Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeuk idatzi
Jaso ezazu e-postaz
Aisialdia
Besterik
Enpresak
Euskalgintza
Euskaltegia
Euskara
Euskara Patronatua
Herri-elkarteak
Herritarrak
Ikastetxeak
Kulturgintza
Lanbideak
Merkataritza
Udaletxea
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Euskara Patronatuaren plangintzak
»
Gurien
» Gazte hizkerari heldu
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Jendetza elkartu da gaur Azpeitian (2005-04-06). Gazte eta heldu Gazteen Hizkerari buruz hitzegiteko. Azpeitiko Enparan dorretxea jendez eta jakinminez gainezka zegoen goizeko 9:00etan. > Gaur (2005-04-06) hasi dira Azpeitian Gazte hizkeraren inguruko jardunaldiak. Jardunaldi hauek Urtxintxa Aisialdi Eskolak eta Ttakun kultur elkarteak antolatu dituzte, Azpeitiko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin eta Enparan Dorretxean eta Euskara Patronatuaren egoitzan izan dira. > > > Guztira 130 bat lagunek parte hartu dute jardunaldietan: 40 bat gazte, 7 hizlari eta 80 bat lagun entzule. Gazteek gaiaren inguruan eztabaidatuko dute eta beren iritzia emango dute, eta hizlariek hitzaldiak eman eta mahai inguruetan esku hartuko dute. > > Gazteak 15 edo 16 urtekoak dira eta ikastetxe hauetatik etorri dira: > > - Gasteizko Ikasbidea ikastola, > > - Baionako Lizeoa, > > - Bilboko Solokoetxe institutua, > > - Azpeitiko Ikasberri ikastola, > > - Azpeitiko Urola ikastola, > > - Donostiako Lauaizeta ikastola, > > - Lasarteko institutua, eta > > - Iruñeako San Fermin ikastola. > > > Helduak, berriz, Euskal Herri osotik etorri dira. > > > **Aurkezpena** > > > Jardunaldien aurkezpenean Patxi Goenaga Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Ana Mendizabal Azpeitiko Udaleko Euskara batzordeburua eta Juan Inazio Orexa Urtxintxa Aisialdi Eskolako koordinatzailea izan dira. > > Patxi Goenagak zera azpimarratu du aurkezpenean, ezagutza eta erabilera ez direla orekatuak eta hori dela, hain zuzen ere, erronka nagusia, euskara ona edo txarra egitea baina erabiltzea. Noski, ez da nolanahiko euskara onartu behar, eta kalitateari ere begiratu egin behar zaio, baina hizkuntzaren nolakotasunean egin behar dugu esfortzua. Izan ere, euskara natural sentitu behar dugu, eta horretarako hurbileko gaietan (ligatzea, haserretzea, adarra jotzea...) natural jardun behar dugu. > > Juan Inazio Orexak, berriz, Urtxintxa Eskolak orain arte egin duen lana aitatu du. Lan horren zergatia, beren kezkak eta jardunaldien helburuak zein diren. Izan ere, orain lau urte hasi ziren egoera informaletako erregistroa lantzen "lagun arteko hizkerarekin jolasean" ekimenarekin, eta ekimen horren segida dira jardunaldi hauek. > > > > **Lehenengo eguna** > > > Lehenengo egun honetan (2004-04-06), Kike Amonarrizek egin du aurreneko hitzaldia, <i>"Gazte hizkeraren egungo egoera eta garrantzia"</i> izenekoa. Gero, taldea bitan banatu da: gazteak Azpeitiko Euskara Patronatuaren egoitzara joan dira eta helduak Enparan Dorretxean geratu dira. Enparan Dorretxean Imanol Esnaolak "Gazte hizkeraren ezaugarriak" hitzaldia eman du eta ondoren Asisko Urmeneta etorri da, Estibaliz Amorrortuk ezin izan baitu etorri. Goizeko jarduna horrela bukatu da. > > Arratsaldean, berriz, mahai ingurua izan da: <i>"Gazte hizkera eskolan eta aisialdian"</i> gaiaren bueltan jardun dute. Mahai inguruan > > - Aritz Salaberria (Urtxintxa Aisialdi Eskola) > > - Juan Manuel Etxeberria (irakaslea eta idazlea) > > - Erramun Osa (Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa) eta > > - Iñaki Eizmendi (Ttakun Elkartea) > > > **Gazte hizkeraren egungo egoera eta garrantzia** > > > Kike Amonarrizek <i>"Gazte hizkeraren egungo egoera eta garrantzia"</i> izeneko hitzaldia eman du. Bertan, ondoko puntuak jorratu ditu: > > > **Gazte hizkeraren inguruko kezka ez da oraingoa** > > > Gazte