![]() |
Egin klik hemen INPRIMATZEKO |
Azpeitiko Euskara Patronatua / Enpresak / 2004-06-02 / 17:01
Azpeitiko enpresen gidaritza-ardura duten enpresaburuen artean, euskaldunak %94 dira. Enpresetan dauden langile euskaldunen batez bestekoa (%90) baino handiagoa da arduradun euskaldunena.
Azpeitiko enpresetan ardurarik handienak dituztenen artean daude euskaldun gehien: %94 dira euskaldunak. Langileen artean, aldiz, euskaldunak %90 dira eta Azpeitiko herritarren artean euskaldunak %88 dira.
Azpeitiko enpresetan gidaritza ardura duten gehienak (% 47) 51-60 urte bitartean daude eta hauetatik ia denak euskaldunak dira: %98.
Azpeitiko enpresetan 30 urte baino gutxiago dituzten arduradun guztiak (%100) dira euskaldunak, alegia, euskaraz erraztasunez hitz egiteko eta komunikatzeko gai dira.
Bestalde, 60 urte baino gehiago duten enpresaburuen multzoan daude euskaldun gutxien: %80.
| ARDURADUN EUSKALDUNAK ADINAREN ARABERA | |||
|---|---|---|---|
| Adina | Zenbat | Euskaldunak | |
| Kop. | % | ||
| 30 urte baino gutxiago | 11 | 11 | 100,0 |
| 31-40 urte | 21 | 20 | 95,2 |
| 41-50 urte | 29 | 28 | 96,6 |
| 51-60 urte | 51 | 50 | 98,0 |
| 60 urte baino gehiago | 17 | 14 | 82,4 |
| Ed/Ee | 2 | 2 | 100 |
| Guztira | 131 | 123 | 93,9 |
![]() | Inprimatu |