > - "Euskara Zubiola Kooperatibako lan hizkuntza":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159173751 > > - "Herrian herriko eta enpresan enpresako hizkuntza-eskabideei erantzunez":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159170628 > > - "Elegune, Azpeitiko enpresen hizkuntza-gestinoa hobetzeko zentro teknikoa":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1160380349 > > - "Azpeitiko Udalak Elegune euskara ekimena sortu du":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1163009394 > > - "EMUN Koop. E.ak Azpeitiko Euskara Patronatuaren ELEGUNE egitasmoan aholkularitza teknikoa ematen dihardu":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1160045862 > > - "Enpresetan euskara planak garatzeko zentroa abian jarri du Euskara Patronatuak":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1158907585 > > - "Enpresetan euskara garatzeko Elegune sortu dute":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1158906801 > > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159457487/inprimatzeko">Inprimatu</a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com