Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Gurien »  Azpeitian enpresetako langileen %90 euskalduna da

Azpeitian enpresetako langileen %90 euskalduna da

2004-05-28 / 13:04 / Azpeitiko Euskara Patronatua   ENPRESAK

Azpeitiko enpresetan lanean ari diren ia langile guztiak euskaldunak dira: %90. Kopuru hau Azpeitiko herritar euskaldunena (%88) baino handiagoa da.

Azpeitiko enpresa eta lantegietan euskaraz hitz egiteko eta inolako trabarik gabe euskaraz komunikatzeko gaitasuna duten langile euskaldunen kopurua oso handia da, izan ere, Azpeitiko enpresetan lanean ari diren langileen %90,2 euskalduna baita. Beste alde batetik, datu honek ere zera adierazten du: Azpeitian lan egiten duten herriz kanpoko langileak ere euskaldunak direla.

Euskaldun kopurua enpresa-sailaren arabera

Azpeitiko enpresetan lanean ari diren langile guztiak (4.000) lan egiten duten enpresako sailaren arabera aztertzen baditugu, euskaldunen batez bestekoetan ez dago alde nabarmenik: enpresaren administrazio sailean aritu, produkzio-sailekoa izan edo zuzendaritza lanetan jardun, ia denak euskaldunak dira (%90).

EUSKALDUN KOPURUA LAN-SAILAREN ARABERA
%
SAILALangile euskaldunak
%
Zuzendariak%89,7
Produkzioa%90,3
Administrazioa%90,0
Guztira%90,2

Langile euskaldunak jarduera-sektorearen arabera

Euskaraz hitz egiteko gaitasuna ardatz hartuta, Azpeitiko enpresetan lanean ari diren langileak jarduera-sektorearen arabera sailkatuta aztertzen baditugu, Azpeitian langile euskaldun gehien dituzten jarduera-sektoreak honako hauek ditugu: Handizkako salerosketa (%99), Makina erreminta eta metalaren industria (95,4) eta Eraikuntzarekin lotutako jarduerak (90,4).

Besterik multzoa da jarduera-sektoreetan dauden langile euskaldunen batez bestekotik gehien aldentzen dena, hala ere, alde hori 20 langile inguruko enpresa batek eragiten du.

EUSKALDUN KOPURUA JARDUERA-SEKTOREAREN ARABERA
%
JARDUERA-SEKTOREALangile euskaldunak
%
Egur eta altzarien industria%88,1
Makina erreminta eta metalaren industria%95,4
Eraikuntzarekin lotutako jarduerak%90,4
Produktuen ekoizpena
(burdina eta egurra izan ezik)
%80,7
Handizkako salerosketa%99,0
Zerbitzu enpresak%86,3
Besterik%76,3
Guztira%90,2

Jarduera-sektoreaLantegi kopuruaLanpostu kopurua
Kop.%Kop.%
Egur eta altzarien industria3022,91.45736,8
Makina erreminta eta metalaren industria2821,31.16129,4
Eraikuntzarekin lotutako jarduerak3526,781920,7
Produktuen ekoizpena
(burdina eta egurra izan ezik)
0906,918704,7
Handizkako salerosketa1209,29902,5
Zerbitzu enpresak1410,719304,9
Besterik0302,33801,0
Guztira1311003.954100

Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com