Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeuk idatzi
Jaso ezazu e-postaz
Aisialdia
Besterik
Enpresak
Euskalgintza
Euskaltegia
Euskara
Euskara Patronatua
Herri-elkarteak
Herritarrak
Ikastetxeak
Kulturgintza
Lanbideak
Merkataritza
Udaletxea
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Euskara Patronatuaren plangintzak
»
Gurien
» Gazte hizkerari buruzko jardunaldiak amaitu dira
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Azkendu dira Azpeitiko Gazte Hizkera aztergai izan duten jardunaldiak. Antolatzaile eta gonbidatuak pozik agertu dira lortutako emaitzekin. > Gaurko saioan (2005-04-07) Asier Larrinaga EITB-ko Euskara Saileko buruak "Euskarazko gazte hizkera telebistan" izeneko hitzaldia egin du. Gero, mahai ingurua izan da eta Estitxu Elduaienek (Matraka astekaria), Goizeder Tabernak (Xirika Gazteon Kazeta), Alberto Irazuk (Gaztetxulo hilabetekaria) eta Joseina Etxeberriak (Euskadi Gaztea Irratia) esku hartu dute. > > Ondoren, Euskara Patronatuan egon diren gazteek beren ondorioak azaldu dituzte eta gauza bera egin dute Urtxintxakoek eta Ttakunekoek: bi egun hauetako hitzaldietatik ateratako ondorio nagusiak azaldu dituzte. Baita mahai inguruen ondorioz ateratako ondorioak ere. > > > **Euskara gazteei zuzendutako komunikabideetan** > > > Asier Larrinagak ETB-ko gazteentzako programetan hizkuntz erregistroak eta hizkerak islatzeko orduan izaten dituzten arazoak eta emandako konponbideak azaldu ditu. Hona hemen aitatu dituen zenbait kontu. > > > **Zer da gazte hizkera** > > Telebistan lan egiten dutenentzat ez dago hizkera baino kontzeptu garrantzitsuagorik. Hizkuntza osotasuna da baina bere barnean hizkera mordoa dauzka. Hizkuntzak azpimultzoak dauzka eta faktore batzuen edo besteen arabera era bateko edo besteko hizkera erabili ohi da. Gainera, faktore horien arabera konbinazio asko egin daitezke. Adibide moduan "Sorginen laratza" programa eta albistegiak kontrajarri ditu. Albistegiak erabat serioak dira eta hizkera erabat formala eskatzen dute; Sorginen laratzak, berriz, askoz ere hizkera informalagoa erabiltzen du. Beraz, hizkera komunikazioaren araberakoa izaten da. > > > **Gazte hizkeraren ezaugarriak** > > > Komunikazioaren ikuspegitik gazte hizkerak lau ezaugarri ditu: > > - Ahozkoa da > > - Bat-batekoa da > > - Kolokiala (hau da, ez da formala) > > - Gazteen artekoa da. > > > Hala ere, komunikabideetara heltzerako zahartuta egon ohi da gazte hizkera eta hori telebistan ederki antzematen da. > > > **Ezaugarri horiek nola eragiten dute hizkuntzan** > > > Ezaugarri horiek kontuan hartuta, gazte hizkerak > > - sintaxi bakuna, > > - lexiko berezia > > - eta ahoskera zaindugabea (hizkera estandarretik apartekoa) izan ohi du. > > > **Gazte hizkeraren egoera Euskal Herrian** > > > Euskal Herrian ez dago gazte hizkera nazionalik. GAzte hizkera egon badago, baina oso eremu txikietan. Gainera, eremu horiek ez daukate elkarrekin ia kontakturik eta ez dute elkar ulertzeko balio. Horregatik, ETB-k euskara batuan oinarritutako gazte hizkeraren aldeko hautua egin dute. > > Izan ere, unibertsitatean adibidez, bada gazte hizkera, eta normalean baturanzko joera izaten du, jendeak ez du ingurukoek bere herriarekin lotzerik nahi izaten eta horregatik, suabizatu egiten du bere jardunbidea eta hitzak ere aldatu egiten ditu. Nolabait esateko, komunikazioa