Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeuk idatzi
Jaso ezazu e-postaz
Aisialdia
Besterik
Enpresak
Euskalgintza
Euskaltegia
Euskara
Euskara Patronatua
Herri-elkarteak
Herritarrak
Ikastetxeak
Kulturgintza
Lanbideak
Merkataritza
Udaletxea
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Euskara Patronatuaren plangintzak
»
Gurien
» Kate motzeko harreman-sarean euskara indartzen
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskararen bizi-indarra, nonbait egotekotan, hiztunen inguru hurbileko harreman sarean dago. Horregatik, Azpeitiko Euskara Patronatuak herriko 45 elkartetan (Azpeitian dauden erdietan) euskara planak egin ditu: Gastronomia, tanborrada eta kirol elkarteetan. > **Euskararen osasunaren neurgarri** > > Kate motzeko harremanetan neurtzen da hizkuntza ororen osasun maila, baita euskararena ere. Hain zuzen ere, hiztunen inguru hurbilari dagozkionak dira herri baten gizarte bizitzan elkarteek sortzen dituzten harreman-sareak. Azpeitian 102 elkarte daude eta elkarte horiek sortzen duten harreman-sarea 24.000 herritarrengana iristen da. Nor ez da herriko elkarteren batean, esate baterako, lagun arte ederrean jan-edanean ibili? > > > **Azpeitiko elkarteak hizkuntza-osasun onean** > > Azpeitiko elkarte gastronomikoetan kide euskaldunak % 96,6 dira eta kirol elkarteetan, bestalde, % 99,1. Azpeitiko herritarren artean, berriz, euskaldunak, batez beste, % 88 dira. Alfabetatuen kopurua ere oso handia da: elkarte gastronomikoetan euskaldun alfabetatuak % 67,7 dira eta kirol elkarteetan % 87,3. > > **Harreman formaletan eragin nahirik** > > > Azpeitiko elkarteetan ahozko harreman informaletan euskara barra-barra erabiltzen da baina idatzizko harreman formaletan euskararen erabilera kamustu egiten da: estatutuak, aktak eta idatzizko harremanetan, oro har. Hain zuzen, ere hortxe eragin nahi du Azpeitiko 45 elkarteetan abian jarri behar den ekimen honek. > > > > **Neurrira egindako euskara planak** > > > Azpeitiko Euskara Patronatuak 2003, 2004 eta 2005. urteetan behin baino gehiagotan jo izan du Azpeitiko elkarte guztietara euskararen inguruko datuak jaso eta Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaz (EBPN) informazioa ematera. Urte horietan egindako lanari esker, elkarte bakoitzarentzat euskara bultzatzeko neurrien proposamenak landu dira eta Azpeitiko Euskara Patronatuak kirol elkarte eta elkarte gastronomikoetarako hizkuntza aholkularitza eta zerbitzuen eskaintza espezifiko bat ere martxan jarri du. > > Azpeitiko 45 elkartetan egin diren euskara planen helburu nagusiak lau dira: > > > - 1.-Elkarte bakoitzean gaur egun euskara zenbateraino erabiltzen den eta hutsuneak zertan egon daitezkeen informazioa ematea. Horretarako, elkarte bakoitzak eman dituen datu nagusiak elkarte bakoitzari entregatuko zaion txosten banatan bildu dira. > > - 2.-Euskararen oraingo erabilera mailari eutsi eta elkarteko komunikazio hizkuntza gisa euskara bultzatzeko Azpeitiko Euskara Patronatuak egiten dituen proposamenak ezagutzea. > > - 3.-Elkarte gastronomikoetarako eta kirol eremurako Azpeitiko Euskara Patronatuak eskaintzen dituen zerbitzu eta laguntzak elkarteetako ordezkari eta erabiltzaileek ezagutzea eta erabiltzen hastea. > > - 4.- Elkarteen barne funtzionamenduan gehien erabiltzen diren euskarazko idazki ereduak eta hitzen hiztegiak, Azpeitiko 45 elkarte hauen esku jartzea. > > > **Euskara gehiago eta egokiago erabiltzeko akuilu** > > > Egitasmo honek akuiku izan nahi du, elkarte gastronomikoetan eta kirol elkarteetan euskararen erabilera sustatzeko, beti modu mailakatu eta progresibo batean, eta horretarako dauden aukera errealak kontuan izanik. > > Halere, plana kokatuko den testuinguruan euskararen ezagutza eta erabilera maila altua dela kontuan izanik, elkartez elkarte proposatu diren planetan, ahozko eta idatzizko kanpo nahiz barne harremanetan euskararen presentzia ziurtatzera zuzendutako neurriez gain, erabilitako euskararen komunikagarritasunari eta egokitasunari ere garrantzia eman zaio Azpeitiko Euskara Patronatuaren aldetik. > > > **Ildo bereko artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "102 herri elkartek hartu dute parte EBPNren diagnostiko fasean":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1100097552 > > - "Komunikazio eta informazio plana Azpeitiko elkarteetan":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1106943995 > > > > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1149864350/inprimatzeko">Inprimatu</a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com