 |
Azpeitiko 71 establezimenduk zerbitzua euskaraz |
 |
2005-04-14 / 21:30 / Azpeitiko Euskara Patronatua |
MERKATARITZA |
|
Azpeitian merkataritzako 71 establezimenduk bezeroari zerbitzua erabat euskaraz emateko baldintza guztiak betetzen dituzte. Azpeitiko Udalak aitormen ekitaldia egin die (2005-04-14) establezimendu horiei guztiei eta HEBE (Hemen Bezeroarekin Euskaraz) aitormen-agiria banatu die. Euskal Herri osoan ez dago beste herririk merkatal arloan horrenbeste establezimendu dituenik bezeroei zerbitzua euskaraz emateko gaitasunarekin.
Azpeitian Merkataritza Euskaraz (AME) egitasmoaren baitan 71 establezimendutan bezeroei zerbitzua erabat euskaraz emateko baldintzak betetzen direla ziurtatu da. AME egitasmoa Euskara Biziberritzeko Azpeitiko Planaren (EBPN) baitan dago eta Udala ari da garatzen Euskara Patronatuaren bitartez.
Azpeitiko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia
Euskara Biziberritzeko Plana hizkuntzaren normalizazioa eskuratzen jarraitzeko Plan estrategikoa da. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren helburu nagusia euskara gizarteko esparru guztietara zabaltzea da: maila pertsonalera, sozialera eta ofizialera. Euskara edonork, edonon eta edozertarako erabiltzea da helburu nagusia, erabat euskaraz bizitzeko aukera izatea, alegia. Eta EBPN euskararen zabalkunderako neurriak hartzeko tresna da, hain zuzen ere.
Horretarako Azpeitian Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan, herriko merkataritza, ostalaritza eta beste zerbitzuetako establezimenduekin lan egin da lan munduan euskarak bizi duen egoera ezagutu eta euskararen normalizazioan aurrerapausoak emateko.
Azpeitian Merkataritza Euskaraz egitasmoa
Azpeitiko Euskara Patronatuak herriko merkataritza establezimenduen hizkuntza egoera ezagutu eta euskararen erabilera areagotzeko laguntzak eta eskaintzak zabaldu zizkien establezimenduei eta 2000 urteaz geroztik martxan daukan "Euskara Merkataritzara" egitasmoaren barruan hizkuntzaren inguruko materiala, zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen jardun du eta dihardu.
HEBE Egiaztagiria: bezeroari zerbitzuak euskaraz eskaintzeko Azpeitiko establezimenduek egiaztatutako bermea
HEBE egiaztagiria jaso duen establezimenduak produktu bat saldu edo zerbitzu bat eskaintzeko establezimendu batek bezeroarekin dituen komunikazio modu guztietan (ahozko harremanetan, jendaurreko elementu idatzietan, publizitate eta promozio ekintzetan,...), bezeroak euskara erabili ahal izango duela ziurtatzen du.
Honela, egiaztagiria lortzeko aukera eskaini zaien establezimenduek, hizkuntza baldintza jakin batzuk betetzen dituztela frogatu behar dute. Finkatutako baldintzak, egiaztagiria eskuratu ahal izateko gutxieneko hizkuntza baldintzak dira.
Establezimenduak, hizkuntza egoerari dagokionez frogatu behar dituen baldintzak eta eskakizunak hiru atal nagusitan sailkatuta daude:
- A.- Establezimenduko arduradun eta enplegatuen hizkuntza gaitasuna.
- B.- Establezimenduaren irudia eta errotulazioa.
- C.- Kanpo harremanetarako elementu eta euskarriak.
Beraz, establezimenduak HEBE egiaztagiria eskuratu eta indarrean eduki ahal izateko modu iraunkorrean hizkuntza baldintza horiek bete behar ditu. Hizkuntza baldintza eta neurriak betetzen direla frogatzeaz gain, HEBE egiaztagiria eskuratzeko, euskararen erabilera sustatzeko hizkuntz irizpide orokorrak martxan jarri direla edo bete direla onartzen du establezimenduak.
HEBE egiaztagiriaren egoera Azpeitian
Azpeitiko Euskara Patronatuak urtez urte lehentasunezko 50 establezimendu aukeratzen ditu, horiek faseka antolatuta dagoen euskararen normalizazio prozesu batean parte har dezaten. 2004 urteko bi lan ildo nagusiak ondorengoak izan dira:
- Lehen faseko establezimenduak:
2003an aurkeztutako lehentasunezko establezimenduetan, hots, lehen faseko establezimenduetan, jarraipen-lana egin da. 2003an, lehen fasean 66 establezimendurekin egin zen lan. 2004 urtean 66 establezimendu hauen jarraipena egin da.
