|
Azpeitiko merkataritza, ostalaritza eta bestelako zerbitzuetako bezeroen % 78 Azpeitikoak bertakoak dira. Beraz, Azpeitiko zerbitzu arloko harremanak euskaldunen artekoak dira nagusiki.
Azpeitiko zerbitzu arloko bezeroak berta-bertakoak dira
Azpeitiko zerbitzu arloko bezeroak berta-bertakoak dira
Azpeitiko zerbitzu arloko establezimenduen bezeroak azpeitiarrak (% 78) eta gipuzkoarrak (%20) dira nagusiki.
Azpeitia bertakoak eta ondoko herrietakoak bezeroen % 97 dira:
- Azpeitikoak bertakoak: % 78
- Gipuzkoakoak bertakoak: % 20
Gipuzkoatik kanpo oso bezero gutxi dituzte Azpeitiko establezimenduek, % 3 hain zuzen ere.
Azpeitiko zerbitzu arloko establezimenduek bezero gehiago dituzte Euskal Herrian bertan, enpresa eta lantegiek baino. Izan ere, Azpeitiko enpresen bezeroen % 70 dira Euskal Herrikoak; Azpeitiko establezimenduei dagokienez, ordea, bezeroen % 99 dira Euskal Herrikoak.
Ostalaritza arloko establezimenduek Gipuzkoatik kanpoko bezero gehiago
Ostalaritza da Gipuzkoatik kanpoko bezero gehitxoago duen jarduera establezimenduen artean.
- Euskal Herrikoak: % 3
- Euskal Herritik kanpokoak: % 2
| Establezimenduak | Bezeroen jatorria % |
|---|
| Azpeitia | Gipuzkoa | Euskal Herria | Euskal Herritik kanpo |
|---|
| Txikizkako merkataritza | 78,42 | 20,26 | 1,8 | 0,24 |
|---|
| Ostalaritza | 76,25 | 18,58 | 3,7 | 2 |
|---|
| Bestelako zerbitzuak | 80,42 | 16,12 | 1,25 | 2,2 |
|---|
| Guztira | 78,37 | 19,06 | 1,53 | 1,04 |
|---|
Bezero partikularrak nagusi bezeroen artean
Azpeitiko txikizkako merkataritza, ostalaritza eta bestelako zerbitzuetako bezero motari dagokionez, % 99 partikularrak dira.
Ildo bereko artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)
|