Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeuk idatzi
Jaso ezazu e-postaz
Aisialdia
Besterik
Enpresak
Euskalgintza
Euskaltegia
Euskara
Euskara Patronatua
Herri-elkarteak
Herritarrak
Ikastetxeak
Kulturgintza
Lanbideak
Merkataritza
Udaletxea
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Euskara Patronatuaren plangintzak

Gurien
» Komunikazio eta informazio plana Azpeitiko elkarteetan
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Ana Mendizabal Azpeitiko Udalaren Euskara batzordeburuak eta Juanjo Allur Siadeco Ikerketa Elkartearen arduradun-teknikoak Azpeitiko herri elkarteetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) komunikazio eta informazio fasea nola egingo den azaldu dute. > Ana Mendizabal Azpeitiko Udalaren Euskara batzordeburuak komunikazio kanpainaren nondik norakoak azaldu ditu eta herriko elkarte eta ikastetxeek euskararen normalizazioan daukaten garrantzia azpimarratu du. > > Siadeco-ren ordezkari Juanjo Allur-ek berriz, helburu zehatzak aletu ditu, datuak eman ditu eta plangintzaren diseinua azaldu du. > > >
> Ana Mendizabalen esanetan arlo asoziatiboan abian jarriko den komunikazio planaren helburu nagusia “EBPNren barruan Azpeitian martxan dagoen hizkuntza normalkuntzarako prozesuaren aldeko giroa sustatzea eta prozesu horren aldeko estimuluak aktibatzea da”, eta zehaztu du, "herriko gastronomia elkarte, kultur talde, kirol elkarte eta ikastetxeei zuzenduta dago, batez ere". > > > **Komunikazio kanpainaren nondik-norakoak** > > > Komunikazio plan bat jarriko da martxan, eta Azpeitiko elkarte guztietara iristeko ahalegina egingo da. > > Euskararen erabilera bultzatzeko zerbitzuak herriko establezimenduetan eta lan munduan eskaini diren moduan, orain herriko elkarteei eskainiko zaizkie eta dituzten beharren arabera zerbitzu berriak diseinatzeko prozesu berri bat ere zabaldu nahi da. > > Lan egiteko lau ildo jorratuko dira: > > - Euskararen idatzizko erabileran hutsuneak edo zailtasunak dituzten elkarteei itzulpen zerbitzua eta aholkularitza zerbitzua eskainiko zaie > > - Hizkuntza normalizazio osoa lortzeko mikroplangintzak gero eta elkarte gehiagotara zabaltzeko bidea zabalduta dago. > > - Gastronomia elkarteetan gero eta zabalduago dagoen "software berri bat":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1095423826 euskaraz eskainiko da. > > - Elkarte eta taldeen arteko komunikazio sareak eraiki eta euskararen mesedetan erabiltzea lortu nahi da. > > > **Elkarte eta ikastetxeek oso lan garrantzitsua egiten dute euskararen normalizazioan** > > > Bukatzeko, Ana Mendizabalek zera esan du: “Herriko talde eta elkarte gehienetan euskarak duen erabilera naturala eta euskararen normalizazioan elkarte eta talde horiek egiten duten ekarpena oso garrantzitsua da”. Eta “euskararen transmisio naturalean eta hizkuntza normalizazioan herriko ikastetxeek egiten duten lan garrantzitsua” ere azpimarratu du. > > > >
> Siadecoren ordezkariak, berriz, bost puntu jorratu ditu: > > - Komunikazio planaren helburuak. > > - Elkarteen datuak. > > - Euskararen indarguneak eta hutsuneak Azpeitiko elkarteetan. > > - Plangintza. > > > **Komunikazio planaren helburuak** > > > Diagnostikoaren berri ematea > > > Azpeitiko Euskara Patronatuak SIADECO Ikerketa Elkartearekin batera, 2003an diagnostikoa egin zuen eta diagnostiko horren ondorioak emango dizkiete elkarteetako kideei. > > > Azpeitiarrek daukaten altxorraz jabetzea > > > Azpeitiarrek harro egon behar dute beren euskara oso aberatsa eta bizia delako eta horretaz jabetu behar dute, duten altxorraz jabetu behar dute. Eta altxor horretan oinarrituta euskara esparru gehiagotan erabiltzea lortu nahi da plan honen bitartez. > > > **Aurrerapausuak egin euskararen alorrean** > > > Elkarte ia guztietan euskara natural erabiltzen da ahoz, eta helburua da pixkanaka-pixkanaka eta elkarte bakoitzean bere erritmoan, euskara alor gehiagotan erabiltzea. Adibidez, idatzizko jardunean ere orain erabiltzen dena baino gehiago erabiltzea. > > > Elkarteen arteko komunikazioa hobetzea > > > Elkarteen arteko komunikazioa hobetzeko sare bat sortu nahi du Azpeitiko Euskara Patronatuak Siadecorekin elkarlanean, eta noski, sare horrek euskaraz funtzionatzea da helburua. > > > **Elkarte kopurua jardueraka** > > > Era berean, Siadeco-ren ordezkariak Azpeitiko elkarteei buruzko hainbat datu eman ditu eta ondoko taula honetan bildu ditugu: > >