hizkeraren inguruko kezka ez da oraingoa. J.M. Mokoroak 1935. urtean argitaratutako "Genio y Lengua" liburuan jada agertzen da kezka hori. > > Hortaz gain, 1808an Tolosan eskuz idatzitako sermoi baten zatia irakurri du eta sermoi horretan ere herrian ulertzen ez ziren hitzak daude. > > > **Kezka hori ez da gurea bakarrik** > > > Katalanek, galestarrek, espainiarrek, frantziarrek ere badaukate gazte hizkeraren inguruko kezka. Eta arazoa ez da linguistikoa: ideologia linguistikoaren araberako juzkua egiten da eta horren arabera bide bat edo beste bat aukeratzen da. Hizkuntza komunitatearen jarrera, helburu eta ideologiarekin lotuta dago gazte hizkeraren inguruko kezka hau. > > > **Zertaz ari gara gazte hizkeraz ari garenean** > > > - Hizkuntza aldakorra da egiturari dagokionez: batetik denboran zehar, bestetik geografian. Hau da, guk eta gure zaharrek ezberdin hitz egiten dugu eta azpeitiarrek eta lekeitiarrek ere ez dute berdin hitz egiten. > > - Erabilerari dagokionez ere aldakorra da: erabilera sozialari dagokionez, klasearen arabera hizkera ezberdina erabiltzen du jendeak, baita lanbidearen arabera, hirikoa edo herrikoa denaren arabera... > > Indibidualki ere ezberdin erabiltzen dugu lekuaren arabera (jendaurrean, festetan, eskolan...) edo aurrean dugunaren arabera (haur, gazte, zahar...) > > - Estilistikoki eta funtzionalki ere aldakorra da hizkuntza. Aldagai hauen arabera, hizkera ezberdina egiten dugu: gaiaren arabera, formalitate mailaren arabera, komunikazio bidea... > > Gazte hizkera batu estandarretik kanpo dagoen mintzatzeko era da eta bertako aldaera geografikoarekin (euskalkiarekin) nahasten da. XX. mende amaieran gazte hizkera ahozkoa eta idatzia da. Lehen, idatzizkoa kode formala zen eta ahozkoa formala edo informala izan zitekeen. Orain, berriz, hizkuntzaren erabilera berriekin (SMS mezuak, txatak...) idatzizko kodea informala ere izan daiteke. > > **Gazte hizkeraren ezaugarriak** > > - Hizkera nahasia da: euskara eta erdara nahasian, batua eta euskalkia/euskalkiak nahasita, etabar. Herri bakoitzean forma berriak sortu dira: herri bakoitzean berdintsuak baina beste herriekiko ezberdinak). Nahasketa hau ingurune soziolinguistikoak baldintzatzen du: osagai bakoitzaren proportzioaren arabera toki bakoitzean era batera edo bestera egingo da. > > - Euskal Herri osokoa da. > > - Helburua adierazkortasuna lortzea da. > > - Egoera soziolinguistiko jakin baten ondorio da: egoera ekonomikoaren, egoera politikoaren eta egoera kulturalaren ondorio. > > Bestalde, askotan erdarakadak negatiboki ikusten ditugu eta erdarakadak negatiboak izan daitezke baina baita positiboak ere: erdara euskaraz komunikatzeko (edo euskaraz komunikatzen hasteko) makulu izan daiteke: elkarrizketa bat euskaraz has dezakegu eta euskaraz jarrai dezakegu dakigun bitartean eta ez dakigunean erdarara pasa gaitezke. > > > **Aldaketa garaiak** > > - Etorkizuna eleanitza izango da. > > - Eredu sozialen aldaketa: familia ereduak aldatu egin dira, baloreak aldatu egin dira, mugikortasuna... > > - Teknologia berriek eta digitalizazioak harreman mota berriak ekarri dituzte, komunikazio mota berriak, lehen egiten ez ziren mugimenduak ekarri dituzte... > > - Galobalizazioak harremanak aldatu ditu > > - Emigrazio berriak sakoneko aldaketak ekarriko ditu > > > **Aldaketa horien ondorioak** > > > - Ingelesa eguneroko bihurtuko da (dagoeneko ez bada bihurtu) > > - Lurraldetasun kontzeptuarekin ibili izan gara orain arte, baina eskuragarritasun kontzeptuak gero eta indar gehiago izango du: zer edo zer bilatu behar dugunean gaur egun berdin da nondik lortzen dugun, eskuragarrien dagoena hartzen dugu. > > - Deslokalizazioa. > > - Etorkinen integrazioa: pentsatu beharko da zer harrera egin behar zaien, hauen integrazio soziala nola lor daitekeen, integrazio