Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Gurien »  Azpeitiko zerbitzu arloko 1.160 langile Euskara Planean sartuta

Azpeitiko zerbitzu arloko 1.160 langile Euskara Planean sartuta

2004-09-06 / 08:36 / Azpeitiko Euskara Patronatua   MERKATARITZA

Azpeitiko zerbitzu arloko 1.160 langile eta 397 establezimendu (merkataritza, ostalaritza eta bestelako zerbitzuetako establezimenduak) daude Azpeitiko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian (EBPN) sartuta.

Establezimendu txikiak nagusi

Establezimendu txikiak nagusi

Azpeitiko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian dauden establezimenduen artetik % 62 langile bakarrekoak edota bi langilekoak dira.

  • langile bakarrekoak: 129 establezimendu.
  • bi langilekoak: 116 establezimendu.

Gainera, sektore-jarduera horretako lanpostuen % 31 horrelako establezimendu txikietan daude.

  • langile bakarrekoak: lanpostuen % 11
  • bi langilekoak: lanpostuen % 20

Lanpostu gehienak hiru langiletik gorako establezimenduetan

Azpeitiko establezimenduetako langileen % 69k hiru langiletik gorako establezimenduetan egiten du lan.

  • 3 eta 5 langile bitartekoak: lanpostuen % 34 (394 langile)
  • 6 eta 10 langile bitartekoak: lanpostuen % 18 (205 langile)
  • 10 langile baino gehiagokoak: lanpostuen % 17 (200 langile)


Establezimendu tamainaLantegi kopuruaLanpostu kopurua
Kop.%Kop.%
1 langile12932,512911,1
2 langile11629,223220
3-5 langile artean11228,239434
6-10 langile artean297,420517,7
10 langile baino gehiago112,720017,2
Guztira3971001.160100


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com