oztopatzen duten gauzak alde batera uzten dira. > > Bestalde, telebistan ematen duten guztia gezurra da. Telebistan ematen dutena errepresentazio soila da. Horregatik, gutxieneko bat hartzen dute eta hori erabiltzen dute. Horrekin itxura egiten bada nahikoa izaten da. Eta hori da hain zuzen ere hizkuntzarekin gertatzen dena: erreala ez izanagatik gerturatzen den edo itxura egin dezakeen hizkuntza hartzen da eta hori erabiltzen da. > > > **Arazo nagusiak** > > > Hala ere, gauzak ez dira hain erraz konpontzen eta lexikoa eta esapideak izaten dira arazo gehien ematen duten kontuak. > > Eta arazo horiek konpontzeko, batzuetan betiko zehazten dute zenbait kasutan erabiliko duten terminologia: epaiketetan erabiliko duten terminologia zehaztuta daukate. Ez dakite erreala den edo ez baina ETBn epaiketak agertzen diren bakoitzean terminologia bera erabiltzen dute. > > Beste zenbait kasutan zerrendak egiten dituzte jendeak erabiltzen dituen (edo erabili izan dituen) hitzekin, eta analizatu egiten dituzte ea erabilgarriak eta ulergarriak diren. > > Eta hala ere ez badute hitz edo esapide egokia topatzen ba asmatu egiten dituzte hitz edo esmolde berriak. > > > **Euskara gazteei zuzendutako komunikabideetan** > > Mahai inguru honetan Estitxu Elduaienek (Matraka astekaria), Goizeder Tabernak (Xirika Gazteon Kazeta), Alberto Irazuk (Gaztetxulo hilabetekaria) eta Joseina Etxeberriak (Euskadi Gaztea Irratia) esku hartu dute, eta Jaime Altunak (Urtxintxa Eskola) jardun du moderatzaile. > > Hauek dira esan dituzten ideia nagusiak: > > - Kantitatea garrantzitsua da (euskara eta kasu honetan gazte hizkera asko erabiltzea). > > - Gazteei begira egiten den prentsan agian ez da gazte hizkerarik egongo baina gazte tonua eta estiloa behintzat badago. > > - Erakargarritasuna bilatu behar da. > > > > > > > **Helduen jardunaldietako ondorioak** > > > **Kike Amonarrizek esan dituenak** > > > - Azken 5-6 urteotan gazte hizkera nazionala sortu dela esan daiteke. > > - Ez gara originalak, behin eta berriro gabiltza gai berarekin bueltaka. > > - Gazte hizkeraren ezaugarriak: > > - Nahasia > > - Euskal Herri osoa hartzen du > > - Komunikazioaren adierazkortasuna irabaztea da helburu nagusia > > - Egoera soziolinguistiko baten ondorioa da, baina faktore ekonomiko, politiko eta kulturalek ere zerikusia dute. > > - Erdarakadak eta interferentziak positiboak dira kasu batzuetan. > > > **Imanol Esnaolak esan dituenak** > > > - 10 urteren ondoren ez da ezer aurreratu. > > - Gazte talde izaeraren kontzientzia piztu behar da. > > - Ez da ulertu gazte hizkera zer den. > > - Euskara batuaren sindromearekin segitzen dugu eta ezin da gazte hizkera zainetatik sartu. > > - Euskal Komunikatzaileen Elkartea sortzeko beharra; gazte hizkeraren inguruan kezka duten eragileak biltzeko gunea sortzea. > > > **Asisko Urmenetak esan dituenak** > > > - Diagnosia egin behar da, hutsunea non den ikusi eta komunikabideen bitartez hedatu. > > - Erabilera bultzatu behar da batez ere, ezagutza eta motibazioaren aldean. > > - Euskara kolokiala, euskara koloniala al da? > > - Euskara kolokiala estandarra eraiki behar da; **Gazte hizkera nazionala** falta da. Euskalkiak ez badu elkar ulertzeko aukerarik ematen, ez du balio. > > > > **Arratsaldeko mahai inguruan esan dituztenak** > > > - Aisialdia ingurune egokia