Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Gurien »  Zerbitzu arloan euskarazko errotulu gehien ostalaritzan

Zerbitzu arloan euskarazko errotulu gehien ostalaritzan

2004-10-06 / 12:02 / Azpeitiko Euskara Patronatua   MERKATARITZA

Azpeitiko ostalaritza, txikizkako merkataritza eta bestelako establezimenduen artean, ostalaritzakoek dituzte euskarazko errotulu gehien. Izan ere, bertako errotuluen % 58 daude euskaraz, % 44 euskara hutsean, eta % 14 euskaraz eta gaztelaniaz.

Beste alorretan ere ia errotuluen erdiak dira euskaraz

Beste alorretan ere ia errotuluen erdiak dira euskaraz

Azpeitiko txikizkako merkataritzan errotulen % 47 daude euskaraz: % 32 euskara hutsean, eta %15 euskaraz eta gaztelaniaz.

Bestelako zerbitzuetako establezimenduetan erabiltzen da euskara gutxien errotuluetan; izan ere, errotuluen % 45 daude euskaraz: %24 euskaraz, eta % 21 euskaraz eta gaztelaniaz.

ERROTULUAK EUSKARAZ ESTABLEZIMENDUETAN
%
ESTABLEZIMENDU MOTAEuskaraz bakarrik
%
Elebidunak
%
Guztira
%
Ostalaritza44,213,757,9
Txikizkako merkataritza32,415,247,6
Bestelako zerbitzuak23,621,144,7

Ostalaritzan publizitaterako eta kanpo errotulaziorako erabiltzen da gehien euskara

Publizitatean ez ezik (% 89) kanpoko errotulazioan ere (% 69) batez bestekotik (% 48) gorako erabilera ematen da Azpeitiko ostalaritzako errotuluetan.

Euskara gutxien, berriz, kanpo erabilerarako errotuluetan erabiltzen da (% 43) eta baita barruko jendaurreko errotulazioan (% 46) ere.

ERROTULUAK EUSKARAZ OSTALARITZAN
%
ERROTULU MOTAEuskaraz bakarrik
%
Elebidunak
%
Guztira
%
Kanpo errotulazioa (errotulu nagusia, ordutegia, merkealdiko kartelak, prezioak,...)56,912,469,3
Barruko jendaurreko errotulazioa (ageriko idatziak, etiketak, idazkiak,...)24,621,446
Kanpo erabilerarako elementuak (menbretea, zigilua, bisita txartela, biltzeko papera, inprimakiak,...)31,61142,6
Publizitate arloa (postontzietako publizitatea, aldizkariak, irudia,...)75,813,689,4
Guztira% 44,2% 13,757,9

Txikizkako merkataritzan, publizitatean eta kanpo errotulazioan erabiltzen da euskara gehien

Azpeitiko merkataritzaren errotuluetan publizitate arlokoak eta kanpo errotulazioari dagozkionak dira nagusi euskara erabiltzen. Horrela, publizitatearen % 80 egiten da euskaraz eta kanpo errotulazioaren % 63.

Euskara gutxien, aldiz, barruko jendaurreko errotulaziorako erabiltzen da: % 25.

ERROTULUAK EUSKARAZ TXIKIZKAKO MERKATARITZAN
%
ERROTULU MOTAEuskaraz bakarrik
%
Elebidunak
%
Guztira
%
Kanpo errotulazioa (errotulu nagusia, ordutegia, merkealdiko kartelak, prezioak,...)47,315,963,2
Barruko jendaurreko errotulazioa (ageriko idatziak, etiketak, idazkiak,...)9,712,924,6
Kanpo erabilerarako elementuak (menbretea, zigilua, bisita txartela, biltzeko papera, inprimakiak,...)11,940,6
Publizitate arloa (postontzietako publizitatea, aldizkariak, irudia,...)52,926,979,8
Guztira% 32,4% 15,247,6

Bestelako zerbitzuetan ere publizitatean eta kanpo errotulazioan erabiltzen da euskara gehien

Azpeitiko bestelako zerbitzuetan beste establezimendu motetan baino euskara gutxiago erabiltzen da, % 45, hain zuzen ere; beraz, erabilera batez bestekotik (% 48) beherakoa da.

Hala ere, establezimendu hauetan ere publizitaterako eta kanpo errotulaziorako erabiltzen da gehien euskara; publizitaterako (% 67), eta kanpo errotulaziorako (%57).

Euskara gutxien, berriz, barruko jendaurreko errotulaziorako erabiltzen da: % 28,2.

ERROTULUAK EUSKARAZ BESTELAKO ZERBITZUETAN
%
ERROTULU MOTAEuskaraz bakarrik
%
Elebidunak
%
Guztira
%
Kanpo errotulazioa (errotulu nagusia, ordutegia, merkealdiko kartelak, prezioak,...)36,620,457
Barruko jendaurreko errotulazioa (ageriko idatziak, etiketak, idazkiak,...)6,22228,2
Kanpo erabilerarako elementuak (menbretea, zigilua, bisita txartela, biltzeko papera, inprimakiak,...)16,937,2
Publizitate arloa (postontzietako publizitatea, aldizkariak, irudia,...)34,432,867,2
Guztira% 23,6% 21,144,7

Establezimendu guztietan publizitatearen % 65etik gora euskaraz egiten da

Publizitate arloko errotuluak dira euskaraz gehien egiten direnak Azpeitiko establezimendu guztietan.

  • Ostalaritza: % 89 (% 76 euskara hutsean, eta % 13 euskaraz eta gaztelaniaz).
  • Txikizkako merkataritza: % 80 (%53 euskara hutsean, eta % 27 euskaraz eta gaztelaniaz).
  • Bestelako zerbitzuak: % 67 (% 34 euskara hutsean, eta % 33 euskaraz eta gaztelaniaz).

PUBLIZITATEA EUSKARAZ ESTABLEZIMENDUETAN
%
ESTABLEZIMENDU MOTAEuskaraz bakarrik
%
Elebidunak
%
Guztira
%
Ostalaritza75,813,689,4
Txikizkako merkataritza52,926,979,8
Bestelako zerbitzuak34,432,867,2


Ildo bereko artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com