Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeuk idatzi
Jaso ezazu e-postaz
Aisialdia
Besterik
Enpresak
Euskalgintza
Euskaltegia
Euskara
Euskara Patronatua
Herri-elkarteak
Herritarrak
Ikastetxeak
Kulturgintza
Lanbideak
Merkataritza
Udaletxea
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Euskara Patronatuaren plangintzak
»
Gurien
» Gazte hizkerari buruzko jardunaldiak Azpeitian
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskal Herriko Ipar eta Hegotik etorritako gazteak eta adituak elkartuko dira Azpeitian "Gazte hizkera eta euskarari buruz" hitzegiteko. Jardunaldiak 2005eko apirilaren 6an eta 7an izango dira. > Euskara gehien erabiltzen den herrietan ere, gazteek lagunartean erabiltzen duten hizkera erdaratik hartzeko joera dute, nahiz eta euskarak hizkera hori izan baduen. Hori, jakina, askoz nabarmenago gertatzen da euskararen erabilera eta bizitasuna eskasagoa den lekuetan. Ingurune horietan gazte hizkera informalaren erabilera gaztelaniaz edo frantsesez ematen da. > > Urtxintxa Aisialdi Eskolak eta Ttakun Elkarteak Azpeitiko Euskara Patronatuaren laguntzarekin antolatu dituzten jardunaldi hauetan egungo euskarazko gazte hizkeraren egoera aztertu nahi dute. Baina, ez dute azterketan geratu nahi, gazte hizkera indartzeko jarraitu beharreko bidea aztertu eta proposamen eta ideia zehatzak luzatu nahi dituzte. Horretarako gaia aztertuta daukaten adituez gain gazteek hitz egiteko aukera izango dute eta beraien iritzia entzun ahal izateko aukera izango da Azpeitian apirilaren 6an eta 7an. > > > > > **Gazte hizkera ez formala erdaraz** > > > Azken urteetan, euskararen normalizazioan lanean ari direnek, eta batez ere, gazteekin lan egiten dutenek, kezka nagusi bat aipatzen dute: gazte euskaldunek lagun artean nagusiki erdaraz hitz egiten dute. > > Euskara asko eta askotan erabiltzen den herrietan ere, Azpeitian bertan esate baterako, gazteek erregistro ez formala erdaratik hartzeko joera dute, nahiz eta euskarak erregistro hori izan eta beraiek esamolde berriak sortzeko gai izan. Azpeitiko gazteek, euskaldunak izan arren, askotan, ligatzeko, adarra jotzeko edo haserretzeko orduan, sentimendu horiek euskaraz komunikatzeko zailtasunak dituzte. > > Hori, noski, askoz nabarmenagoa da euskararen presentzia horren handia ez den lekuetan. Ingurune horietan gazte hizkera informalaren erabilera gaztelaniaz edo frantsesez ematen da. Gazte askok ez diote bizitasunik topatzen euskarari, ez dute hizkuntzarekin jolastea lortzen eta, beraz, ez dute euskara egoera ez-formaletan erabiltzen. > > > **Azpeitiko Euskara Patronatua egoera aldatzeko ahaleginean** > > > Egoera horrela, Azpeitiko Euskara Patronatuak bertako gazteek hizkera ez formalean euskaraz moldatzeko erraztasunik ez dutela ikusirik azken urteetan Urtxintxa Aisialdi Eskolaren laguntzarekin hainbat jarduera antolatu ditu: ikastetxeetan lagunarteko hizkeraren inguruko saioak, piropo lehiaketa.... > > Horregatik, gazte hizkeraren inguruan jardunaldiak antolatzeko ideia sortu zenean Azpeitiko Euskara Patronatuak eta Udalak antolatzeko laguntza guztia ematea erabaki zuten. > > > > **Gazte hizkeraren inguruko