Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeuk idatzi
Jaso ezazu e-postaz
Aisialdia
Besterik
Enpresak
Euskalgintza
Euskaltegia
Euskara
Euskara Patronatua
Herri-elkarteak
Herritarrak
Ikastetxeak
Kulturgintza
Lanbideak
Merkataritza
Udaletxea
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Euskara Patronatuaren plangintzak
»
Gurien
» Izen ala ez izen?
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> "Izena duenak badu izana: izen ala ez izen?" ekimena jarri du abian Azpeitiko Euskara Patronatuak euskal abizenak dituzten azpeitiarrentzat agiri ofizial guztietan euskal abizen horiek euskaraz idatzita azal daitezen. > Gure izen-deiturek nor garen adierazten dute. Azpeitiar askoren abizenek euskaldun direla adierazten dute baina azpeitiar gehienek gurasoengandik jaso dituzten euskal abizenak gaztelaniaz idatzita dituzte. Patrikan eramaten ditugun agirietan begiratzea besterik ez dago: nortasun txartelean, gidatzeko baimenean... > > > **Euskal abizenak euskaraz** > > > Euskal abizenak euskaraz idatzita jartzeko zerbitzua dauka Azpeitiko Euskara Patronatuak. Azpeitiar guztiek aukera daukate beren euskal deiturak "euskaltzaindiak erabakita duenaren arabera":http://www.erabili.com/lantresnak/hiztegi_gaika/abizenak edukitzeko. Norberaren agiri ofizial guztietan euskal deiturak euskaraz idatzita azaltzeko tramitazioa Azpeitiko Epaitegiaren Erregistro Zibilean egin behar izaten da baina Azpeitiko Euskara Patronatuak erraztu egiten du tramitazio hori. > > > **Nortasun txartela eta Familia liburua** > > > Euskal deiturak euskaraz jarri nahi izanez gero, bi agiri eraman behar dira Euskara Patronatura: > > 1. Nortasun txartelaren fotokopia. > > 2. Familia Liburuaren fotokopia. > > Bi agiri horiez gain eskari orri bat ere bete eta sinatu behar da. Eskari orria Euskara Patronatuan eskura daiteke. > > > **Gainontzeko guztia Euskara Patronatuaren esku** > > > Deiturak euskaraz idatzita jartzeko beste bi agiri ere behar izaten dira: eskatzailearen udal-erroldaren agiria eta jaiotza agiria baina beste bi agiri horiek lortzeko ardura Euskara Patronatuak hartzen du bere gain eta baita herritarren eskaria behar bezala beteta Azpeitiko Epategiaren Erregistro Zibilera eramateko ardura ere. > > > **Gurasoak eta seme-alabak** > > > Gurasoek abizenak euskaraz idatzita jartzen badituzte, seme-alaba guzti-guztiei abizen horiek ere euskaraz idatzita azalduko zaizkie. Beraz, eraginkorrena horixe da: gurasoek abizenak euskaraz idatzita jartzea. > > > > **Orain arte, ikastetxeen bitartez** > > > Azpeitiko Euskara Patronatuak 2005. urtean, herriko ikastetxeekin elkarlanean, 55 espediente bideratu zituen. 2006ko maiatza arte, berriz, dagoeneko, 33 espedienteren tramitazioa egina dauka. > > > “Izen ala ez izen?" ekimenaren bitartez, Azpeitiko Euskara Patronatuak ikastetxeen bitartez ematen duen zerbitzua herritar guztientzat zabaldu nahi du, agiri ofizial guztietan izen-abizenak euskaraz jartzeko aukera herritar guztiei emate aldera. > > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1147433102/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com