- Bigarren faseko establezimenduak:
2004. urtean herriko lehentasunezko establezimenduen multzoa zabaldu egin da, beste 50 establezimendu sartu baitira bezeroari euskarazko zerbitzua ziurtatzeko prozesuan.
Gauzak horrela, gaur egun Azpeitian 116 establezimendu dira bezeroari zerbitzua euskaraz ziurtatzeko prozesuan daudenak. Horietatik 59 establezimendu izan dira (42 lehen fasekoak eta 17 bigarren fasekoak) HEBE egiaztagiria eskuratu dutenak, hau da, egiaztagiria lortzeko interesa azaldu dutenak eta bezeroari zerbitzua euskaraz ziurtatzeko baldintza guztiak bete dituztenak. Era berean, badira beste 12 establezimendu bezeroari zerbitzua euskaraz ziurtatzeko baldintza guztiak betetzen dituztenak baina aitormen-agiri papera behar eta nahi ez dutenak. Beraz, guztira Azpeitian zerbitzua euskaraz emateko baldintza guztiak betetzen dituzten establezimenduak 71 dira.
Orain baldintzak betetzen ez dituzten establezimenduak, 2005ean zehar normalkuntzarako neurriak hartu eta hurrengo faserako geratuko dira.
Guztira 446 establezimendu
Azpeitiko merkatal arloan 446 establezimendu dira eta Azpeitiko Udalak duen egitasmoa zera da: banan-banan establezimendu guzti-guztiei laguntza ematea zerbitzua euskaraz eman ahal izateko. Horretarako, urtero-urtero, 50 establezimendu berri hartuko ditu eta zerbitzua euskaraz emateko baldintzak lortzen lagunduko die. Beraz, 2005. urtean beste 50 establezimendu hartuko dira.
Gaur egun bezeroei zerbitzua euskaraz emateko baldintza guztiak betetzen dituzten 71 establezimenduak Azpeitiko merkatal arloko establezimendu guztien %16 dira.
|
Erantzun |
| |
 |
| Azpeitiko 71 dendak zerbitzua erabat euskaraz emateko gaitasuna dute |
 |
2005-04-16 / 08:00 / BERRIA egunkaria |
|
Euskal Herriko beste herri guztietan baino denda gehiago daude Azpeitian (Gipuzkoa) zerbitzua osorik euskaraz emateko gai direnak. Azpeitiko Udalak denda horiei Euskara Biziberritzeko Azpeitiko Planaren barruan dagoen Hemen Bezeroarekin Euskaraz (AME) aitormen-agiria banatu zien herenegun. Azpeitiko Udala ari da proiektu hori garatzen, Euskara Patronatuaren laguntzarekin.
- BERRIA egunkarian argitaratua, 2005-04-16an.
|
| |
 |
| HEBE aitormen-agiriak banatu ditu Udalak |
 |
2005-04-16 / 08:00 / Ihintza Agirretxe - Urola Kostako HITZA |
|
Herenegun, Udalak HEBE (Hemen Bezeroarekin Euskaraz) aitormen-agiriak banatu zituen udaletxean. «Azpeitian merkataritzako 71 establezimenduk bezeroari zerbitzua erabat euskaraz emateko baldintza guztiak betetzen dituzte», dio Udalak. Aitormen ekitaldian, 27 establezimenduri banatu zitzaien HEBE. Argazkian, HEBE jaso zuten establezimenduetako kideak eta udal arduradunak.
- Urola Kostako HITZA egunkarian argitaratua, 2005-04-16an.
|
| |
 |
| Zerbitzua euskaraz ematen duten establezimenduei HEBE aitormen agiria banatu die Azpeitiko Udalak |
 |
2005-04-16 / 08:00 / Mailo Oiarzabal - DIARIO VASCO |
|
AZPEITIA. DV. Bezeroari zerbitzua euskaraz emateko gaitasuna frogatu duten herriko beste 17 establezimenduri HEBE (Hemen Bezeroarekin Euskaraz) ziurtagiria banatu die Azpeitiko Udalak, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) barruan merkatal arloan garatzen ari den Azpeitian Merkataritza Euskaraz (AME) egitasmoaren baitan. Ostegun iluntzean udaletxean egin zen banaketa ekitaldira ez ziren guztiak agertu, baina orain HEBE-a jaso duten 17 establezimenduek aurreko fasean jaso zuten beste 42rekin egin dute bat orain. Udal Euskara Patronatoak emandako datuen arabera, gaur egun Azpeitian 116 establezimendu dira bezeroari zerbitzua euskaraz ziurtatzeko prozesuan daudenak. Horietatik 59 establezimendu izan dira HEBE egiaztagiria eskuratu dutenak. Era berean, badira beste 12 establezimendu bezeroari zerbitzua euskaraz ziurtatzeko baldintza guztiak betetzen dituztenak baina aitormen-agiri papera behar eta nahi ez dutenak. Beraz, guztira Azpeitian zerbitzua euskaraz emateko baldintza guztiak betetzen dituzten establezimenduak 71 dira. Osteguneko ekitaldian nabarmendu zutenez, «Euskal Herri osoan ez dago beste herririk merkatal arloan horrenbeste establezimendu dituenik bezeroei zerbitzua euskaraz emateko gaitasunarekin».
