Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Azpeitiko EBPNren lehenengo Ekintza Planaren balorazioa

Azpeitiko Euskara Patronatua / Udaletxea / 2005-05-05 / 17:00


Azpeitiko 2004-2007 Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren lehendabiziko Ekintza Planaren balorazioa egin da. Apirilaren 21ean Euskara Biziberritzeko Planaren (EBPN) Azpeitiko Udal Aholku Batzordearen bilera izan zen. Bertan, Azpeitian 2004. urtean burututako Ekintza Planaren ondorioak aztertu ziren eta balorazioa egin zen.



Bilerara etorri zirenak

Bilerara etorri zirenak

Bilerara honako hauek etorri ziren:

Bileran aztertutako gaiak

Aurreko akta onartzea

Aurreko aktaren inguruan, Ana Mendizabalek izen-abizenen grafia euskaratzeko orduan izan dituzten arazoak aitatu zituen:

Batetik, epaitegian langilea aldatu egin dutelako eta langile berria oraindik ere lan berrira egokitzen ari delako.

Bestetik, nolabaiteko kopuru finkoa ezarri diotelako ekimen honi. Izan ere, ekimen hau ez da urte guztian zehar egingo, hiru hilabetez-edo bakarrik. Gainera, hiru hilabete horietan tramitatuko diren aldaketek ere kopuru mugatua izango omen dute.

Horren aurrean, Mikel Arregik esan du ez direla normalak epaitegiak ezarri dituen baldintzak; izan ere, baldintza horiek arazo dira edozein kanpaina egiteko.

Pello Elorzak, berriz, esan zuen aldi bakoitzean kopuru txikia onartuko dutenez, urte guztian egin ahal izatea lortu behar dela.

Ana Mendizabalek esan du aurtengoa balditza horietan egingo dela eta hurrengo urterako pentsatu beharko dela egoera nola aldatu eta zer hobetu daitekeen.

Bestelakoan, aurreko akta onartuta geratu da.

2004ko balorazioa

Juanjo Allurrek eta Iñigo Iraetak 2004an izan diren ekimenak azaldu dituzte, eta ekimen hauen inguruan Azpeitiko Euskara Patronatuak eta Siadeco-k egin duten balorazioa. Hauek dira egindako ekimenak:

Erabilitako lan-prozeduraren irizpide teknikoak

Euskara Patronatuaren gidaritzapean SIADECO-k Azpeitiko udalerrian hizkuntza normalizaziorako beste prozesu bat abiarazteko garatu dituen proiektu ezberdinen ezaugarri eta irizpide tekniko orokorrak hauek izan dira:

Azpeitiko arlo sozioekonomikoan eragiteko egitasmoak

Arlo sozioekonomikoarentzako komunikazio plana

Azpeitiko lan-arloan eragiteko komunikazio-planaren oinarri edo abiapuntua 2003. urtean Azpeitiko Euskara Patronatuak eta Siadecok egindako ikerketa da: Azpeitiko esparru sozioekonomikoan euskara sustatzeko proiektuak. Azpeitiko lan-munduko errealitate soziolinguistikoaren inguruko datu adierazgarrienak erabili dira komunikazio planeko euskarrietan. 2003an, Azpeitiko enpresen, lanbide liberalen eta establezimenduen artean, guztira herriko 600 negozio-unitate baino gehiagoko ordezkariak elkarrizketatu ziren. Ikerketaren helburu nagusia, Azpeitiko enpresetan, lanbide liberaletan eta establezimenduetan euskarak bizi duen egoerari buruzko diagnostiko kuantitatibo eta kualitatiboa egitea izan zen.

2004. urteko komunikazio eta informazio-fase honen helburu nagusia, azpeitiarrak eta bertako erakunde publikoak nahiz pribatuak, euskarak lan-arloan duen garrantziaz ohartaraztea da, euskara Azpeitiko esparru sozioekonomikoan sustraitu dadin. Komunikazio planaren helburuak hauek izan dira:

Horretarako, komunikaziorako hainbat elementu eta euskarri erabili dira. Azpeitiko eragile ekonomikoen eta herritarren artean euskararekiko interesa pizteko, komunikazio-plan erakargarria eta berritzailea diseinatu da. Komunikazio-ekintzen diseinua, eragile ta herritarrak proiektuan inplikatzeko eta euskararen alde motibatzeko egin da, beti ere, enpresen, lantegien eta establezimenduen errealitatea kontuan hartuz.