jardunaldiak** > > > Gure asmoa bertara gerturatzen direnak egungo euskarazko gazte hizkeraren egoerari buruz hitz egiteaz gain hizkera mota hau sustatzeko eman daitezkeen urratsak aztertzea da eta Euskal Herri osorako baliagarriak izan daitezkeen ondorioak atera nahiko genituzke. Gainera, jardunaldi hauetan parte hartuko duten gazteen ahotsak entzutea berebiziko garrantzia izango du, gazte hizkerari buruz hitz egiteko garaian gazteen hausnarketak entzutea ezinbestekoa baita. Hauxe da, beraz, Azpeitiko Udalaren kezka gazte hizkeraren inguruan, eta hauxe da Azpeitiko udalaren erronka: euskarazko gazte hizkera bizia sustatzeko urratsak ematen hastea. > > > > **Helburuak** > > > - Gazte hizkeraren ezaugarriak aztertu. > > - Egungo euskarazko gazte hizkeraren egoera aztertu. > > - Gazte hizkera lantzeak euskararen normalizazioan duen garrantzia ikusi. > > - Helduek (euskararen normalizazioan lanean ari direnek) eta gazteek gaiaren inguruan dituzten > ikuspegiak aztertu eta konparatu, gazteei protagonismo berezia emanez. > > - Gazte hizkera sustatzeko dauden baliabideak aztertu. > > - Euskarazko gazte hizkera sustatzeari begira egin diren esperientziak ezagutu. > > - Gazte hizkera indartzeko jarraitu beharreko bidea aztertu. > > > > **Nori zuzenduta** > > > - Euskara teknikariak. > > - Hezkuntza teknikariak (ikastetxeeetako HNPak, Berritzegunetakoak, Irale...). > > - Ikastetxeetako irakasleak. > > - Euskara elkarteetako kideak. > > - Aisialdi taldeetako hezitzaileak. > > - ... eta gazteak. > > > > **Edukiak** > > > 1. Egungo gazteen hizkuntzazko egoera. > > 2. Gazte hizkeraren ezaugarriak. > > 3. Gazte hizkeraren garrantzia. > > 4. Ba al du euskarak egungo errealitaterako gazte hizkerarik? Nondik jaso al dezake euskarak lagunarteko hizkera? > > 5. Gazte hizkera areagotzeko bideak: Komunikabideak, eskola eta aisialdia. > > > **Antolakuntza** > > > Bi ataletan bereziko dira jardunaldiak. gazteak eta helduak. > > 1. Helduen kasuan batez ere ponentziak eta mahai inguruak egingo dira. > > 2. Gazteen kasuan talde dinamiken bidez beraien iritzia jasoko da. Ahalik eta aberasgarriena izan dadin, ingurune askotako gazteak bilduko dira: > > - Ingurune urbanoak eta ruralak. > > - Ingurune euskaldunak eta erdaldunak. > > - Euskal Herriko lurralde guztietako gazteak. > > Jardunaldien hasieran bi taldeentzat sarrerako ponentzia bat egingo da. Ondoren bereizi egingo dira eta gai berdinen inguruan banatuta arituko dira. Azkenik, denak bilduko dira ondorio nagusiak atertzeko. > > > **Datak**: **2005eko apirilaren 6a eta 7a** > > > - <b>Apirilaren 6a (asteazkena)</b>: 9:00-14:00 eta 16:00-18:00 > > - <b>Apirilaren 7a (osteguna)</b>: 9:30-14:00 > > > **Tokia**: **Azpeitian** > > > Jardunaldiak bi tokitan egingo dira: > > - Gazteen topalekua Euskara Patronatuak dituen lokaletan izango da. > > - Helduen topalekua Enparan dorretxean izango da. > > > <center><table class="taula"><tr><td align="center"><img src="http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/argazkiak/2005/gazte_hizkera490.jpg"></td></tr></table></center> > > > **Gazteen jardunaldien programa orokorra** > > > **Asteazkena, apirilak 