INEM erakundearen lan-kontratuak euskaraz
Espainiako INEM erakundearen lan-kontratuak euskara hutsean erabil daitezke. Kontratuen euskarazko eredu ofizial guzti-guztiak erabili.com-en eskura ditzakezu.
Orain arte elebietan
Orain arte INEM erakundearen lan-kontratu gehienak gaztelaniaz edo elebietan bakarrik erabil zitezkeen, orain, berriz, den-denak euskara hutsean ere bai.
INEM erakundeak, Gipuzkoan duen Lurralde Zuzendaritzaren bitartez, bideratu ditu lan-kontratuen euskarazko itzulpenak. Oraintsu arte, euskarara itzulitako lan-kontratu gehienak elebietan bakarrik erabil zitezkeen. Horretaz jabetuta, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailordetzak (HPS) bere burua eskaini zion INEM erakundeari euskarazko eredu elebakarrak egiteko eta INEMeko Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritzak eskaintza onartu zion. Beraz, lan-kontratuen euskara hutsezko ereduak Hizkuntza Politikarako Sailordetzak (HPS) prestatu ditu INEM erakundearen oniritziarekin.
Lege balioa
Lan-kontratuen euskarazko ereduek gaztelaniazkoek duten lege-balio berbera dute.
Lan-kontratuen euskarazko eredu hauek euskararen erabilpena arautzen duen 1982ko Legeak herritarrak nahi duen hizkuntza aukeratzeaz dioenarekin bat datoz.
Lortzen zailak
INEM erakundeak amaraunean duen www.inem.es helbidean gaztelaniazko lan-kontratuak bakar-bakarrik eskura daitezke. Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailordetza (HPS) hutsune horretaz jabetuta lan-kontratuen euskarazko ereduak webgune jakin batean era iraunkorrean eta eskuragarri jartzeko lanean ari da. HPSk euskara hutseko lan-kontratu ereduen banaketa gaztelaniazko agiriek dutenaren parekoa izatea nahi du.
Euskarazko ereduak etengabe berritu
Aldian-aldian, legeetan egindako aldeketen arabera, aldatu egiten dira lan-kontratuen testuak: HPSk bide finko bat ezarri nahi du euskarazko bertsioak ere garaiz eguneratu eta zabaltzeko.
Erabiltzeko erraztasunak
Gaztelaniazko lan-kontratuak ordenagailuz bete daitezke; euskarazkoak ere ordenagailuz betetzeko prestatu dira.
Ezaugarri teknikoak
- Azpian duzun taularen ezkerreko zutabean agertzen diren kodeak Espainiako Gizarte Segurantzaren Gordailuzaintzak erabiltzen dituen berberak dira.
- Euskarazko kontratu ereduak PDF formatuan daude. Beraz, irakurri edo inrpimatzeko Adobe Acrobat Reader behar duzu.
- Lan-kontratuen euskarazko ereduak banan-banan eskuratu beharrean denak batera eskuratu nahi badituzu sakatu HEMEN
Euskarazko lan-kontratu ereduak erabili.com webgunean
Azpeitiko Euskara Patronatuak Espainiako INEM erakundearen euskarazko lan-kontratu ofizialak erabili.com webgunean jarri ditu erabili nahi dituen orok esku-eskura izan ditzan. Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailordetzarekin elkarlanean eredu horiek etengabe berritu eta eguneratuko ditugu edozein aldaketa gertatzen denean.
|