|
Azpeitiko establezimenduetako arduradunen % 67 euskaldun alfabetatuak dira. Hau da, euskaraz ondo idazteko eta leitzeko gauza dira. Ikusten denez, alde nabarmena dago euskaldunen kopuruarekin konparatzen baditugu. Izan ere, % 95 dira arduradun euskaldunak.
Zenbat eta gazteago orduan eta alfabetatu gehiago
Zenbat eta gazteago orduan eta alfabetatu gehiago
Adinari begiratuta berriz, zera ikusten dugu, arduradunak zenbat eta gazteago orduan eta alfabetatu gehiago daudela. Adibidez, 30 urte baino gutxiagoko arduradun guztiak daude alfabetatuta. 31 urtetik 40 urte bitartekoen artean berriz,% 96 dago alfabetatuta. Beraz, 40 urtetik beherako arduradun alfabetatuen kopurua batez bestekoaren gainetik dago.
Berrogei urtetik gorako alfabetatuen kopurua asko aldentzen da batez bestekotik. 41 urtetik 50 urtera bitarteko arduradunen % 55 dira alfabetatuak. 51 urtetik 60 urtera bitarteko arduradunen erdiak dira alfabetatuak eta 60 urtetik gorakoen % 60.
40 urtetik beherako arduradun euskaldunak euskaldun alfabetatuak dira
Bestalde, bada beste datu adierazgarri bat. 40 urtetik beherako euskaldunen gehiengo nabarmena (ia-ia guztiak) alfabetatuta dago. Beraz, 40 urtetik beherako arduradunak euskaldunak badira, euskaldun alfabetatuak izango dira ia ehuneko ehunean.
| EUSKALDUN ALFABETATUAK ADINAREN ARABERA |
|---|
| Adina | Euskaldun alfabetatuak % | Euskaldunak % |
|---|
| 30 urte baino gutxiago | % 100 | % 100 | | 31-40 urte | % 96,5 | % 96,5 | | 41-50 urte | % 54,8 | % 92,4 | | 51-60 urte | % 50 | % 94,9 | | 60 urtetik gora | % 60 | % 96 | | Guztira | % 67,2 | % 95,5 |
|---|
Ildo bereko artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)
|