![]() |
Egin klik hemen INPRIMATZEKO |
Azpeitiko Euskara Patronatua / Enpresak / 2004-05-21 / 07:03
Azpeitiko enpresek dituzten bezeroak nagusiki Euskal Herrikoak dira: %70. Horietatik %60 Azpeitia bertakoak nahiz Gipuzkoakoak dira. Euskararen erabilerarentzat garrantzitsua da harreman sareak euskaldunen dentsitatea handia den gune soziolinguistikoetan izatea.
Azpeitiko enpresek duten harreman-sarea bereziki Euskal Herrian hedatzen da, izan ere, bezeroen % 30 inguru Azpeitian bertan dituzte, %35 Gipuzkoan eta %9 Euskal Herriko gainerako lurraldeetan.
Jarduera sektoreari erreparatzen badiogu, eraikuntzarekin lotutako jarduerak eta zerbitzu-enpresetakoak dituzte bezero gehien Azpeitian eta Gipuzkoan:
Euskararen erabileran norberaren harreman sareko euskaldunen dentsitateak erabateko garrantzia du, alegia, zenbat eta gehiagok euskaraz jakin norberaren harreman sarean orduan eta handiagoa da euskararen erabilera.
Era berean, euskararen erabileran, norberaren herriko euskaldunen dentsitatea edo gune soziolinguistikoak garrantzi handia du. Zenbat eta handiagoa izan norberaren herriko euskaldunen dentsitatea, orduan eta handiagoa da norberaren euskararen erabilera.
Azpeitia, alde horretatik, Euskal Herrian, 10.000 biztanletik gorako herrien artean, batezbeste euskaldun gehien dituen herria da (%88). Gauza bera gertatzen da Gipuzkoarekin: bera dugu Euskal Herrian batezbeste euskaldun gehien dituen lurraldea (%51).
Beraz, Azpeitiko enpresen bezeroak bereziki azpeitiarrak (%30) eta gipuzkoarrak (%35) izateak erabateko garrantzia du Azpeitiko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) helburuak lortu ahal izateko.
![]() |
| Jarduera-sektorea | Bezeroen jatorria, salmenta bolumenaren arabera % | |||
|---|---|---|---|---|
| Azpeitia | Gipuzkoa | Euskal Herria | Euskal Herritik kanpo | |
| Egur eta altzarien industria | 15,93 | 26,93 | 08,62 | 48,52 |
| Makina erreminta eta metalaren industria | 18,17 | 35,84 | 10,42 | 35,55 |
| Eraikuntzarekin lotutako jarduerak | 42,73 | 43,83 | 06,43 | 07,00 |
| Produktuen ekoizpena (burdina eta egurra izan ezik) | 18,25 | 17,63 | 10,88 | 53,25 |
| Handizkako salerosketa | 20,08 | 34,08 | 12,25 | 33,58 |
| Zerbitzu enpresak | 42,07 | 39,00 | 07,79 | 11,14 |
| Besterik | 38,33 | 21,67 | 09,33 | 30,67 |
| Guztira | 27,74 | 34,69 | 08,79 | 28,77 |
![]() | Inprimatu |