![]() |
Egin klik hemen INPRIMATZEKO |
Azpeitiko Euskara Patronatua / Enpresak / 2004-06-17 / 13:00
Azpeitiko enpresa eta lantegietako errotualizoaren %31 dago euskaraz: % 15 euskara hutsean, eta % 16 euskaraz eta gaztelaniaz.
Erabilerarik handiena hurrengo errotulu motetan ematen da:
Erabilerarik txikiena, berriz, hurrengo errotulu motetan gertatzen da:
| ERROTULUAK EUSKARAZ % | |||
|---|---|---|---|
| ERROTULU MOTA | Euskaraz bakarrik | Elebidunak | Guztira |
| Kanpo errotulazio nagusia (errotulu nagusia, izen komertziala, enpresaren kanpo aldeko idazkiak...) | 22,5 | 12,7 | 35,2 |
| Produktu edo zerbitzuen irudia (izendapenak, erabilerarako eskuliburuak, etiketak, enbaseak...) | 7,7 | 14,7 | 22,4 |
| Banaketarako euskarriak (katalogoak, azoka eta erakusketetarako euskarriak, ibilgailuetako errotulazioa...) | 11,4 | 8,0 | 19,4 |
| Barne errotulazioa (bezeroei nahiz langileei zuzenduak, barne argitalpen edo informazio orriak...) | 13,3 | 41,6 | 54,9 |
| Bezeroekiko harreman idatzietarako elementuak (zigilua, bisita txartelak, faktura edota albaran orriak, fax orriak...) | 12,8 | 11,6 | 24,4 |
| Publizitaterako euskarriak (postontzietan, aldizkari eta irratietarako iragarkiak, web orria...) | 22,7 | 25,3 | 48 |
| Guztira | 14,7 | 15,8 | 30,5 |
Euskara hutsean dauden errotuluak gehiago dira bi hizkuntzatan (euskaraz eta gaztelaniaz) idatzitakoak baino, euskarazko errotuluen indizerik altuena duten enpresetan.
Euskarazko errotuluen indizerik txikiena duten enpresa eta lantegietan, ordea, bi hizkuntzatan (euskaraz eta gaztelaniaz) idatzita dauden errotuluak askoz gehiago dira euskara hutsean idatzitakoak baino:
Aipatzekoa da handizkako salerosketan bai euskara hutsean bai euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako errotulu kopurua berdintsua dela:
| JARDUERA SEKTOREA EUSKARAZ BAKARRIK ETA ELEBIDUNAK % | |||
|---|---|---|---|
| JARDUERA SEKTOREA | Euskaraz bakarrik | Elebidunak | Guztira |
| Egur eta altzarien industria | 6,6 | 17,3 | 23,9 |
| Makina erreminta eta metalaren industria | 7,2 | 11,9 | 19,1 |
| Eraikuntzarekin lotutako jarduerak | 23,7 | 19,8 | 43,5 |
| Produktuen ekoizpena(burdina eta egurra izan ezik) | 6,9 | 13,1 | 20 |
| Handizkako salerosketa | 14,5 | 15,7 | 30,2 |
| Zerbitzu enpresak | 25,4 | 15,5 | 40,9 |
| Besterik | 59,6 | 10,5 | 70,1 |
Jarduera edo sektorea kontuan izanik, euskarazko errotuluen indizerik handiena hurrengo enpresa edo lantegietan ematen da:
Indizerik txikiena, aldiz, hurrengoetan ikusten da:
Eraikuntzarekin zerikusia duten enpresa eta lantegiak dira nagusi Azpeitian; izan ere, 35 dira guztira, hau da, lantegi guztien %27. Lantegi horietan errotuluen %44 daude euskaraz idatzita: %24 euskara hutsean, eta %20 euskaraz eta gaztelaniaz.
Bestalde, eraikuntza arloan publizitaterako euskarrietatik %83 inguru daude euskaraz idatzita: %45 euskara hutsean eta %38 euskaraz eta gaztelaniaz.
| ERAIKUNTZA ERROTULUAK EUSKARAZ % | |||
|---|---|---|---|
| ERROTULU MOTA | Euskaraz bakarrik | Elebidunak | Guztira |
| Kanpo errotulazio nagusia (errotulu nagusia, izen komertziala, enpresaren kanpo aldeko idazkiak,...) | 35,1 | 16,9 | 52,0 |
| Produktu edo zerbitzuen irudia (izendapenak, erabilerarako eskuliburuak, etiketak, enbaseak...) | 11,3 | 24,5 | 35,8 |
| Banaketarako euskarriak (katalogoak, azoka eta erakusketetarako euskarriak, ibilgailuetako errotulazioa...) | 29,7 | 16,2 | 45,9 |
| Barne errotulazioa (bezeroei nahiz langileei zuzenduak, barne argitalpen edo informazio orriak...) | 13,6 | 40,9 | 54,5 |
| Bezeroekiko harreman idatzietarako elementuak (zigilua, bisita txartelak, faktura edota albaran orriak, fax orriak...) | 18,3 | 14,3 | 32,6 |
| Publizitaterako euskarriak (postontzietan, aldizkari eta irratietarako iragarkiak, web orria...) | 44,7 | 38,3 | 83,0 |
| Guztira | 23,7 | 19,8 | 43,5 |
![]() | Inprimatu |