Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeuk idatzi
Jaso ezazu e-postaz
Aisialdia
Besterik
Enpresak
Euskalgintza
Euskaltegia
Euskara
Euskara Patronatua
Herri-elkarteak
Herritarrak
Ikastetxeak
Kulturgintza
Lanbideak
Merkataritza
Udaletxea
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Euskara Patronatuaren plangintzak
»
Gurien
» Azpeitia bide-erakusle
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Udalak zentro tekniko bat sortu du, Elegune, enpresei hizkuntza gestioa egiten laguntzeko, dohainik gainera. > Elegune aurkeztu zen 2006-09-22an Azpeitian, enpresen hizkuntza gestioa hobetzeko eta euskara lan munduan txertatzeko zentro teknikoa. Era honetara, aitzindari bihurtu da Azpeitia, eta hauek dira Udalaren ekimen honi baietz esan dioten enpresak: Biele; Zubiola; Corrugados; Grupo Alfonso Gallardo; Danona Koop. Elk.: Grumal-Pemec, S.A.; Altuna y Uria, S.A.; Antzibar; Hormigones Lazkano; Sarralle; eta Astigarraga Kit Line. Hamar enpresa hauek, denen artean, 2.100 langile dituzte, Azpeitiko industria arloko langileen %55. > > Handikiro aurkeztu zen Elegune 2006-09-22an. Bertan ziren, Julian Eizmendi alkateaz gain, Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Joxe Joan Gonzalez de Txabarri ahaldun nagusia, Andres Urrutia euskaltzainburua; eta aipatutako hamar enpresa horietako ordezkariak. Biele-ko Luis Juaristi eta Zubiola-ko Maria Angeles Amenabar mintzatu ziren enpresen izenean. > > «Orain hogei urte udalerrietan euskalduntze-alfabetatzea sustatzeko euskaltegiak sortu ziren bezalaxe, Azpeitia bezalako egoera soziolinguistikoa duten udalerrietan (Azpeitiko enpresetan zuzendaritzako kide eta langileen %95 euskaldunak dira) azpiegitura tekniko bat sortzea proposatzen dugu enpresen hizkuntza-gestiorako beharrei erantzuteko. Horixe da Elegune. Eta uste dugu gaur egungo enpresentzat, batez ere txiki-ertainentzat, aterabidea horixe dela: enpresaren hizkuntza-gestioan zerbitzu integrala eta doakoa emango dien udal-azpiegitura teknikoa sortzea, enpresen hizkuntza erabilera beharrei erantzuteko» adierazi digu Azpeitiko Udaleko Euskara Patronatuko Patxi Saez Belokik. > > Saez Belokik azpimarratu nahi izan du zentro tekniko berri honen doakotasuna: «Azpeitiko Udala eta Eusko Jaurlaritza egingo dira gastuen kargu». Eta teknikari honek gogora ekarri du lehen ere nabarmendu izan dela herri hau: «Azpeitia aurrenekoa izan zen Eusko Jaurlaritzaren EBPN martxan jartzen; Euskara Patronatua duen herri bakarretakoa da; erabili.com bezalako web gunea sortu zuen; eta ez dago beste herririk hiru euskaltzain dituenik». > > Beraz, enpresei bere hizkuntza gestioa egiten laguntzeko jaio da Elegune. «Zerbitzu profesionala eta integrala eskainiko die. Adituak diren teknikoak jardungo dira. Elegunek hartuko du bere gain lanik gehiena». Enpresa bakoitzari, hala nahi izanez gero, bere neurriko euskara-plana proposatuko zaie. Hasteko, Elegunek enpresaren diagnostikoa egingo du; ondoren, enpresak esan beharko du zein helburu eta erritmo nahi dituen euskara txertatzeko bere lanean eta giroan.<b> > > > > - Diario Vasco egunkarian "argitaratua":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/dokumentuak/2006/elegune_DVibargutxi2006-09-24.pdf/, 2006-09-24an.</b> > > > <br> > **Dokumentu interesgarriak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "ELEGUNE aurkezteko eskuorria":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/dokumentuak/2006/elegune_eskuorria.pdf > > - "ELEGUNEren katalogo teknikoa":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/dokumentuak/2006/elegune_katalogo_teknikoa.pdf > > > > > <br> > **Dokumentu interesgarriak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "ELEGUNE aurkezteko eskuorria":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/dokumentuak/2006/elegune_eskuorria.pdf > > - "ELEGUNEren katalogo teknikoa":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/dokumentuak/2006/elegune_katalogo_teknikoa.pdf > > > > > **Ildo bereko artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > > - "Enpresen hizkuntza-gestioa":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159099058 > > > - "Azpeitiko Udalak Elegune sortu du, enpresen hizkuntza gestioa hobetzeko zentro teknikoa":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159447039 > > > - "Azpeitia bide-erakusle":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159139403 > > - "Enpresa eta erakunde publikoek Elegune aurkeztu dute":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159111758 > > - "Enpresak euskaraz garatzen":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159093798 > > - "Enpresen hizkuntza gestioa hobetzeko gunea sortu du Azpeitiko Udalak":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159098241 > > - "Elegune sortu dute Azpeitian, herriko enpresen hizkuntza kudeaketarako zentroa":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159113199 > > > - "Enpresetako hizkuntzen kudeaketa kalitate eta berrikuntzaren osagai":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159284416 > > - "Hizkuntza-gestioa enpresak gizartean integratzeko":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159457487 > > - "Harreman berezia du Azpeitiak euskararekin":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159174728 > > - "Euskara Zubiola Kooperatibako lan hizkuntza":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159173751 > > - "Herrian herriko eta enpresan enpresako hizkuntza-eskabideei erantzunez":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159170628 > > - "Elegune, Azpeitiko enpresen hizkuntza-gestinoa hobetzeko zentro teknikoa":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1160380349 > > - "Azpeitiko Udalak Elegune euskara ekimena sortu du":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1163009394 > > - "EMUN Koop. E.ak Azpeitiko Euskara Patronatuaren ELEGUNE egitasmoan aholkularitza teknikoa ematen dihardu":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1160045862 > > - "Enpresetan euskara planak garatzeko zentroa abian jarri du Euskara Patronatuak":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1158907585 > > - "Enpresetan euskara garatzeko Elegune sortu dute":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1158906801 > > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159139403/inprimatzeko">Inprimatu</a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com