"Zure esanetara" katalogoko hizkuntza-zerbitzuen eskaintzaren jarraipena

Egitasmo honen helburu nagusia "Zure esanetara" katalogoko hizkuntza zerbitzu-eskaintzari jarraipena ematea da. Hau da, euskararazko zerbitzuen eskaintza zabaltzea Azpeitiko establezimendu guztietara. Egitasmo honekin lortutako beste helburu batzuk, hurrengo hauek dira:

Horretarako,

Bezeroekin ahozko eta idatzizko harremanak euskaraz izateko gaitasuna Azpeitiko establezimenduetan

Azpeitian Euskara Biziberritzeko Plan nagusiaren baitan, herriko merkataritza, ostalaritza eta gainerako zerbitzuetako establezimenduekin lan egin eta haietan euskarak bizi duen egora ezagutu eta euskararen normalizazioan aurrerapausuak emateko. EBPN-ren lan-ildoetariko bat bezeroari euskarazko zerbitzu on bat eskaintzea da eta hori behar bezala bideratzeko laguntza teknikoa eskaintzen du Azpeitiko Euskara Patronatuak. Laguntza hori onartu eta euskarazko zerbitzua eskaintzera iristen den establezimenduak, hori akreditatzen duen egiaztagiria eskuratzeko aukera du.

Azpeitiko Euskara Patronatuak urtez urte lehentasunezko 50 establezimendu aukeratzen ditu, horiek faseka antolatuta dagoen euskararen normalizazio prozesu batean parte har dezaten. 2004ko egitasmo horren bi lan ildo nagusiak ondorengoak dira:

Lorpenak eta hobetu beharrekoak

Hauek izan dira lorpenak:

Hauek dira, berriz, hobetu beharrekoak:

Lan munduan euskara sustatzeko talde eragilea

Azpeitiko enpresa arloko arduradun eta ordezkariek, Azpeitiko lan munduan hizkuntza normalizaziorako abian jarri den dinamika berria bere egin eta EBPN-ren egitasmoetan partaide aktibo sentitzeko helburuarekin sortu da Azpeitia mailan lan munduko Talde Eragilea.

Hauek dira bete beharreko funtzio nagusiak:

Talde eragilearekin landutako informazioa

Akta bidez jasota daude edukiak eta atal nagusienak ondorengoak dira:

Lorpenak

Hobetu beharrekoak

Bulego teknikoa

Azpeitiko lan-munduan hizkuntza-normalizazio prozesu bat sustatu eta gidatzen lagunduko duen Bulego Tekniko baten proiektua egin da 2004. urtean. Egitasmoa, aitzindari izateko asmoarekin sortua da. Azpeitiko enpresa sareak komunikazio esparruan dituen beharrak, Azpeitiko Euskara Patronatua lantzen ari den hizkuntza normalizaziorako oinarriekin lotu eta gaitasun tekniko eta profesional egokia duen egitura tekniko bat eratu nahi da Azpeitian. Egitura tekniko horrek Azpeitiko lan munduan eraginkortasunez aritu eta enpresa-sare hori dinamizatzeko giltzarriak gerta daitezkeen zerbitzu eta ekintzak era eraginkor eta efizientean, planifikatu, exekutatu eta ebaluatzeko moduak eskaini behar ditu.

Bestalde, azpimarratu nahi dugu arlo-sozioekonomikoan eragiteko hizkuntza normalizaziorako funtzio eta zeregin berriak proposatzen dituen proiektu honetarako, Siadeco-ren ahalegina handia izan dela, eta informazio oinarri eta iturri ezberdinez baliatuz eta irakurketa nahiz planifikaziorako oinarri sendoa duten metodoak erabiliz, Azpeitiko Udalarentzat eta enpresa-sarearentzat, berritzailea, eraginkorra eta bideragarria izan daitekeen egitasmo baten aurrean gaudela.

Lorpenak

Hobetu beharrekoak

Azpeitiko herri elkarteentzako komunikazio plana

Komunikazio plan honen abiapuntua eta oinarria 2003. urtean Azpeitiko Euskara Patronatuak eta Siadeco-k egindako ikerketa da: "Azpeitiko elkarteetan euskara sustatzeko proiektuak". Ikerketa horren emaitzak kontuan hartuta egin da herri elkarteei zuzendutako komunikazio-plana.

Helburu nagusiak

Hauek izan dira komunikazio-planaren helburu nagusiak:

Erabilitako baliabideak

Metodologia

Hauek dira emandako pausuak:

Lorpenak

Hobetu beharrekoak

Mikroplangintzak: herri elkarteak eta aholkularitza etxeak

Mikroplangintzak euskararen erabilera indartzeko martxan jarria dagoen proiektuaren barnean daude.

