|
Euskarazko zerbitzu eta funtzionamenduaren bermea Azpeitiko establezimenduetan
|
MERKATARITZA |
2010-07-01 / 11:59 / Siadeco
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan herriko zerbitzu-establezimenduetan euskararen erabilera normalizatzeko ahalegin handia egiten ari da Azpeitiko Udala, Azpeitiko Euskara Patronatuaren bitartez. Zazpigarren urtez jarraian, "Euskarazko Zerbitzuaren Bermea" eta "Euskarazko Funtzionamenduaren Bermea" prozesuak sustatu eta egitasmo horien jarraipen lanak burutu dira.
Osorik irakurri
|
 |
|
Festa giroan bukatu dira Udal Euskaltegiaren 25. urteurreneko ospakizunak
|
EUSKALTEGIA |
2010-06-23 / 13:11 / Azpeitiko Udal Euskaltegia
Lehengo eta oraingo ikasle, irakasle, langile eta ordezkari politikoak, guztira 80 lagun inguru, elkartu ziren joan den larunbatean (2010-6-19) Kiruri jatetxean egin zen bazkarian.
Osorik irakurri
|
 |
|
Udal barneko euskararen erabilera plana 2010-2012
|
UDALETXEA |
2010-06-11 / 19:20 / Azpeitiko Euskara Patronatua - AEP
Azpeitiko Udalak udal barneko euskararen erabilera planaren aldi berria onartu berri du. 2010eko maiatzeko Udalbatzarrak onartu zuen 2010-2012 eperako plangintza, eta gaur (2010-6-11) egin dute edukiaren aurkezpena Euskara Patronatuan. Albiste honetan irakur dezakezue plangintza berriaren azalpen-txostena.
Osorik irakurri
(Erantzun bakarra)
|
 |
|
Festa giroan agurtu dute ikasturtea EtorkiZUn egitasmoan
|
IKASTETXEAK |
2010-06-01 / 12:20 / Azpeitiko Euskara Patronatua - AEP
EtorkiZUn, ikasle etorkinei euskaran murgiltzen lagunduta bideratutako egitasmoak aste honetan esango dio agur 2009-2010 ikasturteari. Hori dela eta, atzo (2010-5-31) ikasturte amaierako festa ospatu zuten Betharrameko jolaslekuan.
Osorik irakurri
(2 erantzun)
|
 |
|
Euskaltegiaren udako ikastaroak, aurten ekainean ere bai
|
EUSKALTEGIA |
2010-05-24 / 12:27 / Azpeitiko Udal Euskaltegia
Aurten Azpeitiko Udal Euskaltegiak urteroko uztaila-iraila bitarteko ikastaroaz gain, ekaina-iraila bitartean ere EGA titulua eta bere baliokidea den HABEren 3. mailakoa eskuratu ahal izateko ikastaroa egiteko aukera eskainiko du. Beraz, Euskaltegian izena ematen duten ikasleek, euren beharren arabera, ikastaro bera bi garaitan egiteko aukera izango dute.
Osorik irakurri
|
 |
|
Euskaini Azpeitia 2009: Herriko euskarazko eskaintzaren neurketa
|
EUSKARA |
2010-05-21 / 12:20 / Azpeitiko Euskara Patronatua - AEP
Azpeitian euskararen eskaintza zenbatekoa den neurtu du Soziolinguistika Klusterrak, Euskaini indizea erabiliz. 2009an eta hilabete bateko tartean 544 erakunde, enpresa eta talde ikertu ondoren, neurketarako erabili den 0 eta 1 arteko eskalan, 0,70ekoa da euskarazko eskaintza Azpeitian.
Osorik irakurri
(2 erantzun)
|
 |
|
Ekainaren 19ko bazkaria, Udal Euskaltegiaren urteurreneko azken hitzordua
|
EUSKALTEGIA |
2010-05-18 / 15:15 / Azpeitiko Udal Euskaltegia
Mahaiaren bueltan eta festa giroan agurtu nahi ditu Azpeitiko Udal Euskaltegiak 25. urteurrenaren ospakizunak. Horretarako, bazkaria antolatu du datorren ekainaren 19rako, urte guzti hauetan era batera edo bestera Euskaltegian ibili diren lagunak elkartzeko asmoarekin.
Osorik irakurri
|
 |
|
Gidabaimena euskaraz ateratzearen aldeko kanpaina, abian
|
LANBIDEAK |
2010-05-07 / 15:41 / Azpeitiko Euskara Patronatua - AEP
Azpeitian euskara eguneroko bizimoduaren arlo askotan erabil daiteke eta erabiltzen da. Gero eta arlo gehiagotan erabili ahal izatea eta erabiltzea da Udalaren helburua. Besteak beste, zergatik ez atera gidatzeko baimena euskaraz? Horretarako aukera eskura dago dagoeneko, herrian egoitza duten bi autoeskoletan. Eta horrela egitera animatzen diren aurrenekoek saria izango dute, gainera.
Osorik irakurri
(2 erantzun)
|
 |
|
Kalitatezko zerbitzua, baita euskaraz ere
|
ENPRESAK |
2010-04-29 / 17:21 / Azpeitiko Euskara Patronatua (AEP)
Urola-Kosta eskualdeko udalek eta Gipuzkoa Donostia Kutxak beraien arteko harremanetan eta aurrezki entitateak eskualdean dituen bulegoetan bezeroekin dituenetan euskararen erabilera areagotzeko, hitzarmena sinatu dute gaur (2010-4-29) Azpeitiko Enparan dorretxean.
Osorik irakurri
|
 |
|
Pako Aristirekin solasean
|
EUSKALTEGIA |
2010-04-28 / 12:36 / Azpeitiko Udal Euskaltegia
Urrestillako idazlea Azpeitiko Udal Euskaltegian izango dugu bihar arratsaldean, ikasleen zein hala nahi duten gainerako herritarren galderei erantzuteko prest.
Osorik irakurri
|
 |