Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Gurien »  Bezeroari zerbitzua euskaraz eskaintzeko bidea

Bezeroari zerbitzua euskaraz eskaintzeko bidea

2004-07-19 / 08:25 / Azpeitiko Euskara Patronatua   MERKATARITZA

Azpeitiko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak hainbat helburu ditu zehaztuak; horietako bat herriko establezimenduek bezeroari zerbitzua euskaraz eskaintzea da, bai ahoz eta bai idatziz.

Azpeitira egokitutako egitasmoa

Azpeitira egokitutako egitasmoa

Azpeitiko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiraren (EBPN) barruan kokatzen da bezeoari zerbitzua euskaraz eskaintzeko prozesua. Beraz, Azpeitiko establezimenduen hizkuntza egoera eta dinamika kontuan izanik zehaztutako prozesua da.

Plan osoaren mugarri bat baino ez

EBPN hainbat mugarrik edo helburuk osatzen dute; bezeroari zebitzua euskaraz (bai ahoz bai idatziz) eskaintzeko prozesua, mugarri horietako bat baino ez da, eta behin hori lortuz gero, badira beste hainbat aurrera begira lortzekoak. Ahalegin horretan, Azpeitiko Euskara Patronatuak laguntza teknikoa eskaintzen die establezimendu edo eragileei.

"Euskara merkataritzara" eta "Bai Euskarari Akordioa"

Bezeroari zerbitzua euskaraz eskaintzeko ahalegin honetan, bateratu egin dira bi egitasmo:

  • Azpeitiko Euskara Patronatuak, EBPNren barruan, martxan jarritako "Euskara merkataritzara" egitasmoa: bezeroari zerbitzua euskaraz eskaintzeko egoerara iristeko egitasmoa.
  • "Bai Euskarari Akordioa" prozesuaren barruan, hizkuntza konpromisoak hartuak dituzten establezimenduekin lan egiteko prozesua. Uztarria Kultur Taldea da horren koordinatzailea.

HEBE eta Bai Euskarari Ziurtagiria

Prozesuan parte hartu eta bezeroari zebitzua euskaraz eskaintzeko egoerara iristen den establezimenduak lortutako helburua egiaztatzeko bi ziurtagiri jasotzeko aukera izango du:

  • HEBE (Hemen Bezeroekin Euskaraz), Azpeitiko Udalaren eskutik.
  • Bai Euskarari Ziurtagiria, Kontseiluaren eskutik.

HEBE egiaztagiria eskuratzeko urratsak

Honako hauek dira HEBE egiaztagiria lortu ahal izateko, egin behar diren pausoak:

  • Azpeitiko Euskara Patronatuarekin harremanetan jarri behar du establezimenduak, eta planean parte hartzeko asmoa azaldu. Hauek dira Euskara Patronatuarekin harremanetan jartzeko bideak:
  • Prozesua gidatu eta laguntza eskainiko duten teknikariekin harremanetan izan behar du establezimenduak: teknikari batek egitasmoaren inguruko informazio zabalagoa eskainiko dio establezimenduko arduradunari.
  • Establezimenduaren hizkuntza egoeraren azterketa egingo da:
    • Establezimenduko arduradun eta langileen hizkuntza gaitasuna: euskaraz hiz egiteko eta idazteko duten gaitasun edo ahalmena.
    • Establezimenduaren irudiarekin eta errotulazioarekin zerikusia duten elementuen hizkuntza egoera: zein hizkuntzatan dauden idatzita (gaztelania hutsean, gaztelaniaz eta euskaraz, euskara hutsean).
    • Bezeroekin harremanak izateko establezimenduak erabiltzen dituen idazkien eta elementuen hizkuntza egoera: zein hizkuntzatan dauden idatzita (gaztelania hutsean, gaztelaniaz eta euskaraz, euskara hutsean).
  • Bezeroari zerbitzua euskaraz eskaintzea ziurtatzeko neurriak proposatuko ditu teknikariak, eta gero indarrean jarriko dira.
  • Establezimenduak ziurtagiria eskuratzeko kudeaketa lanak egingo dira.

Hemen Bezeroarekin Euskaraz (HEBE) egiaztagiria
HEBE egiaztagiria handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Beste establezimenduentzat erreferente

HEBE egiaztagiria eskuratu duten establezimenduen sustapena egingo du Azpeitiko Udalak. Izan ere, establezimendu horiek besteentzako erreferente izatea lortu nahi du udalak, eta horretarako neurriak hartuko ditu.

Euskara: inbertsiorako bidea

Establezimenduak helburu komertzialetarako erabili ahal izango du HEBE egiaztagiria. Izan ere, euskararen normalizazioa inbertsiorako bidea da, eta horixe da Azpeitiko Udalak ikusarazi nahi diena establezimenduei: bezeroak erakartzeko bidea da zerbitzu osoa haien hizkuntzan, euskaraz, egitea.


Ildo bereko artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com