HEBE egiaztagiria jaso duen establezimenduak produktu bat saldu edo zerbitzu bat eskaintzeko establezimendu batek bezeroarekin dituen komunikazio modu guztietan (ahozko harremanetan, jendaurreko elementu idatzietan, publizitate eta promozio ekintzetan,...), bezeroak euskara erabili ahal izango duela ziurtatzen du. Azpeitiko merkatal arloan 446 establezimendu dira guztira eta Udalak duen egitasmoa establezimendu guztiei banan bana laguntza ematea da, zerbitzua euskaraz eman ahal izateko. Horretarako, urtero 50 establezimendu berri hartuko ditu eta zerbitzua euskaraz emateko baldintzak lortzen lagunduko die.
- DIARIO VASCO egunkarian argitaratua, 2005-04-16an.
|
| |
 |
| Azpeitiko saltokien %16ak zerbitzu guztiak euskaraz eskaini ditzake |
 |
2005-04-17 / 08:00 / D.D. Donostia - DEIA |
|
Eskaintza hori bermatzeagatik, 71 izan dira agiria jaso duten saltokiak
 | | Azpeitiko Euskara Patronatuko kideak egiaztagiria jaso duten establezimenduekin. Alberto Guerrero | BEZEROEI ZERBITZUA erabat euskaraz emateko baldintza guztiak betetzen dituzte Azpeitiko 71 merkataritza establezimenduk; herrian dauden %16a, alegia. Azpeitiako Udalak aitormen ekitaldia egin berri die duela hiru egun establezimendu horiei guztiei eta HEBE (Hemen Bezeroarekin Euskaraz) aitormen-agiria banatu die. Euskal Herri osoan ez dago beste herririk merkatal arloan horren beste establezimendu dituenik bezeroei zerbitzua euskaraz emateko gaitasunarekin.
Azpeitian Merkataritza Euskaraz (AME) egitasmoaren baitan 71 saltokitan bezeroei zerbitzua erabat euskaraz emateko baldintzak betetzen direla ziurtatu da. AME Euskara Biziberritzeko Azpeitiko Planaren (EBPN) baitan dago eta Udala ari da garatzen Euskara Patronatuaren bitartez. Plan honen helburu nagusia euskara gizarteko esparru guztietara zabaltzea da: maila pertsonalera, sozialera eta ofizialera. Horrela, euskara edonork, edonon eta edozertarako erabilitzea da asmoa, alegia, erabat euskaraz bizitzeko aukera izatea. Eta EBPN euskararen zabalkunderako neurriak hartzeko tresna da.
Azpeitian herriko merkataritza, ostalaritza eta beste zerbitzuetako establezimenduekin lan egin da lan munduan euskarak bizi duen egoera ezagutu eta euskararen normalizazioan aurrerapausoak emateko.
HEBE egiaztagiria
Establezimendu batek bezeroarekin dituen komunikazio modu guztietan, hala nola, ahozko harremanetan, jendaurreko elementu idatzietan, publitzitate edota promozio ekitzetan, bezeroak euskara erabili ahal izango duela ziurtatzen du HEBE egiaztagiriak.
Egiaztagiria lortzeko aukera eskaini zaien saltokiek, hizkuntza baldintza jakin batzuk betetzen dituztela frogatu behar izan dute. Finkatutako baldintzak, egiaztagiria eskuratu ahal izateko gutxieneko hizkuntza baldintzak dira. Horien artean daude, saltokiko langileen hizkuntza gaitasuna, irudia eta errotulazioa eta kanpo harremanetarako elementu eta euskarriak. Hauek betetzeaz gain, establezimenduek euskararen sustatzeko hizkuntz irizpide orokorrak martxan jarri direla edote bete direla onartu behar du.