linguistikoa nola lor daitekeen, beraien hizkuntzari zein trataera eman behar diogun. > > - Normalizazio prozesua arrakastaz bideratu ezean, hizkuntza dekoratiboa izango da. > > > **Gazte euskaldunen ezaugarriak** > > > Hauek dira gazte euskaldunen ezaugarriak: > > - Ez dago elebakarrik. > > - EAE-n ia guztiek ulertzen dute euskaraz. > > - Jatorriz erdaldunak gero eta gehiago dira eta ingurune erdaldunekoak ere bai. > > - Ezagupen maila eta erabilera maila oso ezberdinak dituzte. > > - Elkar ulertzeko kode komuna dute (batua). > > - Adierazkortasun arazoak dituzte: euskaraz edozer gauza esan daiteke baina ez da edozer gauza esaten. > > - Inoiz baino ezagupen maila sakonagoa duen hiztun taldea ere badago. > > > - Belaunaldien arteko eten linguistikoa gertatu da: ez da transmititu eta zerotik hasi behar da. > > - Norbere euskalkien ezagupena mugatua da, baina beste euskalkien ezagutza hedatu egin da. > > > **Euskararen erabilera** > > > - Gaur eguneko gazteek lehengoek baino gehiago erabiltzen dute euskara. > > - Hirietan ez da euskara erabiltzen. > > - Erdaraz euskaraz baino gehiago jarduten dute. > > - Ez dago argot nazionalik. Dauden argotak erabilera lokala dute eta erabilera mugatua. > > > Bestalde, jarrera baikorra dute. Hala ere, askotan jarrera hori sinbolismoan geratzen da. Gainera, badira indiferente diren multzo bat ere. > > > **Kalitatea** > > > Kalitatearen inguruan maila batzuk bereizi ditu: > > - Euskara zuzena Euskaltzaindiaren arauak betetzen dituena da. > > - Euskara jatorra, berriz, senari eta usadioari jarraitzen dion euskara da, baina ez ikuspegi fosilizatu batetik, erreprodukziorako barne mekanismoetatik bideratua. > > - Euskara egokia zera da: lortu nahi den hori lortzeko egokia den euskara. Komunikazio egoera bakoitzaren arabera izango da/edo ez da egokia. > > - Euskara ona, berriz, zera izango da, egokia, jatorra eta zuzena dena. > > Bestalde, proposamen bat ere egin du: lehentasuna komunikazioak (egokitasunak) izan behar du eta ez arauak. Eta arau komunikatibotik arau gramatikalera egin behar da bidea, eta ez alderantziz. > > > **Baldintzak** > > > Hiru baldintza behar direla azaldu du Kike Amonarrizek: > > - Lege babesa > > - Transmisioa > > - Euskararekiko jarrera zibiko politikoa > > > **Zertarako da garrantzitsua gazte hizkera** > > > - Hizkuntzari balio instrumentala ematen dio. > > - Hizkuntzaren ezagutzan sakontzeko balio du. > > - Motibazioa lantzeko balio du. > > - Erdarekiko menpekotasuna murrizteko balio du. > > - Erabilera esparruak eta erreferentziak sortzen ditu. > > > **Euskarriak** > > Horretarako, ondare linguistiko guztia dago eskura baina sorkuntza mekanismoak jarri behar dira martxan: hitz berriak sortzeko mekanismoak, hitzak hartzeko mekanismoak, erabilera berriak eman behar zaizkie hitzei... > > > **Bideak** > > > Horretarako, ondorengo helburu hauek lortu behar dira: > > - Erabilera dentsitatea areagotu behar da. > > - Erreferentzia komunak sortu eta indartu behar dira. Eta horretan komunikabideek badute zer egina. > > - Harreman sareak hurbiltzen badira, gazte hizkera bateratu egingo da baina harreman sareak urruntzen badira ipar/hego euskalkiak banatu egingo dira. > > - Ikuspegi nazionala lortu behar da. > > - Politika instrumentala eta dinamika soziala behar dira. > > - Hiztun komunitate beregaina eratu behar da. Mekanismo propioak behar ditugu burujabetza linguistikoa lortzeko, eta horretarako burujabetza politikoa behar da. > > - Jarrera politiko eta zibikoak batera joan beharko du. Ezingo da gizarteak nahi ez duen hizkuntz politikarik martxan jarri. > > > **Gazte hizkeraren ezaugarriak** > > > Imanol Esnaolak <i>"Gazte hizkeraren ezaugarriak"</i> izeneko hitzaldia eman du. Hitzaldia bi zatitan banatu du. Hasiera batean gazte hizkeraren zenbait kontzeptu