Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Gurien »  Azpeitiko enpresetan %94 dira arduradun euskaldunak

Azpeitiko enpresetan %94 dira arduradun euskaldunak

2004-06-02 / 17:01 / Azpeitiko Euskara Patronatua   ENPRESAK

Azpeitiko enpresen gidaritza-ardura duten enpresaburuen artean, euskaldunak %94 dira. Enpresetan dauden langile euskaldunen batez bestekoa (%90) baino handiagoa da arduradun euskaldunena.

Euskaldun gehien enpresa-arduradunen artean

Euskaldun gehien enpresa-arduradunen artean

Azpeitiko enpresetan ardurarik handienak dituztenen artean daude euskaldun gehien: %94 dira euskaldunak. Langileen artean, aldiz, euskaldunak %90 dira eta Azpeitiko herritarren artean euskaldunak %88 dira.

Enpresaburu gehienak 51-60 urte bitartean daude

Azpeitiko enpresetan gidaritza ardura duten gehienak (% 47) 51-60 urte bitartean daude eta hauetatik ia denak euskaldunak dira: %98.

Arduradun gazteenen artean, denak dira euskaldunak

Azpeitiko enpresetan 30 urte baino gutxiago dituzten arduradun guztiak (%100) dira euskaldunak, alegia, euskaraz erraztasunez hitz egiteko eta komunikatzeko gai dira.

Bestalde, 60 urte baino gehiago duten enpresaburuen multzoan daude euskaldun gutxien: %80.

ARDURADUN EUSKALDUNAK ADINAREN ARABERA
AdinaZenbatEuskaldunak
Kop.%
30 urte baino gutxiago1111100,0
31-40 urte212095,2
41-50 urte292896,6
51-60 urte515098,0
60 urte baino gehiago171482,4
Ed/Ee22100
Guztira13112393,9

Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com