Zure neurriko Itzulpen zerbitzua
Azpeitiko Euskara Patronatuak herritar guztien neurriko itzulpen zerbitzua du martxan.
Edonolako idatzia edo testua prestatu behar baduzu (gutunak, oharrak , fakturak, mezu-komertzialak...), hauxe duzu aukera. Zerbitzu honen bidez zeure idatziak euskara hutsean izango dituzu.
Zerbitzu hau dohainik da eta azpeitiar zein Azpeitiko erakunde guztiei dago zuzendua. Hala ere, bada bete beharreko ezinbesteko baldintza: idatzia euskara hutsean erabili beharra, hau da, testua euskaraz bakar-bakarrik erabili beharko da zerbitzu hau jaso ahal izateko.
Egin ezazu eskaria
Idatziren bat euskaratzea nahi baduzu, bete ezazu ondorengo eskaera orria.
|