Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Zerbitzu arloko bezero gehienak Azpeitikoak bertakoak dira

Azpeitiko Euskara Patronatua / Merkataritza / 2004-09-20 / 12:00


Azpeitiko merkataritza, ostalaritza eta bestelako zerbitzuetako bezeroen % 78 Azpeitikoak bertakoak dira. Beraz, Azpeitiko zerbitzu arloko harremanak euskaldunen artekoak dira nagusiki.



Azpeitiko zerbitzu arloko bezeroak berta-bertakoak dira

Azpeitiko zerbitzu arloko bezeroak berta-bertakoak dira

Azpeitiko zerbitzu arloko establezimenduen bezeroak azpeitiarrak (% 78) eta gipuzkoarrak (%20) dira nagusiki.

Azpeitia bertakoak eta ondoko herrietakoak bezeroen % 97 dira:

Gipuzkoatik kanpo oso bezero gutxi dituzte Azpeitiko establezimenduek, % 3 hain zuzen ere.

Azpeitiko zerbitzu arloko establezimenduek bezero gehiago dituzte Euskal Herrian bertan, enpresa eta lantegiek baino. Izan ere, Azpeitiko enpresen bezeroen % 70 dira Euskal Herrikoak; Azpeitiko establezimenduei dagokienez, ordea, bezeroen % 99 dira Euskal Herrikoak.

Ostalaritza arloko establezimenduek Gipuzkoatik kanpoko bezero gehiago

Ostalaritza da Gipuzkoatik kanpoko bezero gehitxoago duen jarduera establezimenduen artean.


EstablezimenduakBezeroen jatorria
%
AzpeitiaGipuzkoaEuskal HerriaEuskal Herritik kanpo
Txikizkako merkataritza78,4220,261,80,24
Ostalaritza76,2518,583,72
Bestelako zerbitzuak80,4216,121,252,2
Guztira78,3719,061,531,04

Bezero partikularrak nagusi bezeroen artean

Azpeitiko txikizkako merkataritza, ostalaritza eta bestelako zerbitzuetako bezero motari dagokionez, % 99 partikularrak dira.


Ildo bereko artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)


Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1091098020