Lan mundurako prestaketa
Lan mundurako prestatzeko programa berri bat sortu du Azpeitiko Udal Euskaltegiak, JARDUN programa, hain zuzen ere.
Programa honek zure eguneroko lana euskaraz egiteko tresna eta bide berria izan nahi du. Programa honekin ez duzu euskaltegira joan beharrik izango, ez duzu "euskal-aditza" goitik behera ikasi beharrik izango, azterketarik ere ez duzu egin beharrik izango, ezta etxeko lanik ere. JARDUN programarekin zure eguneroko lanean egin behar izaten dituzun agiriak, paperak eta idazki guztiak euskaraz moldatuko dituzu.
|