eta ezaugarri azaldu ditu eta gero kritika egin du: azken hamar urteetan egin denaren eta egin ez denaren kritika. > > Ezaugarri hauek azaldu ditu, eta kontzeptu hauetan oinarritu da gero kritika egiteko: Hizkuntza normalkuntza, hizkuntz ukipena, ordezkapenak, elebitasuna, hizkuntza heriotza, gizartea eta herria, kultura, gazteen kultura, gazteen merkatua, identitatea... > > > **Kritika** > > Gazte hizkeraren ezaugarriak azaldu ondoren kritika egin du. > > - Azken hamar urteetan gai honen inguruan ezer gutxi aurreratu da. Administrazioak ez du gaia ikertzeko erakunderik sortu eta utzikeriazko jarrera izan du. EITB-k ez du estilo libururik. Lan-lerro iraunkorrik ere ez da sortu. > > - Frustrazioa somatzen da. > > - Euskalgintzak ez du lortu auzia bere lekuan jartzea. Izan ere, ez da abian diskurtsorik jarri, ez da fruituak emango dituen lan lerro iraunkorrik jarri martxan, administrazioa lasai dabil... > > - Ez da ulertu gazte hizkera zer den. > > - Euskara Batuaren sindromearekin jarraitzen dugu. > > - Euskaltegietako ikastaroetan ezin da irakatsi gazte hizkera. > > - Egoera parametro orokorretan aztertu behar da. > > - Gazte hizkera sortzeko parametro kultural berrietan mugitu behar da eta horretarako gazteen talde izaera kontzientzia piztu behar da eta euskararen parametroak hartu behar dira horretarako, ez erdarenak. Gaztelera eta frantsesaren ehun kulturalaren menpe gaude eta horiekin eten bat egin eta bestelakoak sortu behar dira. > > - Identitatean, baloreeetan, produktuetan eta hezkuntzan eragin behar da. > > > **Proposamena** > > > Txillardegik Arantzazuko batzarraren inguruan Euskal Idazleen Elkartea sortzea proposatu zuen euskara batua zabaldu, orokortu eta landu zedin. > > Gaur egun ere horrelako zer edo zer egin behar da kontzeptuak eta esamoldeak adosteko. > > Komunikabide sarearen bidez gazte hizkera zabaldu behar da eta aterkia eraiki behar da komunikabideen sarea euskal norabidean jartzeko. > > > **Komikilari euskaldun baten ibiliak** > > > Asisko Urmenetak bere lanean, hau da, komikigintzan, izan ohi dituen zenbait arazo azaldu dizkigu eta traba horientzat guztientzat zein konponbide dauden aitatu ditu. Horren harrira, zenbait erreflexio egin ditu. Hauek dira ideiarik garrantzitsuenak: > > - Gazte hizkera nazionala behar dugu. > > - Euskalkiek ematen dutena baliatu dezake komikilari batek ulergarritasun nazionaletik eraginkor diren heinean. > > - Erabileran egindako huts historikoak: > > - Hizkuntzaren bizitasuna sakrifikatu dugu euskara zuzenaren alde. > > - Interferentziez jositako euskara lortu dugu. > > - Gaztelaniaz ere euskal hitzak hartzen dituzte baina ez dira lexikotik haratago joaten: euskarazko hitz batzuk hartzen dituzte baina ez besterik. > > - Euskaraz berriz, gaztelaniatik eta frantsesetik hartutako esaldi osoak erabiltzen ditugu. > > - Gazte hizkera lortzeko hitzak bilatu, sortu, azaldu, zabaldu behar dira. > > > **Arratsaldeko saioa** > > > Arratsaldean gazte hizkeraren inguruan mintzatzeko mahai-ingurua zen prestatua. Jardunaldietara etorritako edonork parte hartzeko bide izateko, hasieran, Juan Manuel Etxeberria filologian doktore eta euskaltzainak, Iñaki Eizmendi Ttakun Elkartekoak, Aritz Salaberria Urtxintxako ordezkariak eta Erramun Osa Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko kideak euren lanjardunarekin zerikusi zuzena duten hausnarketak egin dituzte. > > Oro har, Juan Manuel Etxeberriak gizartearen mugimendu eta izaera aldatzeak euskararen erabileran izan duen eraginaz hitz egin du. Gizartearen aldaketaren ondorioetako bat euskararen estandarizazioa izan dela aipatu digu, eta hizkuntza formal zein idatziari garrantzia ematea ahozkoaren kalterako izan dela argudiatu du. > > Jaime Altunak, berriz, jardunaldiaren beraren helburuak gogorarazi ditu: zein hizkeraz mintzo