Helburu nagusia zera da: erakunde baten barne nahiz kanpo funtzionamenduan euskararen erabilera orokortzea, beti ere modu mailakatu eta progresibo batean eta horretarako dauden aukerak kontuan hartuta.

Horretarako, erakunde bakoitzaren azterketa egiten da eta azterketa horren emaitzak abiapuntutzat hartuta plangintza diseinatzen da. Beraz, erakunde bakoitzak bere plangintza dauka, eta planaren garapenerako laguntza iraunkorra jasotzen du.

Egin duguna

Hauek dira egin ditugun pausuak:

Lortutako emaitzak

Lorpenak eta hobetu beharrekoak

Hauek dira lorpenak:

Hauek dira, berriz, hobetu beharrekoak:

Azpeitiko Udalean eta Euskara Patronatuan eragiteko egitasmoak

Euskararen sustapenerako udal-ordenantza

Zuzenbidean doktore eta EHUko irakasle den Iñaki Agirreazkuenagarekin elkarlanean aritu da Siadeco, eta euskararen sustapenerako Udal-agintaraua landu eta idatzi dute. Agintarau hau Azpeitiko herriaren errealitatearekin eta Euskara Patronatuak nahiz Siadeco-k Azpeitirako garatuta dituzten hizkuntza normalizaziorako irizpideekin uztartu da.

Agintarau honen inguruan, aurrera begira ondorengo urrats hauek egingo dira:

Euskara Patronatuan eraginkortasun eta kalitate irizpideak aplikatzeko egitasmoa

2004. urteko Kudeaketa Planean Patronatua kudeatzeko modua hobetzeko bide berriak zabaltzea aurreikusi zen eta prozesu hori martxan jarri da SIADECO-ren aholkularitza teknikoarekin. Hala ere, 2004. urtean lehen urratsak bakarrik eman dira:

Lan hau egin ondoren, txosten espezifiko bat prestatu da, eta txosten honek diagnostikoaren emaitzak eta hobekuntzarako proposamen berriak jasotzen ditu.

Lorpenak eta hobetu beharrekoak

Hauek dira alor honetan lortutakoak:

Eta hauek dira hobetu beharrekoak:

Bestelakoak

Ez zen beste gairik izan. Zenbait galdera izan ziren Siadeco-ren balorazioaren inguruan eta gero HEBE eta BEZ ziurtagirien inguruko eztabaida egon zen.

Eta horrela bukatu zen bilera.

Hurrengo bilera udaldian izango da, ikasturte bukaeran.


Inprimatu


Erantzunak


EBPNren lehenengo Ekintza Planaren balorazioa egin du Aholku Batzordeak

Mailo Oiarzabal - DIARIO VASCO / 2005-05-08 / 08:00

Lorpenak eta aurrerantzean hobetu beharrekoak plazaratu dituzte.

Udal Euskara Patronatuak eta Siadecok egin dute "Ekintza planaren" balorazioa. (OIARZABAL)
AZPEITIA. DV. Azpeitiko 2004-2007 Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) lehendabiziko Ekintza Planaren balorazioa egin da. Apirilaren 21ean EBPNren Azpeitiko Udal Aholku Batzordearen bilera izan zen eta bertan, Azpeitian 2004. urtean burututako Ekintza Planaren ondorioak aztertu eta balorazioa egin zen. Siadeco enpresako ordezkariek joan den urtean garatutako ekimenak azaldu zituzten bileran, eta ekimen hauen inguruan Azpeitiko Euskara Patronatuak eta Siadeco-k egin duten balorazioa.

Arlo sozioekonomikoan, enpresetan zein establezimenduetan eragiteko plangintza eta ekimenei dagokienez, «komunikazio-planean erabilitako materiala arlo sozioekonomikoko eragile ia guztiek ezagutzen» dutela ondorioztatu dute Aholku Batzordean, «Azpeitiko lan-arloko eragileen gehiengoak izan du EBPN-k arlo sozioekonomikorako dituen egitasmoak ezagutzeko aukera». Lan-eragileei komunikazio planean erabilitako informazioa «interesgarria» iruditu omen zaie, «eragileen gehiengo nabarmenak, edukia oso interesgarria ala nahiko interesgarria dela azaldu du». "Euskara merkataritzara" egitasmoaren barruan, "Zure esanetara" katalogoak izan duen berrikuntza partziala ere nabarmendu dute iazko balorazioko lorpenen artean, lehentasunezko establezimenduen artean egiaztagiriak lortzeko eta bezeroari euskarazko zerbitzua eskaintzeko egoerara iristeko egon den «interes maila handia»rekin batera. Egiaztagiriekin lotutakoa da, era berean, atal honetan hobetu beharrekoen artean kokatu duten puntua, «herrian bi egiaztagiri egoteak nahasmen handia sortu» omen duelako.

