|
Guztira 102 herri elkartek hartu dute parte Azpeitiko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren diagnostiko fasean.
Elkarte gastronomikoak gehienak
Elkarte gastronomikoak gehienak
Azpeitiko herri elkarteen artean, gastronomiarekin lotutakoak dira dira gehiengoa, 29 hain zuzen, eta bestelako elkarteak eta kultur taldeak berriz bigarren eta hirugarren multzorik handienak, 21 eta 20 talderekin. Heziketa elkartek eta Udalaren menpekoak, berriz, dira elkarte gutxien dituzten multzoak, 9 eta 8 talderekin.
119 ekintza
Herri elkarte hauek urtean guztira 119 ekintza antolatzen dituzte. Ekintza gehien kultur taldeek antolatzen dituzte, hamarretik hiru, eta jarraian gastronomia eta kirol elkarteek, %17 eta %16 hurrenez hurren.
| Azpeitiko herri-elkarteak eta antolatzen dituzten ekintzak |
| Elkarte-mota | Elkarte kopurua | Ekintza kopurua |
|---|
| Abs | % | Abs | % | | Gastronomia elkarteak | 29 | 28,4 | 21 | 17,6 | | Kultur taldeak | 20 | 19,6 | 37 | 31,1 | | Kirol elkarteak | 15 | 14,7 | 19 | 16 | | Heziketarako elkarteak | 9 | 8,8 | 8 | 6,7 | | Bestelako elkarteak | 21 | 20,6 | 19 | 16 | | Udalaren menpekoak | 8 | 7,8 | 15 | 12,6 |
| Guztira | 102 | 100 | 119 | 100 |
|---|
Elkarte gehienak 100 bazkidetik beherakoak
Azpeitiko elkarte gehienak txikiak dira kide kopuruari dagokionez, erdiak 50 bazkidetik beherakoak eta lautik hiru 100 bazkidetik beherakoak dira. 100 bazkidetik gorako elkarteak 4 dira, eta haien artean 2 Udalaren menpekoak.
| Elkarteak bazkide kopuru eta motaren arabera |
|---|
| Bazkide kopurua | Gastro- nomia elkar- teak | Kultur taldeak | Kirol elkar- teak | Hezike- tarako elkar- teak | Beste- lako elkar- teak | Udalaren menpe- koak | guztira |
|---|
| abs | % |
|---|
| Ez du kopurua zehazten | 0 | 2 | 2 | 4 | 4 | 0 | 12 | 1,8 | | 25 baino gutxiago | 2 | 9 | 5 | 3 | 6 | 3 | 28 | 7,5 | | 25-50 | 20 | 2 | 3 | 0 | 3 | 1 | 29 | 8,4 | | 51-100 | 7 | 5 | 2 | 1 | 4 | 1 | 20 | 9,6 | | 101-1000 | 0 | 2 | 3 | 0 | 3 | 1 | 9 | 8,8 | | 1000 baino gehiago | 0 | 0 | 0 | 1 | 1 | 2 | 4 | 3,9 |
|