Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeuk idatzi
Jaso ezazu e-postaz
Aisialdia
Besterik
Enpresak
Euskalgintza
Euskaltegia
Euskara
Euskara Patronatua
Herri-elkarteak
Herritarrak
Ikastetxeak
Kulturgintza
Lanbideak
Merkataritza
Udaletxea
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Euskara Patronatuaren plangintzak

Gurien
» Herrian herriko eta enpresan enpresako hizkuntza-eskabideei erantzunez
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Andres Urrutia euskaltzainburuak ondorengo hitzak esan zituen ELEGUNE Enpresen Hizkuntza-gestioa Hobetzeko Zentro Teknikoaren aurkezpenean: > Arratsaldeon. > > Hitz hauek prestatzeko erabili izan dudan informazioaren artean, bada zer azpimarratu eta nabarmendu. Niretzat, zalantzarik ez, ELEGUNE bera zer den zehazteko moldea. Izan ere, honetara dio paperak: Zer da ELEGUNE? Azpeitiko Udalak, Euskara Patronatuaren bitartez, herriko enpresei hizkuntza-gestiorik egokiena lortzen laguntzeko sortu den gune teknikoa. > > > Kontuak kontu, bi hitz dira hor esanguratsuenak. Lehena, hizkuntza bera, euskarari egiten zaiola erreferentzia. Bigarrena, gestioa, alegia, baliabide jakin batzuk helburu zehatzetara bideratu, ezarri eta aplikatzea, hizkuntzak berak gizartearen hainbat esparrutan, batik bat, enpresa-arloan, aurrera egingo duelakoan. > > Badira, aldiz, hizkuntza eta gestioa kontrajarriak eta kontraesanekoak direla sustatuko dutenak, are gehiago, euskara moduko hizkuntzetan, gizarte-erabilera murriztua eta mugatua baitute horiek egunerokotasunean. > > Errealitateak, haatik, behin eta berriro erakutsi digu euskalgintzaren eremuan ezinbestekoa dela enpresa eta ekonomiaren zeregina. > > > Beharbada, egoera bertsuan egon daitezkeen beste hizkuntzen aldean, soberakoa zaigu guri, oraindik ere, boluntarismoa eta atxikimendu itsua; eta askieza, ostera, egituratze sakona eta sare-ehotze sendoa. > > Hortaz, inoiz baino beharrezkoagoa dugu euskara eta gestioa uztartzea, enpresa eta gizartea euskararen bidez estekatzeko. > > Ez, bistan da, euskara eguneroko enpresa-bizimoduan halako adabaki edo apaindura huts izango balitz bezala. Bai, ordea, apaindurarako gogoak gaindituta, erro-errokoa, berezkoa izan behar denaren seinalea. Berezkoa diot, naturala izenlaguna bera ez aipatzearren, garaia iritsi baitzaigu euskara, oztopo eta behaztopa izan beharrean, baliabide eta komunikabidea izateko. Herriak aspalditik erakutsi zigun hori. Guri dagokigu, oraingo honetan, han-hor-hemenka predikatzen dihardugun hori praktikan jartzea. > > > ELEGUNE horretarako pausoa da. Hain zuzen ere, hizkuntza bera, euskara bera, atxikimendu huts, norabiderik gabeko borondate eta etekinik gabeko aprobetxamendu askoren gainetik, gestio duin eta benazko baten beharrean dago. Horixe da herrian herriko eta enpresan enpresako hizkuntza-eskabideei erantzunez egiten dena, eta, zer esanik ez, etorkizunari buruz ausarki eta burutsu jokatu behar duena. > > Bide beretik dator, etorri ere, Euskaltzaindiaren egitasmoa. Lehendik daukaguna hartu, galbahetik igaro, eguneratu eta egokitu, eta, gaurkoarekin eta bihar-etzikoarekin bildu, gure ondoren etorriko direnak, gu geu bezalaxe, euskal ondare kulturalaren jabe izan daitezen. > > Betor ELEGUNE; betor konpromisoa euskararen alde, alderdikeriarik eta setakeriarik gabe, guztion ondarea dena, guztion artean kudea dezagun. > > Langintza horretan, esan gabe doa, Euskaltzaindiaren laguntza izan eta izango duzue. Zorionak, eta aurrerantz egin behar duzuen/egin behar dugun bidean, adorez dezagun jardun. > > Mila esker! > > >
> **(ANDRES MARIA URRUTIA BADIOLA euskaltzainburua da)** > > > > > >
> **Dokumentu interesgarriak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "ELEGUNE aurkezteko eskuorria":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/dokumentuak/2006/elegune_eskuorria.pdf > > - "ELEGUNEren katalogo teknikoa":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/dokumentuak/2006/elegune_katalogo_teknikoa.pdf > > > > >
> **Dokumentu interesgarriak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "ELEGUNE aurkezteko eskuorria":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/dokumentuak/2006/elegune_eskuorria.pdf > > - "ELEGUNEren katalogo teknikoa":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/dokumentuak/2006/elegune_katalogo_teknikoa.pdf > > > > > **Ildo bereko artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > > - "Enpresen hizkuntza-gestioa":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159099058 > > > - "Azpeitiko Udalak Elegune sortu du, enpresen hizkuntza gestioa hobetzeko zentro teknikoa":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159447039 > > > - "Azpeitia bide-erakusle":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159139403 > > - "Enpresa eta erakunde publikoek Elegune aurkeztu dute":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159111758 > > - "Enpresak euskaraz garatzen":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159093798 > > - "Enpresen hizkuntza gestioa hobetzeko gunea sortu du Azpeitiko Udalak":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159098241 > > - "Elegune sortu dute Azpeitian, herriko enpresen hizkuntza kudeaketarako zentroa":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159113199 > > > - "Enpresetako hizkuntzen kudeaketa kalitate eta berrikuntzaren osagai":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159284416 > > - "Hizkuntza-gestioa enpresak gizartean integratzeko":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159457487 > > - "Harreman berezia du Azpeitiak euskararekin":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159174728 > > - "Euskara Zubiola Kooperatibako lan hizkuntza":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159173751 > > - "Herrian herriko eta enpresan enpresako hizkuntza-eskabideei erantzunez":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159170628 > > - "Elegune, Azpeitiko enpresen hizkuntza-gestinoa hobetzeko zentro teknikoa":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1160380349 > > - "Azpeitiko Udalak Elegune euskara ekimena sortu du":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1163009394 > > - "EMUN Koop. E.ak Azpeitiko Euskara Patronatuaren ELEGUNE egitasmoan aholkularitza teknikoa ematen dihardu":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1160045862 > > - "Enpresetan euskara planak garatzeko zentroa abian jarri du Euskara Patronatuak":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1158907585 > > - "Enpresetan euskara garatzeko Elegune sortu dute":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1158906801 > > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com