Lan munduan euskara sustatzeko Talde Eragilearen sorrera izan da 2004an EBPNren barruan gauzatu den proiektu garrantzitsuetako bat. Horren inguruko balorazioa egiterakoan, «euskararen sustapenean bide bat egina duten enpresetakoak batzuk, baina dena egiteke egon daitekeen enpresetakoak ere» elkartzea, «lehen bileraren dinamika aberatsa eta partehartzailea» eta «Bulego Teknikoaren proiektu garrantzitsua» nabarmendu dituzte lorpenen artean, eta «enpresa-munduak euskararen normalizaziorako ekintza eta eragileeekiko dituen aurreiritziak eta irudiarekin zerikusia duten alderdi ez positiboak gainditu beharra» eta taldean parte hartzen dutenen artean «enpresetako zuzendaritza organoetako kideen presentzia areagotzea», hobetu beharrekoen artean.

Herri elkarteentzako komunikazio planari dagokionez, «zabaldutako informazioaren balantze positiboa» egin da, eta herriko elkarte askorentzat ezezaguna den Patronatuaren «hizkuntza zerbitzua sustatzea» izango da aurrerantzean landu beharrekoa. Herri elkarte eta aholkularitza etxeei zuzendutako mikroplangintzei dagokienez, «interesa duten eragile guztiek oso jarrera ona» azaldu dutela iritzi du Aholku Batzordeak.

Azpeitiko Udalean eta Euskara Patronatuan eragiteko plangintzei dagokienez, euskararen sustapenerako udal-ordenantza landu eta idatzi da 2004an, eta aurrerantzean hori onartzeko zein pauso eman beharko diren azaldu zen bileran. Udal Euskara Patronatuan, bestalde, eraginkortasun eta kalitate irizpideak aplikatzeko egitasmoa lantzen aritu dira. Lan hau egin ondoren txosten espezifiko bat prestatu dute eta txosten horrek diagnostikoaren emaitzak eta hobekuntzarako proposamen berriak jasotzen ditu.


EBPNren lehenengo Ekintza Planaren balorazioa du Aholku Batzordeak

Nerea Uranga - Urola Kostako HITZA / 2005-05-10 / 08:00

Hobetu beharrekoaz ere jardun zuten joan den hilaren 21ean

Azpeitiko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren lehendabiziko Ekintza Planaren balorazioa egin zuen Aholku Batzordeak, apirilaren 21ean. 2004ko Ekintza Planaren ondorioak atera eta baloratu zituzten. Balorazioa Siadecok eta Euskara Patronatuak egin zuten.

Arlo sozioekonomikoarentzako komunikazio plana jarri da abian 2004an, eta hemen erabilitako materiala «arlo soziokonomikoko eragile ia guztiek, %99ak» ezagutzen dutela adierazi zuten. Euskara Merkataritzara egitasmoan, berriz, «katalogoaren itxura aldatu» dutela esan zuten, «zerbitzuen eskaintza handiagotzeko». Alor honetan, hobetu beharreko kontuetan «bi egiaztagiri egoteak nahasmena sortu duela» esan zuten.

Lan munduan euskara sustatzearen inguruan, «foro batean enpresa desberdinetako kideak batzea» lortu dela adierazi zuten, eta lortu beharrekoen artean «enpresa munduak euskararen normalizaziorako ekintza eta eragileekiko dituen aurreiritziak eta irudiarekin zerikusia duten alderdi ez positiboak gainditu beharra» azpimarratu zuten. Lan mundua eta hizkuntzaren normalizazioarekin lotuta, Bulego Teknikoaren proiektua egin zen 2004an: «Hizkuntza normalizaziorako ahaleginak optimizatzeko planteamendu berri bat da».

Herri elkarteentzako komunikazio planean egindakoaz ere hitz egin zuten: «Egindako komunikazio planak herriko eta arlo asoziatiboko euskararen egoeraren inguruko informazio osagarria jasotzeko interes handia izan du». Mikroplangintzez ere jardun zuten eta Azpeitiko Udaleko euskararen sutapeneko udal ordenantza egiteko urratsak eman direla ere aipatu zuten.


Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1114768824