6** > > > - **9:00etan** HARRERA > > - **9:30etan** HASIERAKO EKITALDIA > > - **10:00etan** SARRERA HITZALDIA: Kike Amonarriz > > - **11:00etan** ATSEDENA (leku aldaketa) > > - **11:30etan** GAZTE HIZKERAREN EGUNGO EGOERA, EZAUGARRIAK ETA GARRANTZIA > > - Gazteek nolako garrantzia ematen diote gazte hizkerari? > > - Inporta al zaie euskarazkoa erabiltzea edo berdin zaie beste edozein hizkuntzetakoa erabiltzea? > > - Zein da beraien ingurunean bizi duten egoera? > > - Ezagutzen al dute helduen eta zaharren lagunarteko hizkera? > > - Erabiltzen al dute? > > - Gaur egungo beharretarako egokia al da? > > > - **14:00etan** BAZKARIA > > - **16:00etan** GAZTE HIZKERA AREAGOTZEKO BIDEAK > > - Ba al du euskarak baliabiderik? > > - Nondik jaso dezake gaur egungo beharretarako baliabideak? > > - Merezi al du horretan saiatzea? > > - Ez al da hobea esku eskura ditugun beste hizkuntzetatik jaso eta horretan uztea? > > - Nola zabaldu euskarazko gazte hizkera gazteen artean? (zabaldu behar bada, noski). > > - Zeintzuk izan daitezke erreferenteak? > > - Non ikusten dituzte bideak? > > - Egokia iruditzen al zaie irakasleek hori sustatzea? > > - Eta eskolaz kanpoko jardueretako begiraleek? > > - Komunikabideek eraginik izan al dezakete? > > - Gazte hizkera indartzeko egokia izango al litzateke gazte hizkera estandar bat garatzea? > > > - **18:00etan** AMAIERA > > > > <br> > **Osteguna, apirilak 7** > > > - **9:30etan** KOMUNIKABIDE IDATZIEN AURKEZPENA > > - **10:00etan** ONDORIO NAGUSIAK BILDU ETA ADOSTU > > - **11:30etan** ATSEDENA (leku aldaketa) > > - **12:00etan** ONDORIOEN AURKEZPENA > > - **14:00etan** AMAIERA > > > > **Helduen jardunaldien programa orokorra** > > > **Asteazkena, apirilak 6** > > > - **9:00etan** HARRERA > > - **9:30etan** HASIERAKO EKITALDIA > > - **10:00etan** SARRERA HITZALDIA: Kike Amonarriz > > - GAZTE HIZKERAREN EGUNGO EGOERA ETA GARRANTZIA > > - **11:00etan** ATSEDENA > > - **11:30etan** > > - HITZALDIA: Imanol Esnaola > > - GAZTE HIZKERAREN EZAUGARRIAK > > - HITZALDIA: Estibaliz Amorrortu > > - GAZTE HIZKERA AREAGOTZEKO BIDEAK > > > - **14:00etan** BAZKARIA > > - **16:00etan** MAHAI INGURUA > > - GAZTE HIZKERA ESKOLAN ETA AISIALDIAN > > > > <br> > **Osteguna, apirilak 7** > > > - **9:30etan** > > - HITZALDIA: Asier Larrinaga > > - EUSKARAZKO GAZTE HIZKERA TELEBISTAN > > - MAHAI INGURUA > > - EUSKARA GAZTEEI ZUZENDUTAKO KOMUNIKABIDEETAN > > - **11:30etan** ATSEDENA > > > - **12:00etan** ONDORIOAK > > - GAZTEEN ONDORIOEN AURKEZPENA > > - ONDORIO OROKORRAK > > - **14:00etan** AMAIERA > > > > > **IZEN EMATEA** > > > Martxoaren 31 baino lehen telefono honetara deituz: **943 27 00 33** > > Matrikula prezioa: 25 € > > > > > > **Ildo bereko artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > > - "Lagunarteko gazte-hizkerarekin jolasean":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1086940689 > > > - "Hizkuntzaren jolasa eta jolasaren hizkuntza":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1106675219 > > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1111069376/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com