Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeuk idatzi
Jaso ezazu e-postaz
Aisialdia
Besterik
Enpresak
Euskalgintza
Euskaltegia
Euskara
Euskara Patronatua
Herri-elkarteak
Herritarrak
Ikastetxeak
Kulturgintza
Lanbideak
Merkataritza
Udaletxea
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Euskara Patronatuaren plangintzak
»
Gurien
» Azpeitiko Udal Euskaltegia: 21 urte eta 30 ikastaro
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Azpeitiko Udal Euskaltegiak 2005-06 ikasturtearen ate-leihoak ireki ditu "Udal Euskaltegira goaz. Bazatoz gurekin?" lelopean, ikasleak bertan matrikulatu eta euskara ikas dezaten. Ikasturte berriaren aurkezpena Ana Mendizabal Azpeitiko Udaleko Euskara batzordeburuak eta Patxi Saez Euskara Patronatuaren zuzendariak egin dute, biak ala biak. > **Bazatoz gurekin?** > > Mezu zuzena zabaltzea izan da aurtengo asmoa. Benetako mezua benetako protagonistek botata. Irudian agertzen direnak benetako pertsonaiak dira, euskaltegira egunero etortzen diren ikasleak (etxekoandreak, erretiratuak, administrazioko langileak, irakasleak, ikasleak, osasun arloko langileak, langabetuak...) eta euren esperientziatik gonbidatzen gaituzte Udal Euskaltegian izen ematera, denontzat baitago lekua bertan. > > Gure Azpeitiko Udal Euskaltegian iazko ikasturtean 100 ikasletik gora aritu ziren euskara ikasten eta aurtengo ikasturtean ere asko izatea nahi dugu. > > > <center><table class="taula"><tr><td align="center"><a href="http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/argazkiak/2005/Bazatoz_Gurekin_kartela1200.jpg"><img src="http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/argazkiak/2005/Bazatoz_Gurekin_kartela485.jpg"></a></td></tr><tr><td width="485"><i><b>Kartela hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.</b></i></td></tr></table></center> > > > > **21 urteko ibilia** > > Aurtengo 2005-2006 ikasturtea Azpeitiko Udal Euskaltegiaren 22. ikasturtea da. Beraz, bere jarduna eta ibilbidea oso luzea izan denez eskarmentu handia du eta hasiera hartatik (1984- 1985 ikasturtea) hona, aldaketa handiak eman dira ikastaroen eskaintzan. > > Gurera etortzen diren ikasleek ( etxekoandreak, etorkinak, administrazioko langileak, osasun arloko langileak, ostalaritzakoak, irakasleak, erretiratuak, langabeak...) ez dituzte behar eta nahi berberak eta horregatik, gure ikastaroen eskaintza etengabe egokitu beharra izan dugu hauen eskaeretara eta beharretara. > > > **30 ikastaro baino gehiago** > > > Azpeitiko Udal Euskaltegian, 30 ikastarotik gorako eskaintza izango dugu aurtengo ikasturtean. Izango ditugun ikastaroen artean, besteak beste honako hauek dira: > > - "Euskalduntzeko maila guztiak":http://www.erabili.com/eskatu/euskara_ikastaroak/Euskalduntzea > > - "Alfabetatzea eta EGA. Administrazioko eta Irakaskuntzako hizkuntz eskakizunak":http://www.erabili.com/eskatu/euskara_ikastaroak/EGAikastaroa > > - "AISA ikastaroa: etorkinen beharretara egokitutakoa":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1099571708 > > - "Ostalarientzako ikastaroa":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1115822931 > > - EGAtik gorako ikastaroak: > > - "Iturri Onetik I":http://www.erabili.com/eskatu/euskara_ikastaroak/Iturri_Onetik zuzentasuna eta egokitasunaren ingurukoa > > - "Iturri Onetik II":http://www.erabili.com/eskatu/euskara_ikastaroak/Iturri_Onetik testugintzaren ingurukoa. > > - "Ipuin kontaketa ikastaroa":http://www.erabili.com/eskatu/euskara_ikastaroak/Ipuin_Kontaketa bai gurasoei eta bai irakasleei zuzendutakoa. > > - "Jolasak eta kantak":http://www.erabili.com/eskatu/euskara_ikastaroak/Jolasak_eta_kantak bai herritarrei eta bai irakasleei zuzendutakoa. > > - "Betiko herri kantak ikastaroa":http://www.erabili.com/eskatu/euskara_ikastaroak/Betiko_herri_kantak > > - Gurasoentzako ikastaroa: euren seme-alabei etxerako lanetan lagundu ahal izateko beharrezkoa dena eskuratzeko asmoz sortutako ikastaroa. > > - ... > > > **Berrikuntza: 4. maila** > > > Ikastaroekin jarraituz, aurtengo berrikuntza nagusiena da estreinako aldiz <a href="http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1121415834">Azpeitiko Udal Euskaltegiak laugarren mailari dagokion ikastaroa emango du</a>ela. Aurtengo ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoan dauden 162 euskaltegietatik seitan bakarrik hasiko dira ematen HABEren 4. maila hori, eta gainera, Gipuzkoako eta Bizkaiko Udal Euskaltegi guztien artean bakarra Azpeitikoa izango da. > > Gure herria eta ingurua oso euskalduna da. Bertako biztanleak ia gehienak oso ondo moldatzen dira euskaraz bai ahoz eta bai idatziz baina aukera berezia eman nahi dio Azpeitiko Udal Euskaltegiak oinarrizko maila hori hobetu nahi duen edonori > Gainera, egia den arren gure herrian eta inguruan euskara asko erabiltzen dela, gure euskararen erabilera hori esparru batzuetara mugatzen da: familia girora, lagunartera, ikasketerara, aisialdira... Baina euskarak eremu berriak ere behar ditu erabateko normalizazioa erdiesteko eta horietako bat lan munduaren esparrua da. > > Lana euskaraz egiteko gai izan behar dugu eta horretarako geure burua prestatu beharra daukagu. Ikastaro hau oso aproposa izan daiteke orain arte lana erdaraz egin duen euskaldunarentzat . Edo, bere lan teknikoa euskaraz egin arren zailtasunak dituenarentzat, edo besterik gabe, EGAren oinarrizko maila hori hobetu nahi duenarentzat. > > Beraz, Azpeitiko Udal Euskaltegiak eskaintzen duen bai laugarren mailako ikastaro honetan bai 30etik gorako besteren batean izen eman nahi baduzue hil honen 23 bitartean egin dezakezue matrikula. > Izen emateko orduan hiru aukera dituzue: > > - Euskaltegira bertara etorrita: > > - Helbidea: Perdillegi 1 (Musika eskola dagoen eraikinean). > > - Telefonoz deituta: > > - Telefono zenbakia: (943) 811947 > > - e-Posta bidez: > > - "euskaltegia@erabili.com":mailto:euskaltegia@erabili.com > > - Amaraunean: > > - "www.erabili.com/eskatu/euskara_ikastaroak":http://www.erabili.com/eskatu/euskara_ikastaroak > > > <br> > **Ildo bereko informazioa** (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Euskara ikasteko bekak":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1097147832 > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1126195895/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com