Errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntza
Zure saltokiaren fatxadako errotulu nagusia aldatzekotan bazabiltza, jakin ezazu errotulua euskara hutsean jarriz gero, dirulaguntza jaso ahal izango duzula, izan ere, Azpeitiko Udalak errotulu berriaren %50 ordainduko dizu, gehienez 300 euroko mugapean.
Bete beharreko baldintzak:
- Errotulu nagusiak euskaraz bakarrik egon behar du.
- Errotulu nagusiak izen berezia bakarrik badu, ez da dirulaguntzarik emango.
- Errotulu nagusiaz gain saltokiaren fatxadan dauden gainerako errotulu, plaka, toldo eta antzekoetan ageri diren testu idatziek ere euskaraz bakarrik egon behar dute.
- Errotulu guztiek euskaraz zuzen idatzita egon behar dute.
- Saltokiak Azpeitiko Ekonomi-jardueraren erroldan azaldu behar du.
- Dirulaguntza behin bakarrik jaso ahal izango da.
- Dirulaguntza jasotzen denetik aurrera saltokiak errotuluak euskara hutsezkoak izan beharko ditu.
Egizu zeure eskaera:
Eskaria egiteko bete ezazu ondorengo eskaera-orria
|