![]() |
Egin klik hemen INPRIMATZEKO |
Azpeitiko Euskara Patronatua / Euskaltegia / 2004-10-18 / 14:00
Azpeitiko Udal Euskaltegiak euskara ikasteko hainbat erraztasun jarri ditu ikasleen eskura, diru arazoagatik behintzat inor ez dadin euskara ikasi gabe geratu. Azpeitian euskara ikasteko hiru diru-laguntza mota daude.
Beka mota hau jasotzeko, familia unitatearen irabazi garbiak hartzen dira kontuan (eta ez irabazi gordinak). Familia unitatea errenta aitorpen bakarrean agertzen diren kideek osatzen dute. Irabazi guztiak familia unitateko kide kopuruaren artean zatitu, eta bakoitzarena 6.010,12 euro edo gutxiago bada, matrikula egiterakoan erdia ordaindu beharko da. Emaitza hori 6.010,12 eta 6.611,13ren artekoa bada, berriz, ordaindu beharrekoa laurdena izango da.
Adibidea
Etxe batean ama, aita eta hiru seme-alaba bizi badira, guztiak errenta aitorpen bakarrean agertzen badira, eta aurreko urtean guztien artean 30.050,60 euro irabazi badituzte, etxe horretako edozein kidek matrikula erdia ordainduko du. Izan ere, 30.050,60 euro bosten artean zatituta 6.010,12 € dira, erdia ordaintzeko lagun bakoitzeko irabazi behar dena, alegia.
Ikasleak ikasturte osoan gutxienez % 85eko asistentzia eduki badu, ordaindu duen kopuru guztia itzuliko zaio. Beka hau ikastaroa bukatu eta gero emango da.
Etxe beretik kide bat baino gehiago matrikulatzen bada, batek matrikula osoa ordainduko du eta besteek, berriz, erdia.
Azaldutako hiru beka motak batera eska daitezke, hau da, diru-languntza bat eskatzeak ez du bestea eskatzeko aukera kentzen. Horrela, ikasle guztiek dute ikastaroa erabat doan egiteko aukera.
![]() | Inprimatu |