![]() |
Egin klik hemen INPRIMATZEKO |
Azpeitiko Euskara Patronatua / Merkataritza / 2004-09-22 / 13:04
Azpeitiko establezimenduetan (merkataritza, ostalaritza eta bestelako zerbitzuetako establezimenduak) lan egiten duten langileen % 93 euskaldunak dira.
Indize hau Azpeitiko herritarrei dagokienaren gainetik dago. Izan ere, Azpeitiko herritarren % 88 dira euskaldunak.
Sektorearen arabera aztertuz gero, Azpeitiko txikizkako merkataritzako langileen % 94 euskaldunak dira. Ostalaritzan, berriz, % 92 dira euskaldunak eta bestelako zerbitzuetan % 93. Beraz, % 90aren gainetik kokatzen dira hiru sektoreak, eta hirurek oso kopuru antzekoa dute.
| ESTABLEZIMENDUETAKO LANGILE EUSKALDUNAK | |
|---|---|
| Jarduera sektorea | Euskaldunak % |
| Txikizkako merkataritza | % 94 |
| Ostalaritza | % 91,9 |
| Bestelako zerbitzuak | % 93,4 |
| Guztira | % 93,3 |
Establezimenduaren tamainaren arabera ere Azpeitiko herritarrei dagokien kopuruaren gainetik daude establezimendu guztiak. Horrela, bada, % 90etik gorakoa da euskaldunen kopurua Azpeitiko establezimenduetan.
| EUSKALDUNAK TAMAINAREN ARABERA | |
|---|---|
| Establezimenduaren tamaina | Euskaldunak % |
| Langile 1 | % 90,2 |
| 2 langile | % 93,1 |
| 3-5 langile | % 94,6 |
| 6-10 langile | % 96 |
| 10 langile baino gehiago | % 91,3 |
| Guztira | % 93,3 |
Ildo bereko artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)
![]() | Inprimatu |