Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Gurien »  Azpeitiko zerbitzu arloko langileen % 93 euskaldunak

Azpeitiko zerbitzu arloko langileen % 93 euskaldunak

2004-09-22 / 13:04 / Azpeitiko Euskara Patronatua   MERKATARITZA

Azpeitiko establezimenduetan (merkataritza, ostalaritza eta bestelako zerbitzuetako establezimenduak) lan egiten duten langileen % 93 euskaldunak dira.

Azpeitiko euskaldun kopuruaren gainetik

Azpeitiko euskaldun kopuruaren gainetik

Indize hau Azpeitiko herritarrei dagokienaren gainetik dago. Izan ere, Azpeitiko herritarren % 88 dira euskaldunak.

Euskaldunak nagusi jarduera-sektore guztietan

Sektorearen arabera aztertuz gero, Azpeitiko txikizkako merkataritzako langileen % 94 euskaldunak dira. Ostalaritzan, berriz, % 92 dira euskaldunak eta bestelako zerbitzuetan % 93. Beraz, % 90aren gainetik kokatzen dira hiru sektoreak, eta hirurek oso kopuru antzekoa dute.

ESTABLEZIMENDUETAKO LANGILE EUSKALDUNAK
Jarduera sektoreaEuskaldunak
%
Txikizkako merkataritza% 94
Ostalaritza% 91,9
Bestelako zerbitzuak% 93,4
Guztira% 93,3

Tamainaren arabera ere % 90etik gora

Establezimenduaren tamainaren arabera ere Azpeitiko herritarrei dagokien kopuruaren gainetik daude establezimendu guztiak. Horrela, bada, % 90etik gorakoa da euskaldunen kopurua Azpeitiko establezimenduetan.


EUSKALDUNAK TAMAINAREN ARABERA
Establezimenduaren tamainaEuskaldunak
%
Langile 1% 90,2
2 langile% 93,1
3-5 langile% 94,6
6-10 langile% 96
10 langile baino gehiago% 91,3
Guztira% 93,3


Ildo bereko artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com