Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeuk idatzi
Jaso ezazu e-postaz
Aisialdia
Besterik
Enpresak
Euskalgintza
Euskaltegia
Euskara
Euskara Patronatua
Herri-elkarteak
Herritarrak
Ikastetxeak
Kulturgintza
Lanbideak
Merkataritza
Udaletxea
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Euskara Patronatuaren plangintzak
»
Gurien
» Enpresetan euskara planak garatzeko zentroa abian jarri du Euskara Patronatuak
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Lan-munduan ere euskararen erabilera sustatzeko tresna berria aurkeztuko dute 2006-09-22an Azpeitiko udaletxean Azpeitiko Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskaltzaindiak eta Adegi Gipuzkoako Enpresaburuen Elkarteak: Elegune. > Herriko enpresek eguneroko lanean erabiltzen dituzten hizkuntzen gestio egokia egiten laguntzeko Azpeitiko Udal Euskara Patronatuak abian jarri duen zentro teknikoa da Elegune, eta nahi duten enpresentzako euskara planak diseinatu eta garatzen laguntzea izango da bere eginkizun nagusia. > > Patxi Saez Patronatuko zuzendariak nabarmentzen duenez, enpresen beharrak kontuan hartuta garatu eta «enpresek enpresentzat egindako gunea» da Elegune. Legegintzaldi honetan Euskara Patronatuaren proiektu nagusia izan da Elegune eta bizpahiru urte aritu dira lanean bertako arduradunak zerbitzu berri honen nondik norakoak definitzen, eta prozesu horretan herriko bost enpresa (Biele, Zubiola, Danona, Glual eta Antzibar) izan dituzte bidelagun. > > > **Proiektu aitzindaria** > > > Elegune enpresen hizkuntz gestioari zuzenduta Euskal Herrian abian jarriko den lehenengo zentro teknikoa izango dela ere nabarmendu dute Euskara Patronatuko arduradunek, eta horrelako zerbitzu bat Azpeitian sortzearen arrazoiak ere gogora ekarri dituzte. «Azpeitiko enpresetan -dio Saezek- euskaldunen kopurua %90 da, eta batzutan ia %100. Oso egoera egokia da horrelako zentro batek zerbitzua martxan jartzeko». > > Orain dela 20-25 urte udal euskaltegiak «euskaraz alfabetatzearen aldetik zegoen hutsunea» betetzeko sortu ziren antzera, orain tresna berriak behar direla diote Patronatutik. «Azpeitiko Udalak euskararen erabilerarekiko hutsunea ikusten du enpresa arloan, eta horri erantzuteko tresna egokia hau dela». > > Euskararekin lotutako beste hainbat ekimenetan bezala, Azpeitiak «honetan ere aitzindari eta traktore lana» egingo duela dio Saezek. Elegune «plan piloto bat da», bere esanetan. «Ondoren, emaitzak ikusita, gainerako bailaretan zabaltzeko asmoa du Jaurlaritzak. Azpeitiak bere beharrak osatzeko sortu du, baina zabaltzeko arazorik ez dago». > > > **Harrera ona** > > > Eleguneren proiektuak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik «harrera ona» izan du. Hain zuzen ere, bi erakunde hauek dira proiektua diruz lagunduko dutenak Udalarekin batera. Eleguneren zerbitzuak doakoak izango dira enpresentzat. > > Eta herriko enpresa nagusienek ere ondo hartu dute Patronatuaren ekimena. Hain zuzen ere, 2006-09-22an egingo den jendaurreko aurkezpenaren aurretik herriko enpresa handienetan (Corrugados Gallardo, Altuna y Uria, Sammic, Lan Mobel, Astigarraga Kit Line, Sarralle, Zubiola, Biele, Grumal-Pemmec, Glual eta Danona) aurkeztu dute Elegune, eta guztiek egin dute bat proiektuaren eskaintzarekin. Horrenbestez, guztira 2.100 langile daude dagoeneko proiektuan sartuta, herriko industria arloko %55. Bielen eta Zubiolan, gainera, dagoeneko ari dira euskara planak garatzen. > > > **Bakoitzaren neurrira** > > > Elegune, ordea, ez da sortu enpresa handietarako, guztientzat baizik. «Horrelako zerbitzu baten beharrik handiena enpresa txiki eta ertainek dute, ez baliabiderik eta ez denborarik ez dutenek. Hauei dena mamituta eman behar zaie», dio Patxi Saezek. Alde horretatik, «planteamendu berritzailea» eskainiko du, «Elegune enpresa bakoitzaren funtzionamendura egokituko da, bi plan berdin ez dira egingo, enpresa bakoitzera egokitutako planak diseinatuko ditugu». > > Enpresa handiekin izandako harremanen ondotik, orain Elegune banan bana jarriko da harremanetan herriko gainerako enpresa guztiekin, bere zerbitzuak eskainiz.<b> > > > - DIARIO VASCO egunkarian "argitaratua":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/dokumentuak/2006/elegune_DV2009-09-20.pdf, 2006-09-20an</b>. > > > > <br> > **Dokumentu interesgarriak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "ELEGUNE aurkezteko eskuorria":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/dokumentuak/2006/elegune_eskuorria.pdf > > - "ELEGUNEren katalogo teknikoa":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/dokumentuak/2006/elegune_katalogo_teknikoa.pdf > > > > > <br> > **Dokumentu interesgarriak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "ELEGUNE aurkezteko eskuorria":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/dokumentuak/2006/elegune_eskuorria.pdf > > - "ELEGUNEren katalogo teknikoa":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/dokumentuak/2006/elegune_katalogo_teknikoa.pdf > > > > > **Ildo bereko artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > > - "Enpresen hizkuntza-gestioa":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159099058 > > > - "Azpeitiko Udalak Elegune sortu du, enpresen hizkuntza gestioa hobetzeko zentro teknikoa":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159447039 > > > - "Azpeitia bide-erakusle":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159139403 > > - "Enpresa eta erakunde publikoek Elegune aurkeztu dute":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159111758 > > - "Enpresak euskaraz garatzen":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159093798 > > - "Enpresen hizkuntza gestioa hobetzeko gunea sortu du Azpeitiko Udalak":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159098241 > > - "Elegune sortu dute Azpeitian, herriko enpresen hizkuntza kudeaketarako zentroa":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159113199 > > > - "Enpresetako hizkuntzen kudeaketa kalitate eta berrikuntzaren osagai":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159284416 > > - "Hizkuntza-gestioa enpresak gizartean integratzeko":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159457487 > > - "Harreman berezia du Azpeitiak euskararekin":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159174728 > > - "Euskara Zubiola Kooperatibako lan hizkuntza":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159173751 > > - "Herrian herriko eta enpresan enpresako hizkuntza-eskabideei erantzunez":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1159170628 > > - "Elegune, Azpeitiko enpresen hizkuntza-gestinoa hobetzeko zentro teknikoa":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1160380349 > > - "Azpeitiko Udalak Elegune euskara ekimena sortu du":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1163009394 > > - "EMUN Koop. E.ak Azpeitiko Euskara Patronatuaren ELEGUNE egitasmoan aholkularitza teknikoa ematen dihardu":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1160045862 > > - "Enpresetan euskara planak garatzeko zentroa abian jarri du Euskara Patronatuak":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1158907585 > > - "Enpresetan euskara garatzeko Elegune sortu dute":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1158906801 > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1158907585/inprimatzeko">Inprimatu</a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com