Azpeitiko Euskara Patronatuak lehentasunezko saltokiak aukeratzen ditu urtero. 2003an 66rekin egin zen lanean, 2004ean horien jarraipena egiteaz gain, beste 50 sartu ziren prozesu horretan. Guztira 116 saltoki dira bezeroari zerbitzua euskaraz ziurtatzeko prozesuan daudenak. Horietatik 59 dira (2003ko 42 eta 2004ko 12) HEBE egiaztagiria eskuratu dutenak. Beste 12 saltoki berriz, baldintza guztiak bete dituzten arren, ez dute agiria jaso; guztira beraz, 71 dira baldintzak betetzen dituztenak.
- DEIA egunkarian argitaratua, 2005-04-17an.
|
| |
 |
| Azpeitia da merkataritzako establezimendu gehien dituena euskarazko zerbitzua emateko gai |
 |
2005-04-19 / 08:00 / DIARIO VASCO |
- Guztira 71 establezimenduk bete dituzte Udalak jarritako baldintzak.
- Euskal Herri osoan ez dago kopuru horretara iristen den beste herririk.
DONOSTIA. DV. Azpeitian merkataritzako 71 establezimenduk bezeroari zerbitzua erabat euskaraz emateko baldintza guztiak betetzen dituzte. Azpeitiko Udalak aitormen ekitaldia egin die establezimendu horiei guztiei eta HEBE (Hemen Bezeroarekin Euskaraz) aitormen-agiria banatu die. Udalak adierazi duenez, Euskal Herri osoan ez dago beste herririk merkatal arloan horrenbeste establezimendu dituenik bezeroei zerbitzua euskaraz emateko gaitasunarekin.
Azpeitian Merkataritza Euskaraz (AME) egitasmoaren baitan 71 establezimendutan bezeroei zerbitzua erabat euskaraz emateko baldintzak betetzen direla ziurtatu da. AME egitasmoa Euskara Biziberritzeko Azpeitiko Planaren (EBPN) baitan dago eta Udala ari da garatzen Euskara Patronatuaren bitartez.
Azpeitiko Euskara Patronatuak urtez urte lehentasunezko 50 establezimendu aukeratzen ditu, horiek faseka antolatuta dagoen euskararen normalizazio prozesu batean parte har dezaten. 2003an, lehen fasean 66 establezimendurekin egin zen lan, eta 2004an 66 establezimendu horien jarraipena egin zen.
2004. urtean herriko lehentasunezko establezimenduen multzoa zabaldu egin zen, beste 50 establezimendu sartu baitziren bezeroari euskarazko zerbitzua ziurtatzeko prozesuan.
Gauzak horrela, Udalak adierazi duenez gaur egun Azpeitian 116 establezimendu dira bezeroari zerbitzua euskaraz ziurtatzeko prozesuan daudenak. Horietatik 59 establezimendu izan dira (42 lehen fasekoak eta 17 bigarren fasekoak) HEBE egiaztagiria eskuratu dutenak, hau da, egiaztagiria lortzeko interesa azaldu dutenak eta bezeroari zerbitzua euskaraz ziurtatzeko baldintza guztiak bete dituztenak. Era berean, badira beste 12 establezimendu bezeroari zerbitzua euskaraz ziurtatzeko baldintza guztiak betetzen dituztenak baina aitormen-agiri papera behar eta nahi ez dutenak. Beraz, guztira Azpeitian zerbitzua euskaraz emateko baldintza guztiak betetzen dituzten establezimenduak 71 dira.
Orain baldintzak betetzen ez dituzten establezimenduak, 2005ean zehar normalkuntzarako neurriak hartu eta hurrengo faserako geratuko dira.
«Azpeitiko merkatal arloan 446 establezimendu dira eta Udalak asmo hau du: banan-banan establezimendu guztiei laguntza ematea zerbitzua euskaraz eman ahal izateko. Horretarako, urtero-urtero, 50 establezimendu berri hartuko ditu eta zerbitzua euskaraz emateko baldintzak lortzen lagunduko die. Beraz, 2005. urtean beste 50 establezimendu hartuko dira», adierazi du Udalak.
Gaur egun bezeroei zerbitzua euskaraz emateko baldintza guztiak betetzen dituzten 71 establezimenduak Azpeitiko merkatal arloko establezimendu guztien %16 dira.
Plangintza hau, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Euskara Biziberritzeko Planaren (EBPN) barruan burutu du Azpeitiko Udalak. EBPN-aren helburu nagusia euskara gizarteko esparru guztietara zabaltzea da.
- DIARIO VASCO egunkarian argitaratua, 2005-04-19an.
|
|
Erantzun |
|