JARDUN programa
Jardun programak edozein langileri bere lana euskaraz nola egin behar duen irakatsiko dio. Enpresetako bulegoetan lan egiten duten langileentzat propio diseinatutako programa da Jardun. Programa pertsonalizatua da, izan ere, irakaslea pertsona bakarrarekin aritzen baita, irakasleak langileari bere enpresan, eta bere mahaian, bere lana euskaraz egiten lagunduko dio. Programa honek trebagai bakoitzaren mailara, beharretara eta eskakizunetara egokitzeko modua du eta epe motzean oso emaitza onak lortzen dira.
Hobetuz langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak diruz lagundutako programa da Jardun
Jardun programak ez du iraupen finkorik, langile bakoitzaren arabera iraupen luzeagoa edo motzagoa izan baitezake. Langile baten trebakuntzaldia bere lanaren zati bat behintzat euskaraz, hobeto edo okerxeago, egiteko gai denean has daiteke. Bukatu, berriz, bere lanpostuari dagozkion lan guztiak euskaraz txukun eta autonomiaz (inoren laguntzarik gabe) egiteko gai denean bukatuko da.
Jardun programa amaitutako urtearen barruan trebatzaileak langileari aldian aldiko jarraipena egingo dio euskaraz egiten duen lanean.
|