Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeuk idatzi
Jaso ezazu e-postaz
Aisialdia
Besterik
Enpresak
Euskalgintza
Euskaltegia
Euskara
Euskara Patronatua
Herri-elkarteak
Herritarrak
Ikastetxeak
Kulturgintza
Lanbideak
Merkataritza
Udaletxea
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Euskara Patronatuaren plangintzak
»
Gurien
» Bezeroari zerbitzua euskaraz eskaintzeko bidea
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Azpeitiko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak hainbat helburu ditu zehaztuak; horietako bat herriko establezimenduek bezeroari zerbitzua euskaraz eskaintzea da, bai ahoz eta bai idatziz. > **Azpeitira egokitutako egitasmoa** > > > Azpeitiko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiraren (EBPN) barruan kokatzen da bezeoari zerbitzua euskaraz eskaintzeko prozesua. Beraz, Azpeitiko establezimenduen hizkuntza egoera eta dinamika kontuan izanik zehaztutako prozesua da. > > > **Plan osoaren mugarri bat baino ez** > > > EBPN hainbat mugarrik edo helburuk osatzen dute; bezeroari zebitzua euskaraz (bai ahoz bai idatziz) eskaintzeko prozesua, mugarri horietako bat baino ez da, eta behin hori lortuz gero, badira beste hainbat aurrera begira lortzekoak. Ahalegin horretan, Azpeitiko Euskara Patronatuak laguntza teknikoa eskaintzen die establezimendu edo eragileei. > > > **"Euskara merkataritzara" eta "Bai Euskarari Akordioa"** > > > Bezeroari zerbitzua euskaraz eskaintzeko ahalegin honetan, bateratu egin dira bi egitasmo: > > - Azpeitiko Euskara Patronatuak, EBPNren barruan, martxan jarritako "Euskara merkataritzara" egitasmoa: bezeroari zerbitzua euskaraz eskaintzeko egoerara iristeko egitasmoa. > > - "Bai Euskarari Akordioa" prozesuaren barruan, hizkuntza konpromisoak hartuak dituzten establezimenduekin lan egiteko prozesua. Uztarria Kultur Taldea da horren koordinatzailea. > > > **HEBE eta Bai Euskarari Ziurtagiria** > > > Prozesuan parte hartu eta bezeroari zebitzua euskaraz eskaintzeko egoerara iristen den establezimenduak lortutako helburua egiaztatzeko bi ziurtagiri jasotzeko aukera izango du: > > - HEBE (Hemen Bezeroekin Euskaraz), Azpeitiko Udalaren eskutik. > > - Bai Euskarari Ziurtagiria, Kontseiluaren eskutik. > > > **HEBE egiaztagiria eskuratzeko urratsak** > > > Honako hauek dira HEBE egiaztagiria lortu ahal izateko, egin behar diren pausoak: > > > - Azpeitiko Euskara Patronatuarekin harremanetan jarri behar du establezimenduak, eta planean parte hartzeko asmoa azaldu. Hauek dira Euskara Patronatuarekin harremanetan jartzeko bideak: > > - Telefonoa: 943 81 45 18 > > - Posta elektronikoa: "euskarapatronatua@erabili.com":mailto:euskarapatronatua@erabili.com > > > - Prozesua gidatu eta laguntza eskainiko duten teknikariekin harremanetan izan behar du establezimenduak: teknikari batek egitasmoaren inguruko informazio zabalagoa eskainiko dio establezimenduko arduradunari. > > > - Establezimenduaren hizkuntza egoeraren azterketa egingo da: > > - Establezimenduko arduradun eta langileen hizkuntza gaitasuna: euskaraz hiz egiteko eta idazteko duten gaitasun edo ahalmena. > > - Establezimenduaren irudiarekin eta errotulazioarekin zerikusia duten elementuen hizkuntza egoera: zein hizkuntzatan dauden idatzita (gaztelania hutsean, gaztelaniaz eta euskaraz, euskara hutsean). > > - Bezeroekin harremanak izateko establezimenduak erabiltzen dituen idazkien eta elementuen hizkuntza egoera: zein hizkuntzatan dauden idatzita (gaztelania hutsean, gaztelaniaz eta euskaraz, euskara hutsean). > > > - Bezeroari zerbitzua euskaraz eskaintzea ziurtatzeko neurriak proposatuko ditu teknikariak, eta gero indarrean jarriko dira. > > > - Establezimenduak ziurtagiria eskuratzeko kudeaketa lanak egingo dira. > > > <center><table class="taula"><tr><th>Hemen Bezeroarekin Euskaraz (HEBE) egiaztagiria</th></tr><tr><td align="center"><a href="http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/argazkiak/2004/hebe750.jpg"><img src="http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/argazkiak/2004/hebe485.jpg"></a></td></tr><tr><td width="485"><i><b>HEBE egiaztagiria handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.</b></i> </td></tr></table></center> > > > **Beste establezimenduentzat erreferente** > > > HEBE egiaztagiria eskuratu duten establezimenduen sustapena egingo du Azpeitiko Udalak. Izan ere, establezimendu horiek besteentzako erreferente izatea lortu nahi du udalak, eta horretarako neurriak hartuko ditu. > > > **Euskara: inbertsiorako bidea** > > > Establezimenduak helburu komertzialetarako erabili ahal izango du HEBE egiaztagiria. Izan ere, euskararen normalizazioa inbertsiorako bidea da, eta horixe da Azpeitiko Udalak ikusarazi nahi diena establezimenduei: bezeroak erakartzeko bidea da zerbitzu osoa haien hizkuntzan, euskaraz, egitea. > > > <br> > **Ildo bereko artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > > - "Azpeitiarren neurrira egindako plangintza":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1081352564 > > - "Adostasuna Azpeitiko Euskara Plana garatzeko":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1080907443 > > - "49 eragile lanean bezeroei zerbitzua euskaraz eskaintzeko":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1089037205 > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1089370035/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com