Elkarte mota

Guztira zenbat

Kide euskaldunen
indizea (%)

Euskaldun
alfabetatuen
indizea (%)

Gastronomia elkarteak eta
tanborrada taldeak (kultur
ekintzekin edo gabe)

29

96,6

67,9

Kultur taldeak (tanborrada
izan ezik)

20

97,9

91,8

Kirol elkarteak

15

99,1

87,3

Ikastetxeak, guraso elkarteak
eta heziketarako bestelako
elkarteak

9

97,9

91,8

Bestelako gizarte taldeak, elkarteak
eta zerbitzuak (gazte taldeak, erlijio
taldeak, euskara elkarteak,
sindikatuak, alderdi politikoak...)

21

99,2

81,5

Udalaren menpeko zerbitzu
elkarteak

8

95,5

87,3

GUZTIRA

102

97,4

81,6

> > > > **Euskararen indarguneak eta hutsuneak Azpeitiko elkarteetan** > > Azpeitiko elkarteetan oso indartsu dago euskara. Jendeak euskaraz hitz egiten du, natural-natural, eta ahozko harreman gehienak euskaraz izan ohi dira. Gainera, ahozko jardun hori ez da handia kantitatez bakarrik, baita kalitatez ere, euskara bizia eta freskoa hitz egien baita. Hala ere, hutsune edo ajerik ere badago. Izan ere, azpeitiarrek euskarazko ahozko jardunean erdarazko hitz asko txertatzen dituzte eta hori da agian, Azpeitiko euskarak duen hutsunerik nabarmenena, beti ere ahozko jardunari dagokionez. > > > **Komunikazio planaren plangintza** > > Hemendik gutxira elkarteek gutun bat eta "hiruorriko":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/dokumentuak/2005/11Elkarteen_hizketa_euskaraz.pdf bat jasoko dute, gerora izango duten bisitaren berri emanez. Karta hori jaso ondoren Euskara Patronatuak eta Siadecok banan-banan bisitatuko dituzte elkarteak eta elkarrizketak izango dituzte elkarteetako kideekin. Elkarrizketa eta bisita horietan ondoko informazio hau emango zaie: > > > - Azpeitian Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) garabidean dela azalduko zaie. > > - Egin nahi dena esplikatuko zaie. > > - Azpeitiko Elkarteetan euskararen diagnostikoa egin zenean elkarteari berari jasotako datuak erakutsiko zaizkie elkarte bakoitzaren arduradunei hausnarketa eta barne-egoeraren azterketa eragiteko. Era berean, esparru bereko beste elkarteen datuekin alderaketa egingo da aurrera begira zein jarraibide eta jokabide hartu daitezkeen hausnartzeko. > > - Elkarteek nahi badute, lagundu egingo zaie euskararen alorrean erabat normaliza daitezen. > > > Hau dena, elkarte bakoitzari nola lagundu daitekeen jakiteko, elkarteek duten ikuspuntua jakiteko eta aurrera begirako estrategiak zehazteko egingo da. > > Bisitak egin eta elkarrizketak egin ondoren, Azpeitiko Euskara Patronatuak eta Siadeco-k balorazioa egingo dute eta horretarako ez dituzte irizpide kuantitatiboak bakarrik erabiliko, irizpide kualitatiboak ere erabiliko dituzte. Horrela, ahalik eta balorazio zehatzena egin nahi dute. > > Hala ere, balorazioarekin ez da prozesua bukatuko. Prozesu honek jarraipena izango du gerora elkarte bakoitzean euskara bultzatzeko hartuko diren neurriekin eta gerora egingo diren bestelako plan eta ekimenekin.  > > > - Azpeitiko Elkarteetara bidaliko den informazio-orria "HEMEN":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/dokumentuak/2005/Azpeitiko_Elkarteetan_Komunikazio_Plana.pdf eskura dezakezu. > > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com