Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Gurien »  Azpeitiko enpresen bezeroen %70 Euskal Herrikoak dira

Azpeitiko enpresen bezeroen %70 Euskal Herrikoak dira

2004-05-21 / 07:03 / Azpeitiko Euskara Patronatua   ENPRESAK

Azpeitiko enpresek dituzten bezeroak nagusiki Euskal Herrikoak dira: %70. Horietatik %60 Azpeitia bertakoak nahiz Gipuzkoakoak dira. Euskararen erabilerarentzat garrantzitsua da harreman sareak euskaldunen dentsitatea handia den gune soziolinguistikoetan izatea.

Azpeitiko enpresen harreman-sarea

Azpeitiko enpresen harreman-sarea

Azpeitiko enpresek duten harreman-sarea bereziki Euskal Herrian hedatzen da, izan ere, bezeroen % 30 inguru Azpeitian bertan dituzte, %35 Gipuzkoan eta %9 Euskal Herriko gainerako lurraldeetan.

Bertako bezero gehien eraikuntzak

Jarduera sektoreari erreparatzen badiogu, eraikuntzarekin lotutako jarduerak eta zerbitzu-enpresetakoak dituzte bezero gehien Azpeitian eta Gipuzkoan:

  • Eraikuntza enpresen bezeroak: Azpeitian (%43), Gipuzkoan (%44)
  • Zerbitzu enpresen bezeroak: Azpeitian (%42), Gipuzkoan (%39)

Euskararen erabileran eragiten duten faktoreak

Euskararen erabileran norberaren harreman sareko euskaldunen dentsitateak erabateko garrantzia du, alegia, zenbat eta gehiagok euskaraz jakin norberaren harreman sarean orduan eta handiagoa da euskararen erabilera.

Era berean, euskararen erabileran, norberaren herriko euskaldunen dentsitatea edo gune soziolinguistikoak garrantzi handia du. Zenbat eta handiagoa izan norberaren herriko euskaldunen dentsitatea, orduan eta handiagoa da norberaren euskararen erabilera.

Azpeitia, alde horretatik, Euskal Herrian, 10.000 biztanletik gorako herrien artean, batezbeste euskaldun gehien dituen herria da (%88). Gauza bera gertatzen da Gipuzkoarekin: bera dugu Euskal Herrian batezbeste euskaldun gehien dituen lurraldea (%51).

Beraz, Azpeitiko enpresen bezeroak bereziki azpeitiarrak (%30) eta gipuzkoarrak (%35) izateak erabateko garrantzia du Azpeitiko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) helburuak lortu ahal izateko.

Jarduera-sektoreaBezeroen jatorria, salmenta bolumenaren arabera
%
AzpeitiaGipuzkoaEuskal HerriaEuskal Herritik kanpo
Egur eta altzarien industria15,9326,9308,6248,52
Makina erreminta eta metalaren industria18,1735,8410,4235,55
Eraikuntzarekin lotutako jarduerak42,7343,8306,4307,00
Produktuen ekoizpena
(burdina eta egurra izan ezik)
18,2517,6310,8853,25
Handizkako salerosketa20,0834,0812,2533,58
Zerbitzu enpresak42,0739,0007,7911,14
Besterik38,3321,6709,3330,67
Guztira27,7434,6908,7928,77

Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com