Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeuk idatzi
Jaso ezazu e-postaz
Aisialdia
Besterik
Enpresak
Euskalgintza
Euskaltegia
Euskara
Euskara Patronatua
Herri-elkarteak
Herritarrak
Ikastetxeak
Kulturgintza
Lanbideak
Merkataritza
Udaletxea
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Euskara Patronatuaren plangintzak
»
Gurien
» Elegune sortu dute Azpeitian, herriko enpresen hizkuntza kudeaketarako zentroa
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskara planak garatzeko aholkularitza zerbitzua eskainiko die enpresei, doan > Elegune egitasmoa aurkeztu zuten 2006-09-22an Azpeitiko udaletxeko batzar aretoan. Enpresetan euskararen erabilera sustatzeko eta kudeatzeko helburua duen ekimena izango da Elegune. Azpeitiko Udaleko Euskara Patronatuak eraman du aurrera, eta dagoeneko bi enpresatan egin dituzte proiektuaren probak, Zubiola eta Bielen hain zuzen. Baina Azpeitiko beste hamar enpresak ere sinatu dute euskara plan hori. Aurkezpenean izan ziren eragileek, Joxe Joan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako Foru Aldundiko Ahaldun Nagusiak, Julian Eizmendi Azpeitiko alkateak, Andres Urrutia Euskaltzainburuak eta Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak egitasmoaren garrantzia eta enpresa eta gizartearen arteko elkarreragintasuna goraipatu zuten, enpresa barruan euskara sustatzeak gizartean eragingo duelako. > > Azkenaldian, Eusko Jaurlaritzak hainbat hitzarmen sinatu ditu eragile ekonomikoekin. Lan Hitz programa antolatu zuen enpresetan euskara bultzatzeko. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresaburuen elkarteekin ere hitzarmena sinatu zuen. Sindikatu nagusiekin ere ituna sinatu du Jaurlaritzak. «Eta Elegune egitasmoa beste aurrerapauso bat izan da bide horretan», Baztarrikak esan zuenez. Baina, hala ere, «lan munduan, egin dugun baino lan gehiago daukagu egiteko», gaineratu zuen Baztarrikak. > > EUSKARA PATRONATUAK DOAN. Elegune Azpeitiko Udaleko Euskara Patronatuak antolatu duen enpresen hizkuntza gestiorako gune teknikoa da. Enpresetako diagnostikoa egin eta horren arabera neurri zehatzak hartzen laguntzen du. «Enpresako alor guztietan euskararen erabilera nolakoa den aztertu eta lan prozesu guztian euskara txertatzea du helburu», Mari Angeles Amenabar Zubiola enpresako gerenteak azaldu zuenez. Gainera, Euskara Patronatuak doan eskaintzen du zerbitzua. > > Dagoeneko Azpeitiko hamar enpresa atxiki dira Elegunera. Azpeitian industrian lan egiten duten langileen %55 hartzen dituzte enpresa horiek. Gainera, behargin horien %95 euskaldunak dira. «Eta geratzen diren erdaldunek euskaraz ikasi nahi dutela azaldu digute», argitu zuen Biele enpresako zuzendaritzako kide Luis Juaristik. > > Andres Urrutiaren iritziz, euskalgintzaren eremuan enpresak «ezinbestekoak» dira. «Horregatik lagunduko diegu beti horrelako egitasmoak aurrera eramaten». Iritzi bertsukoa da Baztarrika ere: «Eskolan euskara ikasten da, baina eskolatik atera eta lantokira iristean, ez da euskararen erabileraren jarraipen hori bermatzen». Euskararen kudeaketak baliabide batzuen aplikazioa ekarriko duela uste du, bestalde, Urrutiak. > > Euskara enpresetan sustatuz euskarak gizartean presentzia handiagoa edukitzen lagunduko duen ustearekin bat egin dute denek. Azpeitiko ia biztanle guztiak euskaldunak dira eta, Txabarriren ustez, «erabileran dago euskararen normalizaziorako giltza». Horregatik, Azpeitia Euskal Herrian euskara sustatzeko «ardatz eta eredu» dela uste du Txabarrik. > > KONTSEILUA, KONPROMISO ESKE . Eusko Jaurlaritzak eta ELA, LAB, COO eta UGT sindikatuek lan mundua euskalduntzeko akordioa sinatu zuten herenegun. Kontseiluaren iritziz, lan mundua euskalduntzeak «estrategikoa» izan behar du, «lan mundua euskaldundu gabe ez dago euskara normalizatzerik». Hala ere, Kontseiluaren esanetan, «lan munduaren euskalduntze prozesua ezin da enpresen borondatearen esku utzi, arauak definitu behar dira emaitzak lortzeko». Legearen babesa eta beharrezko baliabideak eskatu ditu. Akordioak gabeziak dituela dio; besteak beste, euskalgintza falta dela eta funtzioak ez daudela definituta. EAE-ANVk ere akordioan konpromiso konkretuak falta direla salatu du. > > > <table class="taula" align="left"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/argazkiak/2006/krux_juaristi_160.png"></td></tr><td width="160"><b><i>Mari Kruz Juaristi Zubiolako Giza Baliabideetako arduraduna</i></b></td></table><b>«Oso garrantzitsua da enpresako zuzendaritza izatea bultzatzailea»</b> > > «Plan estrategikoa egiten ari ginenean ikusi genuen euskararen alde zerbait egiteko beharra. Gainera, lantegi