Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeuk idatzi
Jaso ezazu e-postaz
Aisialdia
Besterik
Enpresak
Euskalgintza
Euskaltegia
Euskara
Euskara Patronatua
Herri-elkarteak
Herritarrak
Ikastetxeak
Kulturgintza
Lanbideak
Merkataritza
Udaletxea
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Euskara Patronatuaren plangintzak

Gurien
» Azpeitiko 71 establezimenduk zerbitzua euskaraz
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Azpeitian merkataritzako 71 establezimenduk bezeroari zerbitzua erabat euskaraz emateko baldintza guztiak betetzen dituzte. Azpeitiko Udalak aitormen ekitaldia egin die (2005-04-14) establezimendu horiei guztiei eta HEBE (Hemen Bezeroarekin Euskaraz) aitormen-agiria banatu die. **Euskal Herri osoan ez dago beste herririk merkatal arloan horrenbeste establezimendu dituenik bezeroei zerbitzua euskaraz emateko gaitasunarekin**. > Azpeitian Merkataritza Euskaraz (AME) egitasmoaren baitan **71 establezimendutan** bezeroei zerbitzua erabat euskaraz emateko baldintzak betetzen direla ziurtatu da. **AME egitasmoa** Euskara Biziberritzeko Azpeitiko Planaren (EBPN) baitan dago eta Udala ari da garatzen Euskara Patronatuaren bitartez. > > > **Azpeitiko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia** > > "Euskara Biziberritzeko Plana":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1081211888 hizkuntzaren normalizazioa eskuratzen jarraitzeko Plan estrategikoa da. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren helburu nagusia euskara gizarteko esparru guztietara zabaltzea da: maila pertsonalera, sozialera eta ofizialera. Euskara edonork, edonon eta edozertarako erabiltzea da helburu nagusia, erabat euskaraz bizitzeko aukera izatea, alegia. Eta EBPN euskararen zabalkunderako neurriak hartzeko tresna da, hain zuzen ere. > > Horretarako Azpeitian Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan, herriko merkataritza, ostalaritza eta beste zerbitzuetako establezimenduekin lan egin da lan munduan euskarak bizi duen egoera ezagutu eta euskararen normalizazioan aurrerapausoak emateko. > > > **Azpeitian Merkataritza Euskaraz egitasmoa** > > > Azpeitiko Euskara Patronatuak herriko merkataritza establezimenduen hizkuntza egoera ezagutu eta euskararen erabilera areagotzeko laguntzak eta eskaintzak zabaldu zizkien establezimenduei eta 2000 urteaz geroztik martxan daukan "Euskara Merkataritzara" egitasmoaren barruan hizkuntzaren inguruko materiala, zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen jardun du eta dihardu. > > > > > **HEBE Egiaztagiria: bezeroari zerbitzuak euskaraz eskaintzeko Azpeitiko establezimenduek egiaztatutako bermea** > > > HEBE egiaztagiria jaso duen establezimenduak produktu bat saldu edo zerbitzu bat eskaintzeko establezimendu batek bezeroarekin dituen komunikazio modu guztietan (ahozko harremanetan, jendaurreko elementu idatzietan, publizitate eta promozio ekintzetan,...), bezeroak euskara erabili ahal izango duela ziurtatzen du. > > Honela, egiaztagiria lortzeko aukera eskaini zaien establezimenduek, **hizkuntza baldintza** jakin batzuk betetzen dituztela frogatu behar dute. Finkatutako baldintzak, egiaztagiria eskuratu ahal izateko gutxieneko hizkuntza baldintzak dira. > > Establezimenduak, hizkuntza egoerari dagokionez frogatu behar dituen baldintzak eta eskakizunak hiru atal nagusitan sailkatuta daude: > > - A.- Establezimenduko arduradun eta enplegatuen hizkuntza gaitasuna. > > - B.- Establezimenduaren irudia eta errotulazioa. > > - C.- Kanpo harremanetarako elementu eta euskarriak. > > Beraz, establezimenduak HEBE egiaztagiria eskuratu eta indarrean eduki ahal izateko modu iraunkorrean hizkuntza baldintza horiek bete behar ditu. Hizkuntza baldintza eta neurriak betetzen direla frogatzeaz gain, HEBE egiaztagiria eskuratzeko, euskararen erabilera sustatzeko hizkuntz irizpide orokorrak martxan jarri direla edo bete direla onartzen du establezimenduak. > > > **HEBE egiaztagiriaren egoera Azpeitian** > > > Azpeitiko Euskara Patronatuak urtez urte lehentasunezko 50 establezimendu aukeratzen ditu, horiek faseka antolatuta dagoen euskararen normalizazio prozesu batean parte har dezaten. 2004 urteko bi lan ildo nagusiak ondorengoak izan dira:  > > - Lehen faseko establezimenduak: > > 2003an aurkeztutako lehentasunezko establezimenduetan, hots, lehen faseko establezimenduetan, jarraipen-lana egin da. 2003an, lehen fasean 66 establezimendurekin egin zen lan. 2004 urtean 66 establezimendu hauen jarraipena egin da.  > > - Bigarren faseko establezimenduak:  > > **2004. urtean herriko lehentasunezko establezimenduen multzoa zabaldu egin da, beste 50 establezimendu sartu baitira bezeroari euskarazko zerbitzua ziurtatzeko prozesuan**. > > > Gauzak horrela, gaur egun Azpeitian 116 establezimendu dira bezeroari zerbitzua euskaraz ziurtatzeko prozesuan daudenak. Horietatik **59 establezimendu** izan dira (42 lehen fasekoak eta 17 bigarren fasekoak) HEBE egiaztagiria eskuratu dutenak, hau da, egiaztagiria lortzeko interesa azaldu dutenak eta bezeroari zerbitzua euskaraz ziurtatzeko baldintza guztiak bete dituztenak. Era berean, badira **beste 12 establezimendu** bezeroari zerbitzua euskaraz ziurtatzeko baldintza guztiak betetzen dituztenak baina aitormen-agiri papera behar eta nahi ez dutenak. **Beraz, guztira Azpeitian zerbitzua euskaraz emateko baldintza guztiak betetzen dituzten establezimenduak 71 dira**. > > Orain baldintzak betetzen ez dituzten establezimenduak, 2005ean zehar normalkuntzarako neurriak hartu eta hurrengo faserako geratuko dira. > > > **Guztira 446 establezimendu** > > > Azpeitiko merkatal arloan 446 establezimendu dira eta Azpeitiko Udalak duen egitasmoa zera da: banan-banan establezimendu guzti-guztiei laguntza ematea zerbitzua euskaraz eman ahal izateko. Horretarako, urtero-urtero, 50 establezimendu berri hartuko ditu eta zerbitzua euskaraz emateko baldintzak lortzen lagunduko die. Beraz, 2005. urtean beste 50 establezimendu hartuko dira. > > Gaur egun bezeroei zerbitzua euskaraz emateko baldintza guztiak betetzen dituzten 71 establezimenduak Azpeitiko merkatal arloko establezimendu guztien %16 dira. > > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com