Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeuk idatzi
Jaso ezazu e-postaz
Aisialdia
Besterik
Enpresak
Euskalgintza
Euskaltegia
Euskara
Euskara Patronatua
Herri-elkarteak
Herritarrak
Ikastetxeak
Kulturgintza
Lanbideak
Merkataritza
Udaletxea
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Euskara Patronatuaren plangintzak
»
Gurien
» Gazte hizkerari buruzko liburua aurkeztu dute
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> **Gazte hizkera: jardunaldien hitzaldiak eta ondorioak** izeneko liburua aurkeztu dute Azpeitiko Euskara Patronatuko lehendakaria Ana Mendizabalek eta Urtxintxa Eskolako Jaime Altunak. Liburuan hainbat adituk 2005eko apirilean ospatutako jardunaldietan egindako hitzaldietan eta mahai inguruetan esandako guztiak biltzen dira. > 2005eko apirilean Azpeitian “Gazte hizkera” izenburua zuten jardunaldiak gauzatu genituen. Jardunaldi hauen sustatzaileak Gipuzkoako Urtxintxa Eskola eta Lasarte-Oriako Ttakun Elkartea izan ginen, azken urteetan bi elkarteok euskara haur eta gazteen aisiarekin lotzeko egiten ari garen lanean pauso berri bat emateko asmoz. > > Zailtasunak zailtasun, jardunaldien antolaketari ekin genionean landu nahi genuen gaiaren zehaztasunak eta sor zezakeen interesak zalantzak eragiten zizkigun arren, emaitzak beste batzuk izan direla baiezta dezakegu: bai landu nahi genituen helburuen aldetik, bai edukien ikuspegitik eta nola ez, partaidetzaren aniztasun zein kopuruen ikuspegitik. > > Jardunaldien xede nagusia egungo euskarazko gazte hizkeraren egoera aztertzea zen, gazte hizkera lantzeak euskararen normalizazioan duen garrantzia ikusiz eta era berean, gazte hizkera sustatzeko dauden baliabideak aztertuz. Horretarako, gazte hizkeraren gaiarekin harreman zuzena duten hizlari adituen ekarpenak bilatu genituen eta baita aurkitu ere: gazte hizkeraren gaia ikuspegi soziolinguistiko batetik aztertu zutenak, gazteei zuzenduriko komunikabide desberdinen iritziak, aisialdiko hezkuntzan lanean diharduten teknikariak, eta hezkuntza formaleko adituen ekarpenak. Aditu talde honek, eta jardunaldietan izena eman zuten partaide desberdinen aldetik eginiko ekarpenekin, hasera batean jarritako helburuak gainditu zirela baiezta dezakegu. Baita erronka berriak ireki ere. > > Edukiei dagokienez, **GAZTE HIZKERA. Jardunaldien hitzaldiak eta ondorioak** liburua da aurkeztu dugun emaitza nagusia. Bertan, hizlarien aurkezpenak jaso ditugu (egileen zuzenketa eta ekarpen berriekin) eta mahai inguruetako partaide desberdinen iritziak jaso ditugu. Liburu honetan jasoak daude edukiekin gazteen lagunarteko hizkeraren gaiarekin lan egiten jarraitzeko oinarri teoriko sendoak finkatzen direlakoan gaude. > > Jardunaldietako partaidetza ere aipatu nahi genuke. Alde batetik, gazte hizkerari buruzko jardunaldiak diseinatzerakoan, ezinbestekotzat jo genuen gazteei ere hitza ematea, gaiari buruz dituzten iritziak ezagutzeko. Eta bi egunetan zehar, aisialdiko dinamizatzaileen gidaritzapean lurralde desberdinetako 30 gazte elkartu genituen, bakoitzak bere jatorri soziolinguistikotik begiratuta, dituzten iritziak, gogoak, zailtasunak eta ekarpenak elkartrukatuz. Ondorio hauek guztiak “helduen” jardunaldietan aurkeztu zituzten. > > Eta bestalde, ez hain gazteen jardunaldietako partaidetza aipatzekoa da, bai jatorriaren ikuspegitik, bai parte hartzaileen lan esparruaren ikuspegitik: Euskal Herriko lurralde guztietako partaideak egon ziren eta, lanbideei dagokienez, gazte hizkeraren gaiarekin lotura zuzena duten ordezkariak zeudelako: irakasleak, aisialdiko hezitzaileak, euskara elkarteetako kideak, euskara eta hizkuntza teknikariak, ikasleak, didaktikariak, ... > > Hauxe da liburuaren aurkibidea: > > - SARRERA > > - HITZALDIAK: > > - Kike Amonarriz > > - Imanol Esnaola > > - Asisko Urmeneta > > - Estibalitz Amorrortu > > - Asier Larrinaga > > - MAHAI INGURUAK: > > - Gazte Hizkera eskolan eta aisialdian > > - (Erramun Osa, Haritz Salaberria, Juan Manuel Etxeberria) > > - Gazte Hizkera Komunikabideetan > > - (Goizeder Taberna, Estitxu Elduaien, Joseina Etxeberria, Alberto Irazu) > > - GAZTEEN ONDORIOAK > > > **GAZTE HIZKERA. Jardunaldien hitzaldiak eta ondorioak** liburua Durangoko Azokan Gipuzkoako Urtxintxa Eskolak izango duen saltokian salgai egoteaz gain "www.aisia.net":http://www.aisia.net/ web orriaren bidez eskuratu daiteke. > > > <br> > **(JAIME ALTUNA Urtxintxa eskolako kide da)** > > > <br> > **Ildo bereko artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Gazte hizkerari buruzko jardunaldiak Azpeitian":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1111069376 > > - "Gazte hizkerari heldu":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1112817119 > > - "Gazte hizkerari buruzko jardunaldiak amaitu dira":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1112902907 > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1133544673/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com