da hizkera kolokiala sustatzeko, baina eragozpen handiak daude. > > - Helburua hizkuntzarekin jolastu eta ongi pasa daitekeela ikustea da. > > - Euskararen arima zaindu behar da, bere bizitasuna. > > - Hizkuntzak ezagutzen dira erabiltzen diren neurrian eta erabiltzen diren neurrian ezagutzen dira. > > - Eskolan erabilera-eremu ezberdinak daude eta sistematikoki antolatu behar dira. > > > **Asier Larrinagak esan dituenak** > > > - Tokian tokiko gazte hizkera dago; ez dago homogeneotasunik. > > - Gazte hizkeraren formak telebistara iristen direnerako, ez dira kalean erabiltzen. > > - Unibertsitatea eta teknologia berriak gazte hizkera sortzeko gune posibleak dira. > > - Telebistan gazte hizketa imitatu egiten dute. > > > **Goizeko mahai inguruan esan dituztenak** > > > - Kantitatea garrantzitsua da (euskara eta kasu honetan gazte hizkera asko erabiltzea). > > - Gazteei begira egiten den prentsan gazte tonua badago. > > - Erakargarritasuna bilatu behar da. > > > **Gazteen jardunaldietako ondorioak** > > > **Gaur egungo egoera** > > > - Kokapen geografikoaren arabera, eskualdearen arabera, gazte hizkeraren ezagutza eta erabileraren artean ezberdintasun handiak daude. > > - Hiri edo herri handi eta txikien arten ezberdintasunak daude. Hiri handietan euskararen erabilera baxuagoa da (etorkinak, gurasoen hizkuntza…) eta gazte hizkera apenas dago, kalekoa, etxekoa, eskolakoa… berdina da. herri txikietan ordea, ezberdintasuna nabari da. > > - Ofizialtasuna beharko genuke Euskal Herri osoan. > > - Adinaren eta konfiantzaren arabera hizkuntza erregistro ezberdinak erabiltzen dira. Gazteek badugu kode propioa; mobilean, txatean… erabiltzen dugu. > > > **Garrantzia** > > > - Euskara ez da eraberritu. > > - Gazte hizkerak kalean sortu behar du eta geuk indartu behar dugu. > > - Gazte hizkera nortasuna bultzatzeko nahitaezkoa da. > > - Gazte hizkerak ez du erdarak adina termino edo erregistro; edo behintzat ez dugu ezagutzen. > > > **Eragileei eskatzen dietena** > > > - Administrazioa > > - Gazte hizkera bultzatzeko programa ezberdinak diseinatu eta martxan jartzea. > > - Komunikabideak > > - Telebista, irrati eta prentsako langileak kontzientziatu eta gazte hizkeraren inguruan formatu. > > - Ondoren, gazteontzako telesail, aldizkari… sortu non gazte hizkera era naturalean erabiliko den. > > - Irakaskuntza > > - Gazte hizkera ez dugu irakaskuntzarekin lotzen, baina ondo ikusten dugu gai hauek zeharka lantzea eta horretarako saio, hitzaldiak… antolatzea. > > - Gazteak > > - Konpromisoa hartu behar dugu gazte hizkera sortu, ezagutu eta erabiltzeko, hizkuntza mantentzeko beharrezkoa baita. > > - Gazte topaketak bultzatzea ongi egongo litzateke. > > > **Ildo bereko artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Gazte hizkerari heldu":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1112817119 > > > - "Gazte hizkerari buruzko jardunaldiak Azpeitian":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1111069376 > > - "Lagunarteko gazte-hizkerarekin jolasean":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1086940689 > > > - "Hizkuntzaren jolasa eta jolasaren hizkuntza":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1106675219 > > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1112902907/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com