Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Gurien »  Azpeitiko zerbitzu arloan % 95 dira arduradun euskaldunak

Azpeitiko zerbitzu arloan % 95 dira arduradun euskaldunak

2004-09-24 / 09:10 / Azpeitiko Euskara Patronatua   MERKATARITZA

Azpeitiko txikizkako merkataritza, ostalaritza eta bestelako zerbitzuetako establezimenduetan % 95 dira arduradun euskaldunak.

30 urtetik beherako arduradun guztiak euskaldunak

30 urtetik beherako arduradun guztiak euskaldunak

Arduradunen adina kontuan hartzen badugu, esan beharra dago 30 urte baino gutxiago duten arduradun guztiak (% 100) euskaldunak direla.

Euskaldun gutxien 41 urte eta 50 urte bitarteko arduradunen artean daude, % 92, hain zuzen ere, baina kontuan izan behar da kopuru hori Azpeitiko herritar euskaldunen kopuruaren gainetik dagoela.

ARDURADUN EUSKALDUNAK ADINAREN ARABERA
AdinaEuskaldunak
%
30 urtetik behera% 100
31-40 urte% 96,5
41-50% 92,4
51-60% 94,9
60 urtetik gora% 96
Guztira% 95,5


Ildo bereko artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com