Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeuk idatzi
Jaso ezazu e-postaz
Aisialdia
Besterik
Enpresak
Euskalgintza
Euskaltegia
Euskara
Euskara Patronatua
Herri-elkarteak
Herritarrak
Ikastetxeak
Kulturgintza
Lanbideak
Merkataritza
Udaletxea
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Euskara Patronatuaren plangintzak
»
Gurien
» Euskarazko zerbitzuaren garantia
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Azpeitiko zerbitzu arloko komertzio, taberna eta salerosketa-jarduera guztietan "Euskarazko Zerbitzuaren Garantia" lortzeko aukera ematen du Azpeitiko Euskara Patronatuak. > **Zer da?** > > Zure kometzioa, taberna edo zerbitzu-jarduera, bezeroarekiko komunikazio modu guztietan euskarazko zerbitzua ziurtatzen duen establezimendua izan daiteke. > > Hizkuntza normalkuntzarako aholkularitza pertsonalizatua eta laguntza teknikoa eskainiko dizkizugu Azpeitiko Euskara Patronatuan: erabateko profesionaltasunarekin eta dohainik. > > Zure establezimenduaren beharretara egokitutako eginkizunak eta komunikazioa hobetzeko proposamenak jorratuko ditu lan talde tekniko batek. > > > **Zer lortuko duzu?** > > > Prozesu horren amaieran, establezimenduaren kanpo irudian euskara erabiltzea eta bezeroarekiko ahozko harremanetan nahiz idatzizko komunikazioetan ere, zure negozioa, euskara erabiltzeko aukera eskaintzen duen establezimendua izatea lortuko duzu. > > **Zer egin behar da?** > > > Azpeitiko Euskara Patronatuarekin harremanetan jarri besterik ez duzu prozesuan parte hartu nahi izanez gero. Diagnostiko eta hizkuntza planifikaziorako metodologia jakin batekin elkarlanerako urrats nagusiak ondorengoak izango dira: > > 1.Establezimenduaren hizkuntzazko egoeraren azterketa egin. > > 2.Establezimenduaren kanpo irudia hobetu eta hizkuntza normalkuntzarako urratsak finkatu eta adostu. > > 3.Euskarazko zerbitzua bezeroari ziurtatzeko prozesua martxan jarri. > > 4.Establezimenduaren promozioa eta hizkuntza normalkuntzarako abiatutako prozesuaren gizarteratzea. > > 5.Urteroko ebaluaketa eta jarraipen lana. > > > **Ikur bereizgarria** > > "Euskarazko Zerbitzuaren Garantia" lortutakoan zure bezeroen aurrean erabili dezakezun ikur bereizgarria emango dizu Azpeitiko Euskara Patronatuak zure saltokian ematen duzun zerbitzua, berme osoz, euskaraz ere ematen duzula agerian uzteko. > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1130944134/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com