barruan zegoen eskari bat ere bazen. Ahozko komunikazioa euskarazko da, idatzian sortzen dira arazoak. Langileen eskaria geureganatu eta aurrera eraman genuen. Badirudi euskara kolektiboetatik datorren errebindikazioa dela. Hori dela eta, garrantzi handia dauka zuzendaritza izatea bultzatzailea. Langileen eskariari erantzunez lana gustura egitea lortzen da eta horrek onura ekonomikoak ere ekartzen ditu». > > > <table class="taula" align="left"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/argazkiak/2006/maider_aizpuru_160.png"></td></tr><td width="160"><b><i>Maider Aizpuru Bieleko Kalitateko arduraduna</i></b></td></table><b>«Gure lanerako tresna euskara izatea erabaki genuen»</b> > > «Gure enpresako langileen %94 euskaldunak dira, eta horietatik %88, euskaraz alfabetatutakoak. Gure lanerako tresna euskara izatea erabaki genuen. Erdaldunek ere euskara ikasi nahi dutela eskatu digute. Laguntzea ere oso garrantzitsua da; agian, euskaldun batek ezin izan du euskaraz idazten ikasi. Pertsona horrek gaizki idatziko du, baina nola idazten den irakatsiz gero, langileak eskertu egingo du. Inguruko enpresak hornitzen ditugunez, enpresa haiei ere euskaraz egitera bultzatu diegu. Finean, Elegunerekin lortuko duguna langileen poza da».<b> > > - *Berria* egunkarian "argitaratua":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/dokumentuak/2006/BerriaElegune2006-09-23.pdf/, 2006-09-23an.</b> > > > > <br> > **Dokumentu interesgarriak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "ELEGUNE aurkezteko eskuorria":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/dokumentuak/2006/elegune_eskuorria.pdf > > - "ELEGUNEren katalogo teknikoa":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/dokumentuak/2006/elegune_katalogo_teknikoa.pdf > > > > > <br> > **Dokumentu interesgarriak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "ELEGUNE aurkezteko eskuorria":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/dokumentuak/2006/elegune_eskuorria.pdf > > - "ELEGUNEren katalogo teknikoa":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/dokumentuak/2006/elegune_katalogo_teknikoa.pdf > > > > > **Ildo bereko artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > > - "Enpresen hizkuntza-gestioa":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159099058 > > > - "Azpeitiko Udalak Elegune sortu du, enpresen hizkuntza gestioa hobetzeko zentro teknikoa":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159447039 > > > - "Azpeitia bide-erakusle":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159139403 > > - "Enpresa eta erakunde publikoek Elegune aurkeztu dute":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159111758 > > - "Enpresak euskaraz garatzen":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159093798 > > - "Enpresen hizkuntza gestioa hobetzeko gunea sortu du Azpeitiko Udalak":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159098241 > > - "Elegune sortu dute Azpeitian, herriko enpresen hizkuntza kudeaketarako zentroa":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159113199 > > > - "Enpresetako hizkuntzen kudeaketa kalitate eta berrikuntzaren osagai":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159284416 > > - "Hizkuntza-gestioa enpresak gizartean integratzeko":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159457487 > > - "Harreman berezia du Azpeitiak euskararekin":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159174728 > > - "Euskara Zubiola Kooperatibako lan hizkuntza":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159173751 > > - "Herrian herriko eta enpresan enpresako hizkuntza-eskabideei erantzunez":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159170628 > > - "Elegune, Azpeitiko enpresen hizkuntza-gestinoa hobetzeko zentro teknikoa":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1160380349 > > - "Azpeitiko Udalak Elegune euskara ekimena sortu du":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1163009394 > > - "EMUN Koop. E.ak Azpeitiko Euskara Patronatuaren ELEGUNE egitasmoan aholkularitza teknikoa ematen dihardu":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1160045862 > > - "Enpresetan euskara planak garatzeko zentroa abian jarri du Euskara Patronatuak":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1158907585 > > - "Enpresetan euskara garatzeko Elegune sortu dute":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1158906801 > > > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159113199/inprimatzeko">Inprimatu</a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com