Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  gurien
Ziurtagiriaren Elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiriak banatu ditu lehenengoz Azpeitian ENPRESAK
2012-01-13 / 12:10 / Ziurtagiriaren Elkartea

Ainhoa Beristain eta Mari Jose Iturria Azpeitiko Udaleko Euskara batzordeburuek eta Rober Gutiérrez Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariak banatu zituzten atzo (2012-1-12) Bai Euskarari Ziurtagiriak. Ekitaldia Sanagustin kulturgunean izan zen eta guztira Azpeitiko 47 enpresa, komertzio eta era guztietako entitatek jaso zuten Ziurtagiria. Atzo eguerdiko banaketa ekitaldiak bi urteko sustapen lanari amaiera eman zion.

Osorik irakurri

Euskara gu guztion aho-belarrietan UDALETXEA
2011-12-02 / 14:24 / erabili.com

Euskararen Egunaren bezperan, euskararen aurrerabidean emandako beste pauso txiki baten berri eman dugu Azpeitian "Euskara gu guztion aho-belarrietan" adierazpen instituzionalaren bidez. Hemendik aurrera, Udaletxeko telefono guztiek, 200 inguruk, euskaraz bakarrik hitz egingo dute.

Osorik irakurri

Euskarazko produktuak kontsumitu, inoiz baino gehiago AISIALDIA
2011-11-25 / 13:10 / Azpeitiko Euskara Patronatua (AEP)

Nafarroako udal gutxi batzuek ekin zioten orain dela 13 urte Euskarazko Produktuen Katalogoa banatzeari. Urtez urte ekimena zabaldu egin da eta, aurten, Euskal Herri osoko 200 udaletan baino gehiagotan banatuko da; guztira 200.000 ale eta, horietatik, Azpeitian 5.000 ale banatuko dituzte.

Osorik irakurri

Azpeitiko Ahotsak proiektua, osatuta EUSKARA
2011-11-18 / 14:00 / Azpeitiko Euskara Patronatua (AEP)

Azpeitiko Udalak eta Badihardugu Euskara Elkarteak hiru urteko lanaren azken emaitza aurkeztuz itxi dute 2009an elkarrekin abian jarri zuten ekimena. Azpeitiko ahozko ondarearen artxibo zabal, antolatu eta aberatsa sarean dago jada, nahi eta behar duen ororen eskura.

Osorik irakurri

Euskararen Mahaia berriro martxan EUSKALGINTZA
2011-11-02 / 12:37 / Azpeitiko Euskara Patronatua (AEP)

Azpeitiko Euskararen Mahaiak legealdi berriko aurreneko bilera azaroaren 7an egingo du, 18:30ean, Euskara Patronatuaren egoitzan. Azpeitiko euskara politika azpeitiarren parte-hartzearekin egin nahi du Udalak, eta Euskararen Mahaian parte hartu nahi duen ororentzat zabalik daude ateak.

Osorik irakurri

Gurasoentzako saioa egin dute, hitanoa suspertzeko egitasmoaren barruan IKASTETXEAK
2011-10-28 / 12:49 / Azpeitiko Euskara Patronatua (AEP)

Gaur zortzi (2011-10-21) aurkeztutako egitasmoaren barruan aurreikusi bezala, Azpeitian hitanoa landu eta bultzatzeko ekimenean parte hartuko duten ikasleen gurasoei zuzendutako saioa egin zuten atzo (2011-10-27) Euskara Patronatuan.

Osorik irakurri

Hitanoaren trena abian da Azpeitian IKASTETXEAK
2011-10-21 / 15:15 / Azpeitiko Euskara Patronatua (AEP)

Azpeitiko Euskara Patronatuak, Mintzola Fundazioak eta herriko ikastetxeek Azpeitian hitanoa landu eta bultzatzeko mamitu duten egitasmoa gaur (2011-10-21) aurkeztu dute Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. 2011-2012 ikasturte honetan DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleekin landuko dutena egitasmoaren hasiera besterik ez da izango.

Osorik irakurri

Ongi etorri Azpeitiko Udal Euskaltegiaren ikasturte berrira EUSKALTEGIA
2011-09-06 / 12:50 / Azpeitiko Udal Euskaltegia

Euskara ikasi edota maila hobetzeko asmoa duenak aurten ere ez du aitzakiarik izango Azpeitiko Udal Euskaltegian. 2011-2012 ikasturterako izen-emate epea zabalik dago, irailaren 30a arte. 30 ikastarotik gora jarriko ditu aukeran aurten ere Udal Euskaltegiak, 4. mailakoa tartean dela.

Osorik irakurri

HABEren 3. maila eta EGA eskuratzeko bi ikastaro ekaina eta uztaila bitartean EUSKALTEGIA
2011-06-02 / 13:00 / Azpeitiko Udal Euskaltegia

Aurten ere Azpeitiko Udal Euskaltegiak ekaina-uztaila bitartean EGA titulua eta bere baliokidea den HABEren 3. mailakoa eskuratu ahal izateko ikastaroak egiteko aukera eskainiko du. Beraz, Euskaltegian izena ematen duten ikasleek euren beharren arabera, ikastaro bera bi garaitan egiteko aukera izango dute. Izena lehenbailehen ematea komeni da.

Osorik irakurri

Errenta aitorpena: Aukeratu euskaraz! BESTERIK
2011-04-15 / 13:09 / Azpeitiko Euskara Patronatua

Azpeitiko Udalak, Euskara Patronatuaren bidez, kanpaina jarri du abian, 2010eko errenta aitorpena egin behar duten azpeitiarrak aitorpena euskaraz egitera gonbidatuz.

Osorik irakurri (Erantzun bakarra)

Artikulu zaharragoak »
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com