garen eta nola zabaldu behar dugun hausnartu nahi izan dela. Horren ildotik, landu beharreko esparru nagusiak komunikabideak, aisia eta eskola direla azpimarratu du. Eskolaz kanpoko jardueren inguruko esparruak ongi ezagutzen dituenez, begiralearen izaera eta lana zehaztu ditu: gazteen hizkeraren aztertzaile eta komunikazio eraginkorrerantz bideratuko dituen laguntzailea. Definizio txiki honen baitan, ordea, erabat konplexu diren aldagaiak ere badira, eta begirale eredugarriak falta direla esan digu. Eskolaz kanpoko jardueretan, halere, eskolak ez ezik gainerako elkarte mota guztiek ere zeresana eta zeregina badutela adierazi digu, baita horretan murgiltzea aisialdirako talde eta begiratzaieentzat erronka handia dela ere. > > Begirale, aisialdirako ekintza zein beharren inguruko hausnarketari erabat uztartu zaio Aritz Salaberria begiralea. Izan ere, eskola barnean aisialdia lantzeko sortu duten metodologiaz mintzatu zaigu. Metodologia honen helburu nagusia gazteei hizkuntza kolokiala erabiltzen animatzea da, eta horretarako, bi lanjardun banatu ditu: alde batetik, eskolako saioak genituzke, eta bestetik, bestelako ekintza osagarriak. Lehenengoetako saioen helburuak esamoldeak lantzea da, oro har. Horretarako, gizartearekin eta zuzenean gazteekin lotura zuzena duten gaiak hartu dituzte abiapuntu: haserretzea, ligatzea eta adar jotzea. Gazteek saio, jolas antolatuetan erabiltzen dituzte gaiarekin lotutako esamolde eta hitzak. Bigarren jardunbidean, gelatik kanpoko eremuak antolatzen dituzte, eta horiek gauzatzeko eskuragarri dituzten baliabide batzuk aipatu dizkigu: “Kuxkuxeroa”, ikastetxeko haurrentzako eraikitako txata, “Hitzontzia” gazteekin egindako saioetan bildutako hitzen bilduma, eta “Piropo leihaketa”, orain gutxi sortutako beste ekintza bat. > > Eskolatik kanpoko errealitateaz ez ezik, eskola barnekoez ere izan da zeresanik. Erramun Osa izan dugu hezkuntza sistemaren hausnarketen ordezkari. Azken hizlari honek aurrekoek aipatutako gizartearen izaera aldaketa hartu du ardatz, eta une honetan hezkuntzari egozten zaizkion ardurez aritu zaigu. Gizartea eta hizkuntza bera aldatu diren honetan, hezkuntzak ere bestelako ikuspegi berriak hartu behar dituela aldarrikatu du. Garai bateko irakasle oro hizlariak oraindik ere badirela gogorarazi, eta hezkuntza zein hizkuntzaren ikuspegi gramatikaletik haratago ikuspegi komunikatzailearen aldeko apustua egiteko argudioak eman dizkigu. Bide horretan, gazteen hizkera informalak lantzeko esparru jakinak ere bilatu egin behar dituela, eta horiek modu sistematizatu batean sailkatu eta lanabes bihurtu behar direla. > > Lau hizlari horien azalpenen ondoren, bertaratutakoek ere izan dute zeresana, baita euren ardurak azaltzeko aukera ere. Ideia sakon eta arduratsuak gorabehera, gazte hizkeraren inguruko hausnarketa, ikerketa zein proposamenak modu isolatuan ematen direlako ardura nabaritu da, eta arazo larritzat jo duten horretan, irtenbideak ateratzeko batzeko beharra dagoela. Gazte hizkeraren erabilera kalitatezkoa izan dadin hizkuntza bera erabili eta landu ez ezik, horretarako kalitatezko euskarriak ere behar direla ondorioztatu da, hots, hizkuntza edo gazte hizkera erabiltzea bezain garrantzitsua dela kalitatezko hizkera jasotzea ere. > > > **Ildo bereko artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > > - "Gazte hizkerari buruzko jardunaldiak Azpeitian":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1111069376 > > - "Lagunarteko gazte-hizkerarekin jolasean":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1086940689 > > > - "Hizkuntzaren jolasa eta jolasaren hizkuntza":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1106675219 > > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1112817119/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com