Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Gurien »  Azpeitiko enpresen publizitatea %48 euskaraz

Azpeitiko enpresen publizitatea %48 euskaraz

2004-06-15 / 13:58 / Azpeitiko Euskara Patronatua   ENPRESAK

Azpeitiko enpresek publizitatearen % 48 euskaraz egiten dute: %23 euskara hutsean eta %25 euskaraz eta gaztelaniaz.

Azpeitiko enpresek aldizkarietan, irratietako iragarkietan, web orrian eta postontzietan banatzeko egin ohi duten publizitatearen %48 euskaraz egiten dute: %23 euskara hutsean eta %25 euskaraz eta gaztelaniaz.

Eraikuntza-arloan %83 euskaraz

Eraikuntzarekin lotutako jarduera-arloan publizitatearen %83 egiten da euskaraz: %45 euskara hutsean, eta %38 euskaraz eta gaztelaniaz.

Kontuan hartu behar da eraikuntza sektoreko enpresek dituzten bezeroen artean %43 Azpeitikoak bertakoak direla eta %44 gipuzkoarrak. Euskal Herritik kanpoko bezeroak, berriz, %7 besterik ez dira.

Eraikuntzako enpresen ondoren, euskarazko publizitateari dagokionez, zerbitzu enpresek egiten dute publizitate gehien euskaraz: %69 (%31 euskara hutsean eta %37,5 euskaraz eta gaztelaniaz).

Zerbitzu enpresek dituzten bezeroen %42 azpeitiarrak dira eta %39 gipuzkoarrak. Euskal Herritik kanpoko bezeroak, bestalde, % 11 besterik ez dira.

Makina erreminta eta metalaren arloan ez da publizitaterik egiten euskara hutsean

Publizitatearen %10 egiten da euskaraz makina erreminta eta metalaren industrian: %0,0 euskara hutsean, eta %10,0 euskaraz eta gaztelaniaz.

Makina erreminta eta metalaren industriak dituen bezero azpeitiarrak %18 dira eta gipuzkoarrak %35,84. Euskal Herritik kanpokoak, berriz, %35,55 dira.

Beraz, publizitateari dagokionez, eragin handia du bezeriaren jatorriak, batez ere, Euskal Herritik kanpoko bezeroen multzoa handi samarra denean, nahiz eta bezero euskaldunak gehiago izan. Bezero euskaldunen eta erdaldunen kopuruak parekatzen direnean, publizitatea gazteleraz egiteko joera nabarmena da.

PUBLIZITATEA EUSKARAZ
%
JARDUERA SEKTOREAEuskaraz bakarrikElebidunakGuztira
Egur eta altzarien industria8,525,534,0
Makina erreminta eta metalaren industria0,010,010,0
Eraikuntzarekin lotutako jarduerak44,738,383
Produktuen ekoizpena 21,428,650
Handizkako salerosketa30,020,050
Zerbitzu enpresak31,337,568,8
Besterik66,70,066,7

Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com